Ghaznavidarren dinastia
Ghaznavidarren dinastia (persieraz: غزنویان Ġaznaviyān) jatorri mamelukoko turkiar dinastia musulmana izan zen, 977tik 1186ra bere hedapenik handienean, Iran, Afganistan, Transoxianaren gehiena eta Indiako azpikontinenteko ipar-mendebaldea gobernatu zituena.[2] Sabuktiginek dinastia eratu zuen Ghaznin, Alp-Tegin samandar jeneral eta bere aitaginarreba Alp Tigin hil ondoren.
Ghaznavidarren Inperioa غزنویان Ġaznaviyān | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
977 – 1186 | |||||||||||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||||||||||
Ghaznavidarren Inperioaren hedadudarik handiena | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburua | Ghazni (977–1163) Lahore (1163–1186) | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | persiera (gortekoa) | ||||||||||||||
Erlijioa | Islam suni[1] | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
|
Dinastia erdialdeko Asiako turkiar jatorrikoa izan arren, erabat persianazaturik zegoen hizkuntza, kultura, literatura eta azturetan, eta, beraz, "persiar dinastia" bezala hartzen dute.[3]
Sabuktiginen semeak, Mahmud Ghaznikoak, Samandar Inperioarekiko independentzia aldarrikatu zuen eta Ghaznavidarren Inperioa ekialdean Amu Dariaraino, Indus ibairaino eta Indiako ozeanoraino eta mendebaldean Ray eta Hamadaneraino hedatu zuen. Masud I.aren erregealdian, ghaznavidarren dinastiak seljuktarren mesedetan mendebaldeko lurraldeen kontrola galtzeari ekin zion. 1151ean, Bahram Shah sultanak Ghazni galdu zuen Ala al-Din Husayn ghuridar sultanaren alde.
Erreferentziak
aldatu- ↑ The Ghurids, K.A. Nizami, History of Civilizations of Central Asia, Vol.4, Part 1, ed. M.S. Asimov and C.E. Bosworth, (Motilal Banarsidass Publishers, 1999), 178.
- ↑ (Ingelesez) Bosworth, C.E.. (2006). Ghaznavids. in: Encyclopaedia Iranica..
- ↑ Spuler, B.. (1970). Holt, P.M.; Lambton, Ann K.S.; Lewis, Bernard eds. Cambridge History of Islam. Cambridge University Press, 147 or..