Ireki menu nagusia

FC Zenit San Petersburgo

FC Zenit (errusieraz Футбольный клуб Зенит) San Petersburgoko futbol talde bat da, Errusia. Sobietar Batasunaren garaian titulu bakanen bat irabazi bazuen ere XXI mendean Errusiako talderik onenetakoa bihurtu da eta 2008an UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabai zituen.

FC Zenit
Ezizena(k) Zenitchiki ("kainoi antiaereoak")
Sorrera 1925
Futbol zelaia Krestovsky Stadium
(edukiera: 68.134 lagun)
Presidentea Errusia Aleksandr Dyukov
Entrenatzailea Errusia Sergei Semak
Liga Errusiako futbol liga
2018-19 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zenit San Petersburgoko jokalariak 2007ko garaipena ospatzen.
2013ko Errusiako Superkopa, CSKA Moskuren aurka.
2017-18ko Europa Leagueko partida, Errealaren aurka.

HistoriaAldatu

Sobietar Batasuneko garaiaAldatu

San Petersburgo Leningrado deitzen zen garaian bertako Metal fabrikako langileek sortu zuten. Bigarren mailan hasi zuen ibilbidea eta 1940an FC Zenit Leningrado izena hartu zuen. Lehenengo titulua 1944ean lortu zuen, Sobietar Batasuneko Kopa hain zuzen ere.

Hamarkada luzetan talde apala izan zen. 1978an Yúriy Morózov entrenatzailea fitxatu eta harrobiarekin lan eginez maila nabarmen igo zuen taldeak. 1983an Pável Sadyrin-ek ordezkatu zuen eta 1984ean Sobietar Batasuneko Liga irabazi zuen.

XXI mendeaAldatu

1999an irabazitako Errusiako Kopak "urrezko aroari" hasiera eman zion ondoren 2003an Ligako Kopa eskuratu zuen. 2005ean Gazprom enpresa handia Zeniten azkiodun nagusia bihurtu zen.

2007an Errusiako Liga irabazi zuen eta hurrengo urtean UEFA Kopa (Glasqow Rangersen aurka 2-0) eta Europako Superkopa (Manchester Uniteden aurka, 2-1) eskuratu zituen. Hurrengo urteetan maila onari jarraitu dio ligak eta kopak irabaziz.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Sobietar Batasuneko txapelketak: 3Aldatu

Errusiako txapelketak: 12Aldatu

Nazioarteko txapelketak: 1Aldatu

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Zenitek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2017-18 UEFA Europa League Liga fasea Zenit
Real Sociedad
3-1
1-3
Real Sociedad
Zenit

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Zenit San Petersburgo