San Esteban Elkartea Gipuzkoako Astigarreta, Zerain, Gudugarreta, Mutiloa eta Ormaiztegiko herriek 1617. urtean osatu zuten elkartea izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietara guztien artean ordezkari bakarra bidaltzearren eta, hartara, gastuak gutxitzearren, eratu zuten elkartea. 1637. urtean Zegamako herria batu zitzaien, eta Zegamako Elkartea bihurtu zen harrezkero. 1725. urtean deuseztatu zen Zegamako Elkartea. Jatorrizko San Esteban elkartetik Mutiloako herriak iraun zuen soilik elkartean, desagertu zen arte. Zeraingo herriak 1662. urtean utzi zuen elkartea, eta Astigarretak, Gudugarretak eta Ormaiztegik 1679an utzi zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu