Chlamydomonas acidophila

Chlamydomonas acidophila mikroalga mota bat da.[2]

Chlamydomonas acidophila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaChlorophyceae
OrdenaVolvocales
FamiliaChlamydomonadaceae
GeneroaChlamydomonas
Espeziea Chlamydomonas acidophila
Negoro, K. (1944)[1]

Erabilera aldatu

Nekazaritza elikagaietako hondakinen kudeaketan sortzen den nitrogeno amoniakal kutsagarria xurgatzeko gaitasuna du. Nekazaritzako elikagaien hondakinen deskonposizio prozesuan, oxigenorik gabeko baldintzetan, nitrogeno amoniakal askoko efluenteak eratzen dura. Hondakinok asko sortzen dira abeltzaintzako ustiategietan eta biogas fabriketan. Mikroalga honen bidez, amoniakoa ez lurruntzea eta akuiferoetara eta azaleko uretara ez joatea lortzen saiatzen ari dira[3].

Mikroalga hau likido horietan eta amonioa asimilatuko egoeretan hazteko gaitasun du. Horregatik, gas hori amoniako moduan lurruntzea eta atmosfera kutsatzea eragozten du[3].

Beste erabilera batzuk ere baditu. Biomasa ekoizteko lehengai moduan erabil daiteke; baita animalientzako elikagai, konpost edo ongarri gisa ere. Luteinaren iturria ere bada[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Negoro, K.. (1944). «Untersuchungen über die Vegetation der mineralogen azidotrophen Gewässer Japans» Scientific Reports Tokyo Bunrika Daigaku 101 (section B 6): 231-374..
  2. www.algaebase.org
  3. a b c «Mikroalga bat, nekazaritza elikagaien hondakinak garbitzeko» Berria 2014-05-29.

Kanpo estekak aldatu