Immanuel Kant

Kant» orritik birbideratua)

Immanuel Kant (Königsberg, 1724ko apirilaren 22aib., 1804ko otsailaren 12a) historiako filosofo nabarmenetakoa da.

Immanuel Kant
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Immanuel Kanten bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKönigsberg (en) Itzuli1724ko apirilaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma  (1724 -  1758)
 Prusiako Erresuma  (1762 -  1804)
BizilekuaKönigsberg (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaKönigsberg (en) Itzuli1804ko otsailaren 12a (79 urte)
Hobiratze lekuaKönigsberg Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaJohann Georg Kant
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaKönigsbergeko Unibertsitatea
Collegium Fridericianum (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Anton Friedrich Justus Thibaut (en) Itzuli
Markus Herz (en) Itzuli
Johann Gottlieb Fichte
Karl Leonhard Reinhold (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Martin Knutzen (en) Itzuli
Johann Gottfried Teske (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, antropologoa, fisikaria, liburuzaina, idazlea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Königsbergeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakDavid Hume, George Berkeley, Christian Wolff, Jean-Jacques Rousseau, Francis Hutcheson (en) Itzuli, Isaac Newton, Platon, Johannes Nikolaus Tetens (en) Itzuli, Michel de Montaigne, René Descartes, Gottfried Wilhelm Leibniz, John Locke, Nicolas Malebranche eta Baruch Spinoza
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
MugimenduaGerman idealism (en) Itzuli
Argien mendea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

iTunes: 262893504 Musicbrainz: 871df78f-da37-417c-a898-a5de1f9a7ef0 IMSLP: Category:Kant,_Immanuel Find a Grave: 1471 Edit the value on Wikidata
Immanuel Kant signature.svg

BizitzaAldatu

Gurasoek, amak batez ere, eta Collegium Fridericianum-eko lehen ikaskuntzak, luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan hezi zuten, balio erlijioso eta moralak sustraituz. 1740an teologia ikasten hasi zen unibertsitatean, baina matematika eta fisikarekin, Newtonena batez ere, zaletu zen. Dena den, garaiko filosofo arrazionalistek zein enpiristek, filosofo ilustratuek eta Rousseauren moralak ere eragina izan zuten harengan. Familia erdimailako burgesiakoa zenez gero, ikasketak prezeptore lanekin bateratu behar izan zituen. 1746-1755 bitartean, familia bateko maisu gisa aritu zen lanean, doktoretza (Suaren inguruan) egin zuen arte. Hamabost urtez irakasle izan zen unibertsitatean, eta ospe handia lortu zuen. 1760tik aurrera Leibnizen filosofiaren kritika, garai hartan alemaniar unibertsitateetan nagusia zena, egiten hasi zen. 1770an logika eta metafisikako katedra lortu zuen, eta bere teoriak moldatzen hasi.

Nortasunari dagokionez, bizimodu metodiko, lasai eta diziplinatua izan zuen beti. Ez zen inoiz ezkondu, ezta jaioterritik 150 km baino urrunagora joan ere, uste baitzuen bidaiarik egin gabe ere mundua ezagut daitekeela.

Pentsamendua eta lanakAldatu

Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori haren bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft (1788, Arrazoimen praktikoaren kritika).

Mundu birtualak espazio eta denbora berriak ekarri dizkigu. Zer da espazio eta denbora Interneten garaian? Espazio eta denbora birtuala da gure etorkizuna?


Aurrenekoan, formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen. Ezagutza sintesi prozesu bat zela zioen; prozesu horretan adimenak ematen du forma eta bizikizunek, berriz, materia; bi horien arteko batasuna irudimenaren bidez egiten da, Kantek irudimena ahalmen sortzailetzat hartzen baitzuen. Arrazoia bizikizunetatik etorri ezin diren kontzeptuei aplikatzen zaienean, hala nola Jainkoari edo arimari, arrazoiaren ilusioak sortzen dira, hots, espekulazioak. Hori dela eta, Kantek ukatu egiten zuen tradizioko metafisikak gai horietan baliorik izan zezakeenik.

Kritik der praktischen Vernunft obran eman zuen aditzera bere dotrina etikoa, eta haren gainean oinarritu zuen, metafisikaren espekulazioetara jo beharrik gabe, antolamendu transzendental bat badelako froga.

Askatasun indibidualaren amaierako garaian al gaude? Askatasunik al dago Big Dataren gizartean?

Azken obra handian, Kritik der Urteilskraft (1790, Juizioaren kritika), Kantek bere teoria morala edertasunaren eta xedearen nozioen analisiaren bitartez osatu zuen, nozio horiek bizikizunetatik abiatuta azaldu ezin diren arren. Haren obrak eragin handia izan du Mendebaldeko filosofian, Alemaniako filosofian batez ere, materialismoan eta positibismoan.

Gainera, Ilustrazioko ideiak defendatu zituen eta Frantziako Iraultzaren eta AEBen independentziaren alde agertu zen, baina teorikoki, ez praktikoki, ezta politikoki ere. Deismoaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu