Likopeno

konposatu kimiko

Likopenoa karoteno mota bat da, pigmentu gorri iluna da eta barazki gorrietan ugaria da.

Likopeno
Lycopin.svg
Lycopene powder.jpg
Formula kimikoa C₄₀H₅₆
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(=CCC/C(=C/C=C/C(=C/C=C/C(=C/C=C/C=C(/C=C/C=C(/C=C/C=C(/CCC=C(C)C)\C)\C)\C)/C)/C)/C)C
InChl 3D eredua
Osatuta karbono
Ezaugarriak
Fusio-puntua 174 °C
Masa molekularra 536,438 u
Erabilera
Rola Antioxidatzaile, radiation protection agent (en) Itzuli eta anticarcinogens (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
0
0
Identifikatzaileak
InChlKey OAIJSZIZWZSQBC-GYZMGTAESA-N
CAS zenbakia 502-65-8
ChemSpider 394156
PubChem 446925
Reaxys 1730097
Gmelin 15948
ChEMBL CHEMBL501174
EC zenbakia 207-949-1
ECHA 100.007.227
CosIng 32804
MeSH C015329
RxNorm 29008
Human Metabolome Database HMDB0003000
KNApSAcK C00000911
UNII SB0N2N0WV6
NDF-RT N0000148836
KEGG C05432
PDB Ligand LYC

IzenaAldatu

Likopeno izena tomatetik datorkio, honen izen zientifikoa Solanum lycopersicum denez. Tomate helduetan karotenoideen %83a likopenoa da, barietateen arabera aldatu daitekeen arren[1].

IturriaAldatu

Tomate eta angurrietan oso ugaria da, ez ordea marrubi eta gerezietan. Gorriak ez diren barazki batzutan ere agertzen da, adibidez zainzuri edo perrexiletan[2].

Likopeno kopuru handiena Vietnamgo Gấc fruituan aurkitzen da.

Likopenoa duten hainbat barazki
 
Tomatea
 
Angurria
 
Gấc fruitua
 
Papaia

Egitura kimikoaAldatu

Karotenoide guztiak bezala tetraterpeno bat da eta lipido izaera du. Molekula lineala da eta ez du eraztun ez erradikalik.

Garrantzi biologikoaAldatu

Ez du A probitamina izaerarik[3] baina β-karotenoa eratzeko bitartekaria da. Honetaz gain antioxidatzaile indartsua da, sortzen diren erradikal askeak (oxidoak, peroxidoak) harrapatzen baititu, zelulak babestuz[4].

Ikerketa ugarik erakutsi dute hainbat minbizi (birika, prostata[5]) eta gaixotasun kardiobaskular[6] izateko arriskua gutxitzen duela.

XurgapenaAldatu

Landare eta bakterio fotosintetikoek ekoizten dutenez dieta bidez hartu beharra daukagu. Duodenoan behazunak mizelak eratzen ditu, likopenoak gainerako gantz azidoekin harrapatuz eta heste meharrean xurgatzen dira[7]. Hori dela eta jaki oliotsuetan sukaldaturiko eta birrindutako tomatetatik gehiago xurgatzen da tomate gordinetik baino, adibidez pasta edo pizzatan[2].

ErabilerakAldatu

Elikagaien koloratzaile gisa erabiltzen da[8].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Lenucci, Marcello Salvatore; Hdider, Chafik; Ouerghi, Imen; Sihem, Rabaoui; Riahi, Anissa; Tlili, Imen; Piro, Gabriella; Ilahy, Riadh. (2016-01-20). «Fractionate analysis of the phytochemical composition and antioxidant activities in advanced breeding lines of high-lycopene tomatoes» Food & Function (1): 574–583 doi:10.1039/C5FO00553A ISSN 2042-650X . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  2. a b «Foods highest in Lycopene» nutritiondata.self.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  3. «Role of Antioxidant Lycopene in Cancer and Heart Disease» web.archive.org 2012-02-20 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  4. Garrido, María; González-Flores, David; Marchena, Ana M.; Prior, Estrella; García-Parra, Jesús; Barriga, Carmen; Rodríguez Moratinos, Ana B.. (2013-6). «A lycopene-enriched virgin olive oil enhances antioxidant status in humans» Journal of the Science of Food and Agriculture (8): 1820–1826 doi:10.1002/jsfa.5972 ISSN 1097-0010 PMID 23225211 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  5. Giovannucci, Edward; Rimm, Eric B.; Liu, Yan; Stampfer, Meir J.; Willett, Walter C.. (2002-03-06). «A prospective study of tomato products, lycopene, and prostate cancer risk» Journal of the National Cancer Institute (5): 391–398 ISSN 0027-8874 PMID 11880478 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  6. «Redirecting» linkinghub.elsevier.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  7. (Ingelesez) «Carotenoids» Linus Pauling Institute 2014-04-28 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.
  8. (Ingelesez) «EU Approved additives and E Numbers» Food Standards Agency . Noiz kontsultatua: 2019-01-03.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu