Ireki menu nagusia

Filosofia modernoa, Errenazimendu eta erreforma protestante hasieratik, XX. mende bukaerararte irauten du. Hamabost mendez teologiaz filosofatu ondoren, mundu sortua ezagutzea bilatzen da. Jakin beharra dago, filosofia modernoa, ez dela historia modernoarekin hasten  (zeina bere abiapuntua, turkiarren Konstantinoplaren konkista den), bai ordea, Descartesekin hasten den filosofia aroari. Filosofia modernoaren ezaugarri nagusia (Descartesetik Husserl-era heltzen dena) filosofiaren abiapuntuan izandako aldakuntza da, kontua ez da munduaren kontsideraziotik hasten, baizik eta, munduaren inguruko ezagutzaren kontsideraziotik, zein ez den gauza bera.

Bi korronte nagusiakAldatu

Filosofia modernoaren autore nagusienak, batez ere, bi talde handietan banaturik daude, arrazionalistak eta enpiristak. René Descartes jotzen da filosofia modernoaren aitatzat, bere talentuak zientzia matematiko berria ekarri zuelako, geometria analitikoa, eta ondorioztatu zuelako errorea saihesteko ez zela nahikoa adimenarekin, baizik eta adimena aplikatu beharko dela, behar bezala, beharrezko metodo bati jarraituz. Immanuel Kant jotzen da filosofia modernoaren bukaera modura.

ArrazionalismoaAldatu

Filosofia modernoaren talde nagusienetariko bat dira, "Razionalistak". Batez ere Frantzian eta Alemanian zirenak, ezagutza guztiak gogoan ditugun "jatorrizko ideietan" jatorria dutela diote. Arrazionalista nagusiak  Rene Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Leibniz, eta Nicolas Malebranche ziren.

EnpirismoaAldatu

"Enpiristek", aitzitik, ezagutza zentzumenen-esperientzian duela jatorria argudiatu dute. Lerro honetako autore nagusiak, John Locke, George Berkeley eta David Hume dira. Etika eta filosofia politikoa, oro har, ez dira kategoria hauen pean subsumitzen, nahiz eta horietako filosofo bakoitzak etikan lan egin zuten bere estilo bereizgarriekin. Filosofia politikoko beste autore nagusi batzuk, hala nola, Thomas Hobbes eta Jean-Jacques Rousseau.

Immanuel KantAldatu

XVIII. mendearen amaieran, Immanuel Kantek, arrazionalismoaren eta enpirismoaren areko batasuna lortzen saiatu zen arren, ez zuen arrakasta osorik izanfilosofiko gatazkei amaiera ipintzeko nahiean.

Filosofo modernoakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filosofía