Luteina

konposatu kimiko

Luteina xantofila mota bat da. Argi urdina xurgatzen du eta ondorioz kontzentrazio txikitan kolore horia du eta kontzentrazio handitan kolore laranja-gorria. Zeaxantinaren isomeroa da.

Luteina
Luteine - Lutein.svg
Formula kimikoa C₄₀H₅₆O₂
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CC1=C(C(C[C@@H](C1)O)(C)C)/C=C/C(=C/C=C/C(=C/C=C/C=C(\C)/C=C/C=C(\C)/C=C/[C@H]2C(=C[C@@H](CC2(C)C)O)C)/C)/C
InChl 3D eredua
Estereoisomeroa (1S)-lutein (en) Itzuli
Masa molekularra 568,428031 u
Identifikatzaileak
InChlKey KBPHJBAIARWVSC-RGZFRNHPSA-N
CAS zenbakia 127-40-2
ChemSpider 4519703
PubChem 5281243
Reaxys 2068550
Gmelin 28838
ChEMBL CHEMBL1979448
EC zenbakia 204-840-0
ECHA 100.004.401
CosIng 92483
MeSH D014975
Human Metabolome Database HMDB0003233
KNApSAcK C00003776
UNII X72A60C9MT
KEGG C08601

Izena eta funtzioaAldatu

Begi barneko erretinan badugu macula lutea deritzon orbain hori bat. Horrek detaileetan erreparatzeko gaitasuna ematen digu, besteak beste irakurri ahal izateko edo pertsonen aurpegiak desberdintzeko. Bertan aurkitzen dira luteina[1] eta zeaxantina eta hortik datorkio izena, latinezko luteus hitzak "horia" esan nahi baitu.

Antioxidatzaile eraginkorra da eta macula lutea horren endekapena ekiditen du, begi-lausoa garatzea oztopatzen du beteak beste[2][3].

IturriakAldatu

Hosto berdeko barazkietan aurkitzen da; azak, zerbak, ziazerbak... Animaliek ekoiztu ezin dutenez dietan bidez hartzen dute eta bioakumulazioz agertzen da[4] arrautza gorringotan adibidez. Hainbat txorik hartutako luteina lumetan jalkitzen dute kolore hori edo gorriak sortzeko[5].

Hona hemen luteina gehien duten elikagaiak.

Elikagaia Luteina/Zeaxantina
(mg/100g)
Aza kizkurtua 39,5 (gordina)
18,2 (sukaldatua)
Arbia 12,8
Ziazerba 12,2 (gordina)
11,3 (sukaldatua)
Zerba 11,0
... ...
Bruselaza 1,6
Azenarioa 0,687
Artoa 0,642
Arrautza 0,353

ErabilerakAldatu

  • Elikagaien koloratzailea da[6]. Afrikako marigold (Tagetes erecta) landaretik ateratzen da industrialki ekoizteko.
  • Farmaziaren industrian dietaren osagarri diren produktuetan.
  • Maskoten elikagaietan ere erabiltzen da, etxeko arrainen janarietan batez ere.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Lutein, zeaxanthin, and meso-zeaxanthin: The basic and clinical science underlying carotenoid-based nutritional interventions against ocular disease» Progress in Retinal and Eye Research (50): 34–66 2016-01-01 doi:10.1016/j.preteyeres.2015.10.003 ISSN 1350-9462 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.
  2. «NIH study provides clarity on supplements for protection against blinding eye disease | National Eye Institute» nei.nih.gov . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.
  3. (Ingelesez) «The Relationship of Dietary Carotenoid and Vitamin A, E, and C Intake With Age-Related Macular Degeneration in a Case-Control Study: AREDS Report No. 22» Archives of Ophthalmology (9): 1225–1232 2007-09-01 doi:10.1001/archopht.125.9.1225 ISSN 0003-9950 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.
  4. (Ingelesez) «Carotenoids» Linus Pauling Institute 2014-04-28 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.
  5. (Ingelesez) «Lutein-based plumage coloration in songbirds is a consequence of selective pigment incorporation into feathers» Comparative Biochemistry and Physiology Part B: Biochemistry and Molecular Biology (4): 689–696 2003-08-01 doi:10.1016/S1096-4959(03)00164-7 ISSN 1096-4959 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.
  6. «Maintaining Color Stability» Natural Products INSIDER 2018-01-08 . Noiz kontsultatua: 2019-01-05.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu