Ramón Barea

Ramon Barea» orritik birbideratua)

Ramón Barea Monge (Bilbo, 1949ko uztailaren 13a - ) bizkaitar aktore, zuzendari eta gidoigilea da.

Ramón Barea

Bizitza
JaiotzaBilbo1949ko uztailaren 13a (75 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia

IMDB: nm0054381 Allocine: 18158 Allmovie: p219069
Facebook: ramon.bareamonge Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hogei urte zituela, bulegoko lan finkoa utzi eta antzezle bilakatzea erabaki zuen. Antzezle bezala 30 filmetan parte hartu badu ere, antzerkia landu du bereziki; hortxe hasi zuen, hain zuzen, bere ibilbidea, Cómicos de la Legua eta Karraka taldeetan. Zinema zuzendari bezala film laburrak zuzentzen hasi zen. Adiós Toby, adiós eta Muerto de Amor laburrek izan zuten arrakastaren ondoren, 1999. urtean berak idatzi, ekoitzi eta zuzendutako Pecata minuta filma estreinatu zuen. Antzerki zuzendari bezala talde ugarik jo izan du beregana taularatu nahi dituzten muntaien ardura har dezan. 1999-2000. urteetan, esate baterako, aldi berean taula gainean zeuden bost antzerki lan zuzendu zituen: Txalo konpainiak aurkezten zituen Jaques Rampalen La Dama y el Cardenal-Dama eta Kardinala eta Los emigrados, bi konpainiak antzezten zuten Agatha Christieren La Ratonera eta, Txamuskina taldearekin, Felipe Lozaren Teatro Mohicano. Telebistako telesail askotan egin du lan, gehienetan paper txikiak hartuz, hori ez baita gehien interesatzen zaion alorra.

Filmografia

aldatu

Aktorea

aldatu

Pelikulak

aldatu

Telebista

aldatu

Antzerkia

aldatu
  • Ubu Emperatriz
  • Hoy última función
  • Luces de Bohemia
  • Morir cuerdo, vivir loco

Zuzendari eta gidoilaria

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ramón Barea, Premio Nacional de Teatro El País (2013-11-26).

Kanpo loturak

aldatu