Jose Muxika Muxika (Ormaiztegi, 1894ko abuztuaren 3a - Donostia, 1981eko apirilaren 18a) gipuzkoar legegizona eta politikaria izan zen. Serapio Muxikaren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen, eta futbolaria izan zen gaztetan Irungo Real Unión eta Madrilgo Real Madrid taldeetan.

Jose Muxika Muxika

Donostiako alkate

1936ko irailaren 13a - 1937ko otsailaren 3a

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1930eko urtarrilaren 27a - 1930eko otsailaren 15a
Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi1894ko abuztuaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1981eko apirilaren 18a (86 urte)
Familia
AitaSerapio Muxika
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaReal Centro Universitario Escorial-Maria Christina (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril / 1918
Real Unión1919 /
 

Eskuindar erregezalea zen eta Donostiako Diario Vasco egunkariaren sortzaile izan zen, beste zenbaitekin batera, 1934an. Eskuineko koalizioaren barnean zegoen Unión Regionalista Guipuzcoana taldeko hautagaia izan zen 1936ko hauteskundeetan eta, Espainiako Gerra Zibilean kolpistak hirian sartu eta gutxira, Donostiako alkate izendatu zuten (1936ko urria). Hala ere, jarrera ausarta agertu zuen frankisten gehiegikerien aurrean eta, ondorioz, 1937ko otsailaren 3an kargutik kendu eta erbesteratu egin zuten.[1]

Historia gaiak landu zituen bere idatzietan. Obra nagusia: Carlistas, moderados y progresistas (1950, Karlistak, moderatuak eta progresistak).

Erreferentziak

aldatu
  1. «Mugica Mugica, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).