Ireki menu nagusia

Keith Rupert Murdoch (Melbourne, Australia, 1931 -) australiar enpresa-gizona da.

Rupert Murdoch
Rupert Murdoch 2011 Shankbone 3.JPG
Bizitza
Jaiotza Melbourne1931ko martxoaren  11 (88 urte)
Herrialdea  Australia  1985)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1985 -
Bizilekua Adelaida
Melbourne
Yass Itzuli
New York
Talde etnikoa australiarra
Familia
Aita Keith Murdoch
Ama Elisabeth Murdoch
Ezkontidea(k) Patricia Booker Itzuli  (1956 -  1967)
Anna Murdoch Mann  (1967 -  1999)
Wendi Murdoch Itzuli  (1999-06-25 -  2013-11-20)
Jerry Hall  (2016-03-04 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Worcester College Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea 1953) Master of Arts Itzuli
Geelong Grammar School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak editorea, ekintzailea, finantzaria, argitaratzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Republicano Itzuli
IMDb nm0613770

BiografiaAldatu

Aita Australiako egunkari-kate nagusietako baten jabe zen, eta bere familiak irrati txiki bat eta egunkari txiki batzuk hartu zituen: Adelaide News eta Sunday Mail. 1954an hartu zuen Adelaida Newseko zuzendaritza. Izenburu deigarriak bultzatu zituen, eta salmentak nabarmen handitzea lortu zuen Murdochek.

1960an Sidneyko merkatuan sartu zen, eta Sydney News eta Sunday Mirror erosi zituen. Murdochen marketing-politika oldarkorra eta zenbait artikulu-motak nabarmen hazi zituen egunkari horien salmentak. 1964an Australia osorako lehenengo egunkaria sortu zuen, Australian.

1968an Australiako inperioak eta Murdochen irratiek 50 milioi dolarreko balioa zuten. Murdochek Londresko News of the World astekaria bereganatzea lortu zuen, eta baita Sun egunkaria ere. Arrakasta izan zuen harekin eta Ingalaterrako beste egunkari batzuk erostea erabaki zuen.

1973an Estatu Batuetako merkatuan sartu zen, eta San Antonio Express eta News erosi zituen, eta National Star sortu zuen. Ondoren, 1976an, New York Post erosi zuen eta New York Magazine, Village Voice eta New West aldizkariak argitaratzen zituen enpresa erosi zuen. 1991n Estatu Batuetan zituen aldizkari eta ondasun guztiak saldu behar izan zituen zorrak zirela-eta.

Sky Company enpresarekin Britainia Handiko satelite bidezko telebista merkatuan sartu zen. 1993an Star TV telebista erosi zuen, zentroa Hong Kongen duena eta 38 herrialdetan ikusten dena.

2011. urtean, Murdochen konpainiak (News of the World barne) legez kanpoko entzuketak egiteagatik ikertuak izan ziren, bai Erresuma Batuan eta bai Estatu Batuetan ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rupert Murdoch  

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.