Cuéntame cómo pasó
Cuéntame cómo pasó (Cuéntame bezala ere ezaguna) TVE 1 telebista katean ematen den telesail bat da. 2001ean estreinatu zen eta zortzi urte daramatza telebistan, nazio mailan, une honetan dagoen telesailik zaharrena delarik. Bere jatorrizko izena zen Cuéntame copyright arazoengatik aldatu egin behar izan zen. Bere izena Formula V taldearen kantu ospetsua izan zen Cuéntametik jasotzen du.
Bertan, maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen dira, frankismoaren azken urteetan girotuta. Europan beste gertakizun sozial garrantzitsu batzuen artean 68ko maiatza eta Pragako udaberria gertatzen ari zirenean hasten da telesaila, eta, pixkana-pixkana, aurrerantz doa, frankismoaren azken urte horietako beste gertakizun garrantzitsu batzuk ere aipatzen direlarik, Luis Carrero Blanco almirantearen erailketa kasu. Telesailak, gutxi gora-behera garai berean girotuta dagoen The Wonder Years telesail estatubatuarrarekin antz handia du, bietan, protagonistarik gazteena baita narratzailea, beste antzekotasun batzuen artean.
Istorioa
aldatuTelesail honek, mikrohistoria eta makrohistoria uztartuz maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen ditu, Alcántaratarrenak, San Genaro izeneko fikziozko auzoan bizi direnak, Madrilen. Familia osatzen duten pertsonak honako hauek dira lehen denboraldietan: Antonio Alcántara (Imanol Ariasek egiten duen papera), Mercedes Fernández de Alcántara (Ana Duatok eginiko papera, hauen seme-alaba Toni (Pablo Riverok eginiko papera), Carlos (Ricardo Gómezek eginiko papera) eta Inés (Irene Visedok eginiko papera) eta Mercedesen ama Herminia (María Galianak eginiko papera) dira. Hauen inguruan, beste hainbat lagun, ezagun eta lankide dabiltza.
Egoera soziopolitikoaren islada
aldatuTelesaileko ataletan zehar islatzen diren garai hartako gertaera soziopolitikoen artean honako hauek daude:
- Eurovisión Kantu Jaialdia bezalako jaialdien garrantzi soziala 1960 eta 1970eko hamarkadetan.
- 1973ko petrolioaren krisia
- Derrigorrezko soldadutzaren mantentzea
- Emakumearen egoera garai hartako Espainian, beraz, emakume ezkongabe eta bananduen zailtasunak islatuz. Indarkeria matxista eta jendeak arazo honen aurrean erakusten zuen isiltasuna ere islatzen da, baita gatazka hauek ekiditeko laguntza falta instituzioen aldetik ere
- Telesailaren une zehatzetan, Errusiako haurrak, erbesteratzea, apaiz langileen egoera, lan abokatuak eta beste hainbat gai ere jorratu dira.
Eta beste hainbat.
Gertaera zehatzak
aldatuTelesailak, nazio eta mundu mailan garai hartan gertatu ziren gertakari zehatz batzuk ere islatu ditu. Horien artean:
- Salvador Allenderen erailketa
- Pablo Picassoren heriotza
- Francisco Francoren heriotza
- Luis Carrero Blancoren erailketa
- Love Story filmaren estreinaldia
- Espainiak Eurovision Kantu jaialdian 1968an eta 1969an lorturiko garaipenak
- 68ko Maiatzeko gertakariak Frantzian
- Apollo 11ren iritsiera ilargira 1969an
- Añoveros kasua
- Krabelinen Iraultza Portugalen.
Pertsonaiak eta aktoreak
aldatuAktoreak
aldatu- Imanol Arias
- Ana Duato
- Ricardo Gómez
- María Galiana
- Pablo Rivero
- Cristina Alcázar
- Juan Echanove
- Ana Arias
- Roberto Cairo
- Silvia Espigado
- Alicia Hermida
- Lluvia Rojo
- Manolo Cal
- Santiago Crespo
- Josean Bengoetxea
- Elena Rivera
- Antonio Canal
- Carlos Hipólito (Carlos helduaren ahotsa)
Pertsonaiak
aldatuAtalak
aldatuSoinu banda
aldatuFormula V taldearen Cuéntame kantuaz gain, telesailari izena ematen diona, beste kantu ugari ere agertzen dira, nagusiki atal bakoitzaren amaieran eta atal horretan jorratu den gai nagusiaren islada direnak. Honako hauek nabarmen daitezke:
Cuéntame cómo pasó 1. zatia
aldatu
|
|
Cuéntame cómo pasó 2. zatia
aldatu
|
|
Cuéntame cómo pasó 3. zatia
aldatu
|
|
1970eko belaunaldia
aldatu
|
|
Sariak
aldatu- Urrezko Antena
- Urrezko Antena telesailik hoberenari 2004
- Zilarrezko Fotogramas
- Aktoreen Elkartea
- 2005 Honako sari hauetarako hautagaia: Telesaileko gizonezko aktore protagonistarik hoberena (Imanol Arias), Telesaileko emakumezko aktore protagonistarik hoberena (Ana Duato) eta paper txikiko aktorerik hoberena (Félix Corcuera eta José Antonio Alcobendas)
- Urrezko TP Sariak
- Telesail nazionalik hoberena: 2001, 2002, 2003
- Hautagaia: 2004, 2006, 2008
- Gizonezko aktorerik hoberena (Imanol Arias): 2001, 2002, 2003, 2006, 2007, 2008
- Hautagaia: 2004, 2005
- Emakumezko aktorerik hoberena (Ana Duato): 2001, 2002, 2003, 2006
- Hautagaia: 2004, 2005, 2007
- Emakumezko aktorerik hoberena (Maria Galiana)
- Hautagaia: 2002
- Telesail nazionalik hoberena: 2001, 2002, 2003
- Nazioarteko sariak
- International Golden Chest 2002: Zuzendaritza artistikorik hoberena
- Seoul Drama Awards 2006: Gidoirik hoberena
- Seoul Drama Awards 2007: Zuzendaririk hoberena