Ceratium sp.(Dinophyta).

Mikroalga mikroorganismo fotosintetiko bat da.

ErabilerakAldatu

Klima aldaketaren kontrako borrokan lagun dezaken ikertzen ari dira. Izan ere, beste zuhaitz eta landareek bezala, fotosintesiaren bitartez CO2a xurgatzen dute. Ingurumenera isurtzen diren beste hainbat gas kutsakor ere xurgatzen dituzten. Beraz, airea garbitzeaz gain osagai osasungarriak sortzen dituzte[1].

Horretarako beharrezkoa dute argiaren indarra. Fotosintesiaren bitartez CO2a hartzen dute, eta argiaren bidez onuragarriak dituzten molekula bihurtzen dute, hazi eta ugaltzeko helburuarekin[1].

Lurreko zenbait lekutan, Euskal Herrian, adibidez, askotan hodeitsu egoten da, eta, horregatik, mikroalgek ezin dute beren egitekoa behar bezala egin. Horregatik, Gaiker-Ik4 fotobioerreaktore malgu bat eraikitzen ari da, uretako landare mikroskopikoak argi gutxiko eremuetan hazteko eta industria eremuetako gas isuriak xurgatu ahal izateko. Mikroalgen bigarren funtzioa, hau da, bioosagaiarena ere ikertzen ari dira, izan ere, mikroalgak haztean eta beren funtzioa betetzean, landareak uretatik bereiziko lirateke, beren osagaiak atera ahal izateko; ikerketaren lehen faseetan atera dituzten ondorioak aplikatu ahal izango dira[1].

Mikroalga industriaAldatu

Lurraren ezaugarri klimatologikoengatik ez dira mikroalgak leku guztietan landatzen. Espainia hegoaldean, Kanariar uharteetan, AEBetako hegoaldean, Mexikon eta Israelen daude mikroalgen industria gunea nagusiak, hau da, eguzki ordu gehien dagoen lekuetan. Herbehereetan eta Alemanian ere badaude proiektuak. Tarteam, I+G Flexipho proiektua dago eta bertan Estudios e Ingenieria Aplicada XXI S.A. eta Gaiker-Ik4 daude[1].

Mikroalgen sailkapenaAldatu

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Arkaitz Almortza Muro, «CO2a xurgatu, biomasa sortu», Berria, 2014-12-14

Kanpo estekakAldatu