Amsterdamgo Ajax
Amsterdamsche Football Club Ajax, AFC Ajax edo Amsterdamgo Ajax Herbehereetako futbol talde historikoa da, palmaresik onena daukana. Europako lau kopa eta Kontinente arteko bi ditu. 1972an bi txapelketa horiek eskuratu zituen, eta 1995ean biak gehi Europako Superkopa.
Ezizena(k) | Joden ("Juduak"), Godenzonen ("Jaungoikoaren semeak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1900 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Amsterdam Arena edukiera: 51.628 lagun inaugurazioa: 1996 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Eredivisie | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Holandako Liga 33 aldiz irabazi ditu, azkena 2014an, eta Kopa 18 bider, azken aldiz 2010ekoa.
Etxeko partidak Amsterdam Arena estadioan jokatzen ditu.
HistoriaAldatu
Gerra aurreko garaipenakAldatu
Amsterdamgo Ajax taldea 1900ko martxoaren 18an eratu zen Herbehereetako hiriburuan. Hasiera batean talde apala izan zen eta 1917an iritsi ziren lehenengo garaipenak, bi liga eta kopa bat jarraian irabaziz. 30. hamarkadan ordea herrialdeko talderik indartsuena izan zen eta palmares ikaragarri bati hasiera eman zion.
60ko hamarkadaAldatu
Taldearen "urrezko aroa" 60. hamarkadaren bukaeran iritsi zen. 1966, 1967 eta 1968ko ligak jarraian irabazi eta 1969an Europako Kopako finalera iritsi zen. Finala AC Milanek 4-1 irabazi zuen. 1971ean berriro iritsi zen finalera eta oraingoan Panathinaikos FC 2-0 ganditu zuen. Hori gutxi balitz, hurrengo bi finalak ere irabazi zituen Europako Kopa beretzat hartuz. 1972an gainera Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen. Talde honetan garrantzi berezia zeukan Johan Cruyff aurrelariak. Hau 1973an FC Barcelonara joan zen eta taldearen gainbehera hasi zen Europa mailan, Herbehereetan nagusi izaten jarraitzen bazuen ere.
80ko hamarkadaAldatu
Harrobi lanak beti izan du garrantzi handia Ajaxen eta jokalari multzo berria agertu zen 80. hamarkadan, besteak beste Marco van Basten eta Frank Rijkaard. Ez zuten aurreko taldearen palmaresik eskuratu baina Europako Errekopa irabazi zuten 1987an. Entrenatzailea Johan Cruyff zen. Hurrengo urtean ere Errekopako finala jokatu zuten baina oraingoan galdu egin zuten. AC Milanek taldeko izarrak fitxatu eta berriz ere behera egin zuen taldeak.
90eko hamarkadaAldatu
Jokalarien belaunaldi berria agertu zen, ikur nagusia Dennis Bergkamp zen eta berarekin baziren Clarence Seedorf eta De Boer anaiak ere. Louis van Gaal entrenatzailearen eskutik 1992ko UEFA Kopa irabazi zuten eta 1995ean berriz ere Europako Kopa eta Kontinente artekoa eskuratu zituzten. Historia berriz errepikatu zen eta taldeko jokalari guztiek kanpoko taldeetara alde egin zuten hurrengo hiru denboralditan.
XXI. mendeaAldatu
Gaur egun Europan apal ari bada ere herrialdeko talde indartsuenetakoa izaten jarraitzen du. Honen adibide mende berrian irabazitako sei Liga eta lau Kopa. 2016-17 denboraldian Europa Leagueko finala jokatu zuen baina Manchester Unitedek garaitu zuen 2-0 emaitzaz. 2018-2019an sekulako taldea egin zuten, eta Real Madril eta Juventus kanpoan utzita, final-erdietaraino iritsi ziren Txapeldunen Ligan. Talde horretako jokalari aipagarri gisa: Onana, De Ligt, Tagliafico, De Jong, Schøne, Van de Beek, Ziyech, Neres, Tadić... Denboraldi honetan Liga eta Kopa irabazi zituzten.
2019-2020 denboraldian lehen postuan zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Federazioak ez berrekitea erabaki zuen eta AZ Alkmaar taldearekin puntutan berdinduta zeudenez txapeldun titulurik ez ematea erabaki zen[1].
2022/2023 TaldeaAldatu
2022ko irailaren 2an eguneratua.
|
|
Utzitako jokalariakAldatu
Ez dago beste taldeetara utzitako jokalaririk.
UniformeaAldatu
HistorikoaAldatu
|
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
PalmaresaAldatu
Herbehereetan: 64Aldatu
- Herbehereetako futbol liga (36): 1917–18, 1918–19, 1930–31, 1931–32, 1933–34, 1936–37, 1938–39, 1946–47, 1956–57, 1959–60, 1965–66, 1966–67, 1967–68, 1969–70, 1971–72, 1972–73, 1976–77, 1978–79, 1979–80, 1981–82, 1982–83, 1984–85, 1989–90, 1993–94, 1994–95, 1995–96, 1997–98, 2001–02, 2003–04, 2010–11, 2011–12, 2012–13, 2013-14, 2018-19, 2020-21, 2021-22.
- Herbehereetako futbol kopa (20): 1916–17, 1942–43, 1960–61, 1966–67, 1969–70, 1970–71, 1971–72, 1978–79, 1982–83, 1985–86, 1986–87, 1992–93, 1997–98, 1998–99, 2001–02, 2005–06, 2006–07, 2009–10, 2018-19, 2020-21.
- Johan Cruyff Kopa, Superkopa (9): 1993, 1994, 1995, 2002, 2005, 2006, 2007, 2013, 2019.
Nazioartean: 10Aldatu
Kontinente arteko Futbol KopaAldatu
- Txapelduna (2): 1972, 1995.
Europako KopaAldatu
- Txapelduna (4): 1971, 1972, 1973, 1995.
- Finalista (2): 1969, 1996.
Europako ErrekopaAldatu
- Txapelduna (1): 1987.
- Finalista (1): 1988.
Europako SuperkopaAldatu
- Txapelduna (2): 1973, 1995.
- Finalista (1): 1987.
UEFA KopaAldatu
- Txapelduna (1): 1992.
- Finalista (1): 2017.
Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa | 1972 | Ajax | 1-1 , 3-0 | CA Independiente | |
1995 | Ajax | 0-0 (pen 4:3) | Grêmio Porto Alegre | ||
Europako Kopa | 1968-69 | AC Milan | 4-1 | Ajax | Madril |
1970-71 | Ajax | 2-0 | Panathinaikos | Londres | |
1971-72 | Ajax | 2-0 | Inter Milan | Rotterdam | |
1972-73 | Ajax | 1-0 | Juventus FC | Belgrad | |
1994-95 | Ajax | 1-0 | AC Milan | Viena | |
1995-96 | Juventus FC | 1-1 (pen:4-2) | Ajax | Erroma | |
Europako Superkopa | 1973 | Ajax | 6-1 (0-1, 6-0) | AC Milan | |
1987 | FC Porto | 2-0 (1-0, 1-0) | Ajax | ||
1995 | Ajax | 5-1 (1-1, 4-0) | Real Zaragoza | ||
UEFA Kopa | 1991-92 | Ajax | 2-2, 0-0 | Torino | |
2016-17 | Manchester United | 2-0 | Ajax | ||
Europako Errekopa | 1986-87 | Ajax | 1-0 | Lokomotiv Leipzig | |
1987-88 | RKV Malinas | 1-0 | Ajax |
JokalariakAldatu
- Johan Cruyff (1964-1973 eta 1981-83)
- Johan Neeskens (1970-74)
- Frank Rijkaard (1980-87 eta 1993-95)
- Marco van Basten (1982-87)
- Ronald Koeman (1983-86)
- Dennis Bergkamp (1986-1993)
- Ronald de Boer (1987-1991 eta 1993-98)
- Frank de Boer (1988-1998)
- Edwin van der Sar (1988-1999)
- Clarence Seedorf (1992-95)
- Edgar Davids (1992-96 eta 2007-08)
- Patrick Kluivert (1994-97)
- Wesley Sneijder (2002-07)
- Jeffrey Sarpong (2006-09)
Euskal taldeen aurkako partidakAldatu
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ajaxek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1978-79 | UEFA Kopa | 1. itzulia | Athletic Ajax |
2-0 3-0 |
Ajax Athletic |
1991-92 | UEFA Kopa | Final zortzirenak | Osasuna Ajax |
0-1 1-0 |
Ajax Osasuna |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «Ajax denied title as Dutch Eredivisie season declared void, European places decided, no relegation» Sky Sports (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).
Kanpo estekakAldatu
- (Nederlanderaz)(Ingelesez)Webgune ofiziala