Amu Daria
Amu Daria[1] (tajikeraz Омударё or дарёи Ому; persieraz آمودریا; uzbekeraz Amudaryo) Erdialdeko Asiako ibai nagusienetako bat da.
Amu Daria | |
---|---|
Омударё or дарёи Ому (td); Amudaryo (uz); آمودریا(ps) | |
![]() | |
37.106 eta 44.1083,68.3063 eta 59.6811 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 29 m |
Luzera | 2.620 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 37° 06′ 22″ N, 68° 18′ 23″ E / 37.106°N,68.3063°EKoordenatuak: 37° 06′ 22″ N, 68° 18′ 23″ E / 37.106°N,68.3063°E |
Estatu burujabea | Turkmenistan, Tajikistan, Afganistan eta Uzbekistan |
Lurraldea | Ghor probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 309.000 km² |
Ur-emaria | 1.400 m³/s |
Iturburua |
Pamir River (en) ![]() |
Bokalea | Hegoaldeko Aral itsasoa |
Bere iturria Pamir goi-ordokian dago eta, behin Vakhx eta Panj ibaiak lotuta, Afganistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan arteko muga egiten du. Bere ahoa Aral itsasoan dago behin 2.540 km egina.
Antzinako Grezian Oxus zuen izena eta Alexandro Handia bere kanpainetan zeharkatu zuen. Erdi Aroan Jayhoun (جيحون) zuen izena, Paradisuko lau ibaietako baten izena, bertokoek horrela diote egun, baina gaur egungo izena Āmul hiritik, egungo Türkmenabat, datorkio.
Ibai nabigagarria da 1450 kilometroetan zehar. Sir Daria bezala, historian zehar, bere urak Aral itsasora (hegoaldetik), Kaspiar itsasora (ekialdetik) edo bietara joan dira.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-10.