Ireki menu nagusia

Società Sportiva Lazio edo SS Lazio Erromako bi futbol talde nagusietako bat da, Lazio eskualdearen izena daukana. Italian hainbat titulu lortu ditu, 2 liga eta sei kopa, eta Europa mailan ere badu garaipenik, garrantzitsuena jokatu zen azkenengo Europako Errekopa eta ondoren Superkopa.

SS Lazio
Ezizena(k) Biancocelesti
Biancazzurri
Aquile
Aquilotti
Sorrera 1900
Futbol zelaia Stadio Olimpico
(edukiera: 73.261 lagun)
Presidentea Italia Claudio Lotito
Entrenatzailea Italia Simone Inzaghi
Liga Serie A
2018-19 8.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Erromako derbia AS Romaren aurka, 2008an.
SS Lazioren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu eta etsai nagusia hiriko beste taldea du, AS Roma.

HistoriaAldatu

Sorrera eta lehenengo urteakAldatu

Società Podistica Lazio izenarekin sortu zen taldea 1900 urtean eta 1910an futbolarentzako atala eratu zuen. Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egin nahian, 1927an Alderdi Nazional Faxistak Erromako talde guztiak batu nahi izan zituen eta horrela sortu zen AS Roma, baina Laziok ez zuen elkarketa horretan sartu nahi izan eta bere bideari jarraitu zion.

Gerra osteaAldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1958 arte itxaron behar izan zuen lehenengo titulua lortzeko, Italiako Kopa hain zuzen ere. ACF Fiorentina garaitu zuen 1-0 emaitzaz. 1971ean Alpeetako Kopa irabazi zuen finalean FC Basel talde suitzarra 3-1 gaindituz. 1974 urtean bere lehenengo liga eskuratu zuen.

XXI mendeaAldatu

1998an lorturiko bigarren kopak eta batez ere 1999ko Europako Errekopa eta Superkopa garaipenek bultzada eman zioten taldeari. Horrela iritsi zen bigarren liga garaipena 1999-2000 denboraldikoa. Hamarkada berrian beste lau kopa eskuratu ditu, azkena 2013an.

2014-15 denboraldia bikaina izan zen eta Ligan 3. izateaz gain Kopako finalera ere iritsi zen, baina Juventus FC-k eskuratu du titulua luzapenean sarturiko gol bati esker. Hurrengo urteetan ere Europako postuetan gelditu da. 2018-19 denboraldian Ligan zortzigarren egin du baina titulu berri bat eskuratu du, Italiako Kopa, azken 10 urtetan hirugarrena.

Zaletuak eta eskuin muturraAldatu

Taldeak zaletuen artean eskuin muturra eta faxismoaren jarraitzaileak izateagatik ospea du, hauek batez ere estadioaren Iparraldeko Bihurgunea (Curva Nord) deritzon eremuan jartzen dira, eremu honetako taldeen artean Irriducibili eskuin muturreko taldea nabarmentzen da.

UniformeaAldatu

Hasierako urteetan kolore zuri, beltz eta urdin argia izan zituen,

     
 
 
 
1901-02
     
 
 
 
1902-05
     
 
 
 
1911-12
     
 
 
 
1912-56
     
 
 
 
1956-2002
     
 
 
 
2002-tik
     
 
 
 
2015-16
     
 
 
 
2016-17
     
 
 
 
2017-18
     
 
 
 
2018-19

PalmaresaAldatu

Italian: 12Aldatu

Nazioartean: 3Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1999.

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1999.

Alpeetako KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1971.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SS Lazio  


2019-20ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Brescia | Cagliari | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | SPAL | Torino | Udinese