El silencio de la ciudad blanca

El silencio de la ciudad blanca Eva Garcia Saenz de Urturik idatzitako nobela beltza da, bere jaioterrian girotutakoa eta 2016an Planeta argitaletxeak kaleratu zuena. Liburuak izugarrizko arrakasta izan zuen[1] eta 2019an Daniel Calparsorok zinemarako egokitu zuen.[2]

El silencio de la ciudad blanca
Datuak
IdazleaEva Garcia Saenz de Urturi
Argitaratze-data2016ko apirila
Generoanoir fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaEl silencio de la ciudad blanca
ArgitaletxeaGrupo Planeta
HerrialdeaEspainia
ISBN978-84-08-15416-7

Proiektu horretan girotzeko, polizia-akademia batekin harremanetan jarri zen, eta begi-ikuskapen teknikoko eta aztarnen errebelazioko bi ikastaro egin zituen. Bere hitzetan: "Okerrena begietako ikuskapen teknikoa izan zen, krimen argazki asko ikusi behar dituzula eta bi hilabete oso bizi eta teknikoak izan zirela, baina nobela sinesgarriagoa egiteko eta ikuslearen urdaila irauliko ez zuen zerbait idazteko balio izan zidan, odolik zipriztinduko ez zuen istorio bat nahi nuen, dotoreagoa.

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkadan krimen erritual batzuek Araba osoa ikaratu zuten. Arkeologo bat espetxeratu eta presondegitik ateratzekotan dagoela modus operandi bereko hilketak izango dira. Unai Lopez de Ayalak hiltzailea bilatu beharko du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.