Altai (mendiak)
Altai[1] (altaieraz: Алтай туулар, Altay tuular; kazakheraz: Алтай таулары, Altay tawları; errusieraz: Алтайские горы, translit.: Altajskije gory; txinera tradizionalez: 阿爾泰山脈; txinera sinplifikatuz: 阿尔泰山脉, Xiao'erjing: اَعَرتَىْ شًامَىْ; dunganeraz: Артэ Шанмэ; mantxueraz: ᠠᠯᠲᠠᠢ ᠶᠢᠨ ᠨᠢᠷᠤᠭᠤ, Altai-yin niruɣu) Erdialdeko Asiako mendikatea da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.
Altai (mendiak) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Belukha |
Garaiera | 4.506 m |
Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema |
Luzera | 2.000 km |
Zabalera | 600 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°N 89°E / 49°N 89°E |
Leku geografikoa | Altai |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Garaia | Paleozoiko |
- Artikulu hau mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altai».
Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendikateak Ek-tagh izena ere badu. Bere ezaugarri naturalak direla eta, UNESCOk bere natura-erreserbak Gizateriaren Ondare izendatu zituen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[2]
Geografia
aldatuGeografikoki mendiak hiru eskualdetan banatuta daude:
- Altai errusiarra edo Altai Handia
- Altai mongoliarra
- Gobi-Altai
Hona hemen mendikatearen mendi nagusiak:
Izena | Garaiera (m.) | Eskualdea |
---|---|---|
Belukha | 4.506 | Altai errusiarra |
Chüiten-Gipfel | 4.374 | Altai mongoliarra |
Khouji Feng | 4.356 | Altai errusiarra |
Mönkh Khairkhan Uul | 4.204 | Altai mongoliarra |
Tsast Uul | 4.193 | Altai mongoliarra |
Tsambagaraw Uul | 4.165 | Altai mongoliarra |
Sutai Uul | 4.090 | Altai mongoliarra |
Freundschafts-Gipfel | 4.082 | Altai mongoliarra |
Ich Bogd Uul | 3.957 | Gobi-Altai |
Ekologia
aldatuUNESCOk 16.175 km² azalera duen eskualdea Gizateriaren ondare izendatu zuen: 'Altai mendi urrekarak' (Altai eta Kutun erreserbak, Teletskoje aintzira, Belukha mendia eta Ukok goi-lautadak osatuta). Hantxe daude elur-lehoinabarra eta argali ugaztun arraroak.
2003ko irailaren 27an 7,3 graduko lurrikarak hegoaldeko Chuya arroa suntsitu zuen.
Ikus, gainera
aldatuGaleria
aldatu-
Belukha mendia
-
Kutsherla harana
-
Mendikatea Kucerla lakutik
-
Kutsherla lakua
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
- ↑ (Ingelesez) UNESCO. Golden Mountains of Altai. .