Otxandioko udaletxea
Otxandioko udaletxea Bizkaiko Otxandio herriko udalaren egoitza da. Herriaren erdigunean dago, frontoiaren eta elizaren alboan.
Otxandioko udaletxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Otxandioko hiri historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Otxandio |
Koordenatuak | 43°02′24″N 2°39′17″W / 43.039896°N 2.654824°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1742 |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Jabea | Otxandioko Udala |
Erabiltzailea | Otxandioko Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001453 |
10 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza Nagusia, 1 |
Historia
aldatu1733 urtean Otxandioko Udal Batzarrak udaletxe berria eraikitzeko erabakia hartu zuen, aurrekoa txiki gelditu baitzen udalaren beharretarako[1]. 1742an bukatu zituzten lanak eta garai hartan Bizkaiko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.
Ezaugarriak
aldatuAurrealde guztia harlanduz egina dago. Hiru armarri ditu bai eta eguzki erloju bat ere. Hiru armarrien artean erdikoa Gaztela-Aragoekoa da eta alboetan Bizkaikoa eta Otxandiokoa daude. Armarriak Jerónimo de Liermo eskultore kantabriarrak egin zituen. Eguzki erlojuak honako idatzi hau dauka: DIES NOSTRI SICUT UMBRA TRANSEUNT (“gure egunak itzal baten moduan doaz”)[2].
Behe solairuan bost arku dituen aterpea dago eta lehenengo solairuan lau leiho. Erdiko biak hartzen dituen balkoi zabal bat dauka eta alboetan daudenek balkoi txiki bat ere badute bakoitzak.
Eraikinaren oinplanoa errektangularra da eta albo banatan arku bat ere badago.
Barnealdeko zurgintza Otxandioko Antonio de Isasmendiren lana da. Altzariak nahiko zurbilak dira baina bada egurrezko zeremonia-aulki bat Esteban de Vizcarra durangarrak 1742an egindakoa.
Iruditegia
aldatu-
Aurrealdea.
-
Gaztela-Aragoeko armarria eta ikurriña.
-
Eguzki erlojua
-
Eskaileren ingudea
-
Udaletxeko paperen kutxa zaharra
Erreferentziak
aldatu- ↑ Otxandioko Udaletxea. .
- ↑ Otxandioko Udala - Herriko altxorrak - Udaletxea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).