Zurtoin
Zurtoina, kormofitoetan, hostoak ematen dituen landare-ardatzaren atala da. Zuhaitzen ardatzari enbor esaten zaio. Zurtoina lur gainetik hazten da. Bi zati ditu: zurtoin nagusia eta adarrak.
Mota askotako zurtoinak bereiz daitezke, baina, oro har, sustraiaren kontrako noranzkoan eta gorantz hazten dira; zilindro forma izan ohi dute, eta arantzak, hariak etab.
Bi eratako zurtoinak daude:
- Zurtoin zurkarak: gogorrak dira eta hortik irteten dira adarrak.
- Zurtoin belarkarak: bigunak dira eta kolore berdea izaten dute.
Zurtoinaren atalak:
- Adabegiak: Hostoak eta adarrak sartzen diren lekua da.
- Adabetarteak: Bi adabegiren arteko zatiari esaten zaio.
- Punta-begiak: Zurtoina hazten den begiak dira.
- Galtzarbeko begiak: Adarrak hazten diren begiak dira.
Lurpeko zurtoinakAldatu
- Erraboilak hosto haragitsuko zurtoin laburrak dira.
- Tuberkuluak.
- Errizomak horizontalki hazten diren zurtoinak dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zurtoin |