Gernika bonbapean

Gernika bonbapean (gaztelaniaz: Gernika bajo las bombas) Euskal Telebistak sortutako bi ataleko telesaila da, Luis Maríasek zuzendu eta idatzia. Kapituluak 75 minutukoak ziren eta Gernikako bonbardaketan oinarriturik daude.

Gernika bonbapean
Jatorria
Argitaratze-data2012
Jatorrizko izenburuaGernika bajo las bombas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak2
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta gerra-filma
Hizkuntzagaztelania
Iraupena75 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Oiartzun, Hernani, Miramar jauregia, Aiete jauregia eta Castil de Carrias
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luis Marías
Gidoigilea(k)Luis Marías
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBaleuko
Emanaldia
Jatorrizko igorleaETB2 2022 logo.svg ETB 2
Hasiera-data2012ko urriaren 2a
Amaiera-data2012ko urriaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaGernika-Lumo
Argumentu nagusiaEspainiako Gerra Zibila

IMDB: tt2380571 Filmaffinity: 325452 Edit the value on Wikidata

Kanpoko irudiak Oiartzun eta Hernani artean,[1] bonbardaketa eta ondorengo Gernikako irudiak Burgosko Castil de Carrias herrian eta barneko irudiak Miramar jauregian (Von Richtofen eta lehendakariaren bulegoak), Aiete jauregian (kazetarien hotela) eta Villa Soroan (Londresko The Times egunkariaren egoitza) grabatu zituzten.

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Elkarren artean lotura duten hainbat istoriok osatzen dute filma. Horietako batek 17 urteko Txato du protagonista, guraso langileen seme etorkina. Jesusen istorioa da bestea, Txatoren lagun mina, familia karlistakoa. Marinaz maiteminduta dago Txato. Neskak, ordea, Angel du gogoko, gazte bihurri eta Miarritzera ihes egin duen familia aberatsaren semea.[2]

EzaugarriakAldatu

  • Zuzendariak: Luis Marías
  • Gidoigileak: Luis Marías
  • Argazkilaria: Pau Monras
  • Musikagilea: Joserra Gutiérrez
  • Edizioa: Asier Pujol
  • Ekoiztetxea: Baleuko SL, Erpin 360º eta Vértice Cine

PertsonaiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu