El guardián invisible (filma)
El guardián invisible (euskaraz Zaindari ikusezina) 2017ko Fernando González Molina nafar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. Dolores Redondo donostiar idazlearen Baztango Trilogia osatzen duen izenburu berdineko lehenbiziko eleberrian oinarritua dago. Marta Etura, Elvira Mínguez, Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Carlos Librado, Miquel Fernández, Pedro Casablanc, Colin McFarlane, Benn Northover, Paco Tous, Manolo Solo, Ramon Barea, Patricia López Arnaiz, Quique Gago, Mikel Losada, Susi Sánchez, Miguel Herrán, Richard Sahagún eta Javier Botet aktoreek antzeztu zuten.
El guardián invisible (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2017 | |||
Izenburua | El guardián invisible eta Le Gardien invisible | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Alemania | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | thrillerra eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 129 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Q115047788 | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Zaindari ikusezina | |||
Grabazio lekua(k) | Elizondo, Madril eta Lesaka | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Fernando González Molina | |||
Gidoigilea(k) | Luiso Berdejo | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Atresmedia Cine | |||
Edizioa | Verónica Callón | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Fernando Velázquez | |||
Argazki-zuzendaria | Flavio Martinez | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Espainia | |||
deaplaneta.com… | ||||
| ||||
kronologia | ||||
|
Euskal Herriko Bortziriak eskualdeko Lesaka udalerrian, Baztango Elizondo udalerrian, Malerrekako Leurtzako urtegian eta Madril hirian filmatu zen.
2017ko otsailaren 22an Iruñeko Baluarte jauregian estreinatu zen.
Argumentua
aldatuEuskal Herriko Baztan haranean, Baztan ibaiaren bazter batean, aurrez jazotako erailketa beste batekin lotura arrastoak dituen nerabe baten gorpua agertu berri da. Amaia Salazar (Marta Etura) foruzain inspektoreak kasua ikertzeko ardura jaso eta Elizondora bertaratuko da, hain zuzen ere, bera hazi zen herria. Kasuaren gorabeherez gain bere iraganeko mamuei aurre egin beharko die, erlojuaren aurkako ikerketa batean hiltzaile gupidagabea atzeman beharko du, bide batez bertako Euskal Mitologian ere barneratuz.
Boikota
aldatu2017ko martxoaren 4an polemika handia piztu zen Euskalduna naiz, eta zu? saioa Covitek salatu zuenean. El guardián invisibleko aktore bat Miren Gaztañaga zenez eta saio horretan esan zituenaz suminduta, boikotera deitu zuten milaka espainiarrek[1]. Honek Grupo Planeta ikaratu zuen, ekonomikoki arazo bat bihurtu ahal zelako boikota ondo ateratzen bazen. Besteak beste honegatik Miren Gaztañagaren aurka egin zuen eta komunikatu publiko batean, pelikula honetan Miren ia parte hartzen ez zuela eta berak esandakoaren aurka zegoela esan zuen[2].
Ika-mikak ika-mika, badirudi boikoterako deiek ez zutela helburua lortu[3].
Aktoreak
aldatu- Marta Etura: Amaia Salazar inspektorea
- Elvira Mínguez: Flora Salazar
- Itziar Aizpuru: Izeba Engrasi
- Carlos Librado: Jonan Etxaide
- Pedro Casablanc: Komisaria
- Colin McFarlane: Aloisius Dupree
- Benn Northover: James
- Paco Tous: San Martin doktorea
- Manolo Solo: Basterra doktorea
- Ramon Barea: Alfonso Álvarez de Toledo
- Patricia López Arnaiz: Rosaura Salazar
- Quique Gago: Victor
- Mikel Losada: Freddy
- Susi Sánchez: Rosario
- Miren Gaztañaga: Rosario gaztea
- Angel Alkain: Iriarte inspektorea
- Richard Sahagún: Zabaltza inspektorea
- Alba Azcara: Flora neskatoa
- Aiora Ona: Rosaura neskatoa
- Mikel Larrañaga: Anneren aita
- Ainhoa Aierbe: Anneren ama
- Javi Cañón: Alberto Flores
- Iñigo Aranburu: Javier Gorria
- Marta Hernández: Anne Arbizu neskatoa
- Arlette Torres: Ines Lorenzo
- Martina Cariddi: Autobuseko neska
- Valeria Salcedo: Ainhoa Elisazu, errekako gorpua
- Javier Botet: Basajauna
- Nahomi Aragón: Johana Márquez, bordako gorpua
- Miguel Herrán: Miguel Angel
- Paco Sagarzazu: Aita German
- Angela Lopez: Neska ilegorria
- Paqui Horcajo: Emilia, San Martinen laguntzailea
- Andrés Blanco: Ospitaleko medikua
- Nahia Laiz: Klinika psikiatrikoko erizaina
- Pako Revueltas: Angel Ostolaza arotza
- Juanma Navas: Padua tenientea
- Elvira Arce: Jason Medina abokatua
- Ramon Ibarra: Elizondo medikua
- Charly Urbina: Anne basoan bilatzen duen herritarra
- Naroa Capel: 1. Anneren laguna
- Ángela Lashera: 2. Anneren laguna
- Haizea Ancin: 3. Anneren laguna
- Jorge Tirapu Sola: Irratiko esataria
- Marisa Lacabe Román: Irratiko esataria
- Hugo Sousa González: Lekuko haurra
- Miquel Fernández: Amaiaren aita
- Amaruk Kayshapanta: ??
- Francesc Orella: Montés
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://www.zinemauneak.eus/albisteak/zaindari-ikusezinari-eta-miren-gaztanagari-boikota-tamalgarria-benetan[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ http://www.elconfidencial.com/cultura/2017-03-06/el-guardian-invisible-boicot-polemica-etb_1343032/
- ↑ http://cultura.elpais.com/cultura/2017/03/06/actualidad/1488799848_095896.html.
Kanpo estekak
aldatu- El guardián invisible filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)