Giberelina
Giberelinak fitohormona edo landare-hormonetako mota bat dira, funtsezko zeregina betetzen dutenak landareen hainbat prozesu fisiologikotan. Hazien latentzia moztuz erne egiten ditu eta kimuen eta fruituen hazkuntza aktibatzen du besteak beste[1]. Azido abszisikoaren aurkako eragina du.
Giberelina | |
---|---|
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Mota | Fitohormona, diterpenoid (en) ![]() |
Erabilera | |
Rola | plant growth regulators (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 24250 |
MeSH | D005875 |
Etimologia aldatu
Haien izena onddo batetik dator (Gibberella fujikuroi), 1935ean onddo horretatik isolatu baitzen estreinakoz.
Egitura kimikoa eta motak aldatu
Egitura kimikoari dagokionez diterpenoide azidoak dira. Bi giberelina multzo daude, 20 karbono dituztenak eta 19 dituztenak. 20 karbonotakoak ez dira aktiboak baina garaia iristen denean karbono bat galdu eta hirugarren karbonoa hidroxilatzen zaie. Orduan aktibatu egiten dira.
Ehun giberelina baino gehiago ezagutzen dira egun, GA letrekin eta zenbaki batekin izendatzen direnak (GA1, GA2.....GAn)
Funtzioak aldatu
Kontzentrazio baxua nahikoa dute beren funtzioa betetzeko. Ehunetan kaltzio kontzentrazioa handitzen dute eta ondorioz zelulen zatiketa eta hazkuntza aktibatzen dute. Horrela beraz, zurtoinen hazkuntza abiatu, erneketa bultzatu, eta ernamuin eta fruituen garapena eragiten dute.
Erabilerak aldatu
Nekazaritzan interes handiko substantziak dira, aplikazio praktiko ugari dituztenak hainbat landaren ekoizpenean
Erreferentziak aldatu
- ↑ Srivastava, Lalit M.. (2002). Plant Growth and Development: Hormones and Environment. San Diego, California: Associated Press, 171-190 or. ISBN 978-0-12-660570-9..