Ireki menu nagusia

Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953). Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean 1971an hasita, eta euskarazko kazetaritza garatu nahian.[1] Emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan, izan zuen aurrekari bakarra Miren Jone Azurza izan zen, urte batzuk lehenago 1969tik 1981era bitartean Zeruko Argia aldizkariaren zuzendaria izan zena.

Elixabete Garmendia
Elixabete Garmendia tokikom.jpg
Bizitza
Jaiotza Ormaiztegi1953  (65/66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Enplegatzailea(k) Argia
Jakin
Emakunde
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
Euskalerria irratia
Euskal Irrati Telebista
Euskadi Irratia
Berria
Gipuzkoako Foru Aldundia

Kazetari ibilbideaAldatu

Ikasketak burutu ondoren Garmendia hasieran Zeruko Argia astekarian (gero Argia bihurtu zena). Deia egunkarira joateko Mikel Atxaga-k zuzendaritza utzi zuenean hiru emakume geratu ziren aldizkaria aurrera ateratzeko: Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre, eta Lurdes Auzmendi. Hirurak aritu ziren 1980ra bitarte, orduan Joxe Mari Ostolaza, Josu Landa, Joxemi Zumalabe eta Pello Zubiriaren lan taldeak hartu zuen bere gain aldizkariaren ardura.

1981tik 1986era bitarte Gipuzkoako Aldundian egin zuen lana Garmendiak, euskara zerbitzuan tekniko bezala. Baina bere kazetari sen dinamikoak 1986ean Euskal Telebistara berriro kazetari moduan lan egitera eraman zuen.[1]

Horiez gain, hainbat komunikabidetan aritu izan da lankidetzan, besteak beste hauetan: Berria egunkarian, Euskadi Irratian eta Euskalerria irratian, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan.[2]

Erretiroa hartuta jakin-minak unibertsitatera itzuli eta antropologiako ikasketak egitera eraman zuen. Gizakion bizimolde, sinismen eta jokabideetan sakontzearren, bereziki emakumeen ibilbide eta garapenari dagokienean.[3]

LiburuakAldatu

Komunikabideetako lankidetzez gain hainbat liburu ere idatzi ditu:[4]

ErreferentziakAldatu

  1. a b   VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari «Elixabete Garmendia. Kazetaria: Langileak euskalduntzeko plangintzak arrotzak dira ETBn» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  2.   «Elixabete GARMENDIA - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  3.   «Elixabete Garmendia / BAGARA.» www.bagara-somos.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-25 .
  4.   «Elixabete Garmendia Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  5.   Elixabete, Garmendia Lasa, (2018) Carlos Garaikoetxea : lider bat lehendakari Elkar ISBN 9788490278666 PMC 1076486069 . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  6.   Garmendia Lasa, Elixabete (2012) «36ko gerra Ormaiztegin» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) ISBN 978-84-8419-244-2 . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  7.   YOYES - DESDE SU VENTANA. LULU Press INC 2013 ISBN 1447802500 PMC 1012809576 . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .
  8.   «Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-20 .