Arrazoimen hutsaren kritika

Immanuel Kant filosofoaren liburu esanguratsuena.

Arrazoimen hutsaren kritika (alemanez: Kritik der reinen Vernunft) Immanuel Kant filosofo prusiarraren lan nagusia da. 1781ekoa da lehen edizioa, Kant-ek berak zuzendu zuen, eta 1787an bigarren edizioa argitaratu zuen.[1] Ibon Uribarrik 1995ean euskaratu zuen.

Arrazoimen hutsaren kritika
Jatorria
Egilea(k)Immanuel Kant
Argitaratze-data1781
IzenburuaKritik der reinen Vernunft
Jatorrizko herrialdeaPrusiako Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaalemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daIndex Librorum Prohibitorum
Argumentu nagusiaKantianism (en) Itzuli, metafisika, epistemologia eta transcendental philosophy (en) Itzuli
kronologia
Arrazoimen hutsaren kritika Arrazoimen praktikoaren kritika eta Prolegomena to Any Future Metaphysics (en) Itzuli

Ikerketa transzendentala da Giza ezagutzaren baldintza epistemikoei buruzko ikerketa transzendetala da, eta helburu nagusia metafisika zientzia gisa har daitekeen ala ez behin betiko erantzutea da.

Besteak beste, Kant-ek David Humek kausaltasun-printzipioaren (eta, beraz, jakintza zientifikoaren) oinarri epistemologikoari egindako kritika gainditzen saiatzen da, ez baitzuen erantzun egokirik bere garairaino.

Lanean, arrazionalismoa eta enpirismoa uztartzen saiatzen da Kant, objektua ezagutza-iturri gisa hartzen zuten bi korronte filosofikoen kritika eginez. Filosofia ulertzeko moduari «biraketa kopernikarra» eman zion, subjektua objektuaren ezagutza eraikitzen duen iturri gisa aztertuz, subjektuak objektuaren irudikapenaren bidez, objektuaren izaerari dagokion sentsibilitatearen bidez.

Lanak aurkitu zituen erresistentzien artean aipa daiteke Pio VIIIk, Aita santua izatera iritsi aurretik, debekatu egin zuela Arrazoimen hutsaren kritikaren irakurketa (1827ko uztailaren 8ko dekretua), eskumiku mehatxupean.[2]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Arrazoimen hutsaren kritika liburuan lantzen diren ideiak azaltzen dituen bideoa.

Erreferentziak aldatu

  1. «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).
  2. Índice general de libros prohibidos. Inprenta D.José Félix Palacios, Inkisizioan debekatutako liburuak batzen ditu bildumak.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.