Coca-Cola

Coca Cola» orritik birbideratua)

Coca-cola edari freskagarri baten izena da, zeina munduko 200 herrialde baino gehiagotan eros daitekeen. Herrialde horietako guztietan 3tan ezik freskagarririk salduena da.

Coca-Cola
Be Open Like Never Before
Datuak
Izen laburraCoca, Cola, Coke, كوكا eta cola
Motadrink brand (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
JabeaThe Coca-Cola Company
Historia
Sorrera1886ko maiatzaren 8a
webgune ofiziala
Facebook: CocaColaUnitedStates Twitter: CocaCola Instagram: cocacola Youtube: UCosXctaTYxN4YPIvI5Fpcrw Edit the value on Wikidata
Coca-Cola
Coca-Cola Kanada SL fabrika botilaratzea Urtarrila 8, 1941 Montreal, Kanada.

Coca-cola ekoizten duen enpresa The Coca-Cola Company da eta bere egoitza nagusia Atlantan dago, Estatu Batuetako Georgia estatuan. Coca-cola enpresaren aurkari nagusia Pepsi da.

Munduko leku askotan Coke izenarekin ezagutzen da, beste askotan kola eta Hego Amerikako hainbatetan Coca izenarekin. Kola izena mandingako k´olatik dator, teina eta teobromina ugari dituen Afrikar hazia.

Historia aldatu

John Pemberton AEBetako guda zibilean zauritu eta morfinazale bihurtu zen. Beraz, substantzia kaltegarri horren ordezko bat bilatzen saiatu zen. Koka ardoa sortu zuen lehenbizi Columbus-en, Atlantan. Baina hasierako produktu hau debekatu zen, une hartako legediagatik. Ondorioz, 1886an, John-en erantzuna alkoholik gabe plazaratzea izan zen, Coca-cola. Osagai nagusiak koka hostoak eta kola intxaurra (kafeinaduna) ziren, beraz hortik datorkio izena. Hasieran, botika bezala saldu zen, bost zentimoren truke.

1888an, Asa Chandler-rek John Pemberton-i eta beste zenbait akziodunei Coca cola-ren formula erosi zien. Coca cola-ren arrakasta Chandler eta produktuaren marketing oldakorrari esker da, batik bat. Dena den, urte hartan, Coca cola izenaren eskubideak John Pemberton-en semeak zituen, Charley Pemberton-ek. Chandler-rentzat arazoa zen hori, nahiz eta Chandler-rek formula eduki, beste izen batzuk erabili behar izan zituen produktua saltzeko. Hainbat saiakera egin zituen izena bereganatzeko. Azkenik, 1891an, Coca cola produktuaren kontrola erdietsi zuen.

Hortik aurrera, hazkundea izugarria izan zen. 1904an, milioi bat galoi saldu ziren, 3,79 milioi litro gutxi gorabehera. Bi urte geroago, Kanadan, Kuban eta Panaman ontziratze-prozesuak hasi ziren. 1912an, Filipinasen. 1919an, lantegiak ireki zituzten Europan. 1919ko irailaren 12an, inbertitzaile talde batek konpainia erosi zuen 25 milioi dolar-en truke, Ernest Woodruff buru zela.

Hala eta guztiz ere, ontziratzearen kontu honek isats luzea dauka. Hasieratik, Coca cola soda iturrietan saltzen zen, edalontzika. 1899an, bi abokatuk Coca cola presidentearekin bisita bat ordaindu zuten. Hauek Coca cola-ren ontziratze eskubideak nahi zituzten. Chandler-rek horixe egin zuen, ez zuelako uste ideia horrek etorkizunik izan zezakeenik. Beraz, abokatuek edaria prezio finko batean eros zezaketen. Kontratu hori esker, abokatuek prezioa igo nahi bazuten, irabaziak haientzat izango ziren eta konpainiak ez zuen ezer eskuratuko. Gainera, kontratu horrek ez zuen epe amaierarik.

Ontziratzeak arrakasta izan zuen. Horren aurrean, zuzendaritzaren aukera bakarra zen, herrialde guztiari esan Coca cola botilak bost zentimo balio zuela. Jende guztiak sinestuko zuen bost zentimo balio behar zuela eta saltzaileek zailago izango zuten prezioa igotzea. Kontratu bernegoziatu zen.

Hala eta guztiz ere, beste arazo bat zen. Makina saltzaileek nikelak, hots, bost zentimoko txanponak soilik onartzen zituzten. Hamar zentimoko prezioa jartzea gehiegi zen, beraz, AEBetako ogasunari 7,5 zentimoko txanpona ekoiztea. Ez zuen onartu. Hori dela eta, 70 urtez, Coca cola nikel bat, hau da, 5 zentimo balio zuen. Dena den, ona izan zen konpainiarentzat, prezio horri esker, Coca cola toki guztietan dago. Haien aukera bakarra ahalik eta edari gehien saltzea zelako.

Frank Robisonek Coca-Cola izena eman zion, eta bere kaligrafiarekin logoa egin zuten. Oso ospetsua egin zen edaria, eta 1886an sortzaileari Ameriketako Estatu Batuen lurralde osoan saltzea eskaini zioten. Pembertonek eskaintza onartu eta formula eta enpresa hogeita hiru mila dolarren truke saldu zituen. Jabe berriek hainbat fabrika ireki zituzten. Geroago, abokatu talde batek berriro erosi zuen. Mundu osoan edaririk kontsumituena izan zen XX. mendean.

Coca-Colaren formula aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Coca-Colaren formula»

Coca-Colaren formula oso ondo gordetako industria-sekretu bat da. Hala ere gehiena ura, azukrea, banilla, limoia eta laranja dira. Beste osagaiek zaporean aldaketa batzuk baino ez dakartzate.

Herrialdez-herrialde formulak bere aldaketak ditu. Adibidez AEBetan arto-jarabea erabiltzen da eta Europan sakarosa zapore gozoa emateko.

Coca-Colak ez du kokainarik, nahiz eta kafeina kopuru handia duen (kafe batek baino gutxiago hala ere kantitate bererako).

Coca-Colaren garrantzia aldatu

Gorago aipatu denez, Coca-Cola 200 herrialdetan saltzen da, eta horietako 197tan freskagarririk salduena da. Coca-Cola Ameriketako Estatu Batuen nortasunari lotuta agertu izan da, eta horregatik arabiar herrialde batzuetan gutxiago saltzen da.

Munduan Coca-Cola gehien edaten duen herrialdea Mexiko da, eta gehien saltzen den hiria Monterrey (Mexiko).

Coca-Cola da munduan bainila gehien kontsumitzen duen enpresa, eta horregatik 1985ean, aldi batez Coca-Colak bainila beharrean bainilina sustantzia kimikoa erabiltzen hasi zenean (gerora bainilina baztertu zuten, salmentak urritu zirelako), Madagaskarko ekonomiaren gainbehera etorri zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu