Gregorio Urkaregi Otxandiano

Kontratista eta hargin begoñarra (1869-1927)

Gregorio Urkaregi Otxandiano (Otxandio, 1869ko martxoaren 12a - Begoña, 1927ko abenduaren 28a) Begoña elizateko hargin, obra-eraikitzaile eta kontratista izan zen.[1]

Gregorio Urkaregi Otxandiano
Bizitza
JaiotzaOtxandio1869ko martxoaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBegoñako errepublika1927ko abenduaren 28a (58 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakcontractor (en) Itzuli

Obrak aldatu

Bilbo edo Begoñako edifizio hauen eraikuntzan parte hartu zuen Urkaregik:

  • Txabarri Jauregia Bilboko Plaza Eliptikoan (1889-1894). Bere aurrealdean, deigarria da dauzkan kolore eta osaketa bereziak, leiho guztiak dira desberdinak eta teilatua ikusgarria da.[2] Atanasio Anduiza arkitektoak eraiki zuen, aurretik Paul Hankar arkitekto belgikarrak garaiko Cortes Victor Txabarri Salazar finantzari eta Ahaldun Nagusia eta bere sendiaren bizileku izan zedin proiektatu zuelarik.[3]
  • Bilboko Bankuaren hedakuntza Bilbo zaharrean (1898)
  • Bilbo–Concordia geltokia Bilbon (1898-1902)
  • Begoñako Basilikako fatxada eta dorrearen berreraikuntza (1902-1907) Bigarren Karlistaldiaren ondoren.
  • San Jose Mendikoaren elizaren ondoko Agustindarren komentua Bilbon (1905).
  • Urkaregitarren panteoia Begoñako hilerrian (1906). Panteoia estilo oso sinplekoa da, baina hilerriko kale nagusietako batean dago, eta kokapen sozial eta ekonomikoa nabarmentzen du. Gregorio Urkaregiren panteoia estilo neorromanikoan eginda Euskal Herriko hilerrietan ikus daitekeen lan urrietako bat da. 1906an eraiki zuten, harlanduekin eta oinplano angeluzuzenarekin. Panteoiak kutxa edo sarkofago itxura hartzen du, eta burualdean gurutze bat eta erdian moldura bat ditu, non "Gregorio de Urcaregui Ochandiano" izena agertzen baita.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Los cementerios de Bilbao: nacimiento y evolución.. Bilbao zerbitzuak. Bilboko Udala.
  2. (Ingelesez) «TXABARRI JAUREGIA» www.bilbaoturismo.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).
  3. «Txabarri Jauregia» Turismoa Euskadi, Helmugak Euskadin (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu