Turkmenistango armarria

Turkmenistango armarria edo estatu ikurra, urre koloreko ertzdun zortzi puntako izar berde batek osatzen du.

2003tik erabiltzen den Turkmenistango armarria
1992 eta 2003 bitartean erabili zen Turkmenistango armarria

Ikurraren erdian, urdin koloreko zirkulu baten barnean, zirkulu hau, gorri koloreko beste baten barnean dagoelarik, akhaltekin zaldi bat irudikatua dago, turkmeniarrentzako harrotasun arrazoia dena.

Berde eta gorri koloreak, armarri honetan, turkmeniarrek historikoki gurtu izan dituztelako agertzen dira.

Zirkulu gorrian, herrialdeko balore erlijioso eta tradizionalak irudikatzen dituzten tapiz estanpatuak daude.

Aurreko elementuak, lau galburuk inguratzen dituzte, gonbidatuei, gatza eta ogia emanez ongietorria emateko ohiturari erreferentzia egiten diotenak.

Galburuen eta zirkulu gorriaren gainean, zuri koloreko ilgora bat eta kolore bereko bost puntako bost izar agertzen dira. Ilgorak, herrialdeak, bere etorkizuna distiratsua izango denaren esperantza irudikatzen du, eta, izarrek, Turkmenistaneko bost probintziak irudikatzen dituzte, turkmenieraz welayatlar: Ahal, Balkan, Daşoguz, Lebap eta Mary.

Kanpo estekak

aldatu