Urmael
Urmaela, umantzia edo urlotu parke eta lorategietako aintzira baino txikiagoa den ur eremu txiki eta itxia da, jatorri naturala edo artifiziala ukan dezakeena. Normalean euri urek edo lurpeko urek sortua izaten da, baldintza naturaletan. Artifiziala delarik, gehienetan apaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan, baina ureztatzea errazteko edo arrainak eta landareak hazteko ere erabil daiteke.
Ingurune oihantsuan dauden urmaelek zingira deritzen biotopoak osatzen dituzte, eta padurak itsasertzean.
Ezaugarriak
aldatuEz dago adostasun argirik urmaela definitzean. Batzuek aintzira txiki moduan definitzen dituzte sinpleki, beste batzuek ezaugarri teknikoagoak hartzen dituzte kontuan. Tamaina soilik kontuan hartzen dutenen artean ere ez da irizpide bateraturik azalera mugak ezartzeko orduan.
Oro har, urmaelek honako baldintzak izan ohi dituztela esan daiteke, kasu bakoitzean guztiak beti betetzen ez diren arren:
- Ur eremu txikia eta itxia da, sakonune batean sortzen dena.
- Ez du gainazaleko ur iturri egonkorrik, eta urak ihesbiderik ez du (ur geldia da, euri urek edo lurpeko urek elikatua).
- Sakonera txikikoa izaten da, urmaelaren ondora argi kopuru handia heltzen da.
- Ur masaren gainazalean sortzen diren uhinak txikiegiak dira ur hertzean eraginik izateko.
- Urmael asko urtaroaren arabera agertu eta desagertzen dira, baina beti toki berean agertzen dira.
Urmaelen erabilera
aldatuUrmaelak toki publikoak dira, ur gazikoak baldin badira eta itsasoarekin lotuta baldin badaude. Urmael pribatuak, jabetza eta osasun publikoari buruzko legeen mende daude, eta hartzen duten lurraren jabearenak dira. Arrainak, gehigarri hutsa baino ez dira, eta, legez, ondasun higikortzat hartzen dira.
Egun, urmaelen erabilpen garrantzitsuenetako bat, arrainen hazkuntza eta ugalketa da.
Lehorte bakoitzaren ondoren, urmaela garbitu eta lokatza irentsi behar da. Azken hau, airean utzita, oso ongarri ona da. Ongarritu ondoren, hondoan, zurtoin gogorreko larre landareak ereiten dira. Hauek, udaberri bukaeran ebaki ondoren, lur gainean, eskuila zotala eratuko dute. Hauen kontra igurtziko dira ernaltzaileak euren arrautzak uzteko.
Apaingarri gisa erabiltzen den urmael baten eredua, Madrilgo Retiro Parkean dagoena da.