Gantz-azido aseak[1] kate luzeko azido karboxilikoak dira, eta ez dute lotura bikoitzik karbono atomoen artean.[2] Lipidoetan agertzen dira, oso gutxitan aske, eta ia beti glizerola esterifikatzen dute (batzuetan beste alkoholak). Oro har, kate linealekoak dira, eta karbonozko atomo pare bat dute.[3] Honen arrazoia eukariotoen metabolismoan, gantz-azidozko kateak sintetizatu eta azetato unitateak gehituz edo ezabatuz degradatu egiten dira.[4] Salbuespenak daude; izan ere, hausnarkarien esnean eta koipean karbono atomoen kopuru bakoitiko gantz-azidoak daude, errumenaren bakterio-metabolismotik eratorriak, baita landare-lipido batzuetan ere, olioak lortzeko erabili ohi ez direnak. Gantz-azido asetatik, nabarmendu behar da asegabetatik bereizten direla karbono atomo biren arteko lotura guztiak sinpleak direla, gantz-azido aseetan, berriz, lotura bikoitzak agertzen dira.

Gurinaren gantzak gantz-azido aseek osaturik daude

Kate hidrokarbonatua hidrogenoz beteta dute, eta, beraz, euren karbono-atomoen arteko lotura guztiak sinpleak dira, lotura bikoitzik gabeak, eta, beraz, molekularen egitura zuzena da. Gantz-azido aseak ohikoagoak dira animalietan. Euren homologo asegabeek baino urtze puntu altuagoa dute, eta, beraz, solidoak dira giro-tenperaturan.

Azido palmitikoa, azido estearikoa, azido miristikoa edo azido lignozerikoa gantz-azidoen adibide batzuk dira.

Gantz aseak, lipido mota bat, hiru gantz-azido asek eta glizerol molekula batek osatutako triglizeridoak dira.[5]

Elikagai arrunten gantz asea

aldatu
 
Azido miristikoaren bi dimentsioko irudikapena.
 
Azido miristikoaren hiru dimentsioko irudikapena.
Elikagai arrunten gantz asearen profila; gantz-azido esterifikatuak, koipe osoaren ehuneko gisa[6]
Comida Azido lauriko Azido miristiko Azido palmitiko Azido esteariko
Koko olioa %47 %18 %9 %3
Palmondo olioa %48 %1 %44 %5
Gurina %3 %11 %29 %13
Behiki xehatua %0 %4 %26 %15
Izokina %0 %1 %29 %3
Arrautza, gorringoa %0 %0,3 %27 %10
Anakardoa %2 %1 %10 %7
Soja olioa %0 %0 %11 %4

Osasuna

aldatu

Hainbat urtez, medikuek esan zuten gantz-azido aseak oso kaltegarriak zirela osasunerako, odol-kolesterolaren maila handitzen zutelako. Hala ere, ikerketa berriek diotenez, benetan kaltegarriak diren gantz-azidoak trans motakoak dira, neurri handi batean LDL kolesterol (kolesterol "txarra" deitua) maila igotzen dutenak, honek arteriosklerosi eragiten duelarik.[7] Hala ere, koipe aseen gehiegizko kontsumoa saihestu behar da.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]
  2. (Gaztelaniaz) Fundamentos de alimentación saludable. Universidad de Antioquia 2006 ISBN 9789586559904..
  3. (Gaztelaniaz) Macarulla, José M.; Marino, Aída. (1994). Cuestiones sobre biomoléculas. Reverte ISBN 9788429173420..
  4. (Gaztelaniaz) Yúfera, Eduardo Primo. (1995). Química orgánica básica y aplicada: de la molécula a la industria. Reverte ISBN 9788429179545..
  5. (Gaztelaniaz) Baker, Arnie. (2002-1-11). Medicina del ciclismo. Editorial Paidotribo ISBN 9788480195867..
  6. (Gaztelaniaz) USDA Base de Datos Nacional de Nutrientes para Referencia Estándar, Publicación 20. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila.
  7. (Gaztelaniaz) medlineplus. Datos sobre las grasas trans. .
  8. (Gaztelaniaz) medlineplus. Información sobre las grasas saturadas. .

Kanpo estekak

aldatu