Gotthold Ephraim Lessing
Gotthold Ephraim Lessing (Kamenz, Saxoniako hauteslerria, 1729ko urtarrilaren 22a - Brunswick, 1781eko otsailaren 15a) alemaniar idazle, kritikari eta filosofoa izan zen.
Gotthold Ephraim Lessing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kamenz, 1729ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Brunswick, 1781eko otsailaren 15a (52 urte) |
Hobiratze lekua | Brunswick |
Familia | |
Aita | Johann Gottfried Lessing |
Ezkontidea(k) | Eva König (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea (1746 - : Teologia Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) (1751 - 1752) master |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kanta-idazlea, filosofoa, antzerkigilea, poeta, liburuzaina, teologoa, dramagilea, literatura-kritikaria, kazetaria, idazlea, kritikaria eta arte-historialaria |
Lantokia(k) | Hanburgo Leipzig Wittenberg eta Wolfenbüttel |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia |
Genero artistikoa | drama |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
| |
Bizitza
aldatuFrantses klasizismoaren joera eten zuen, eta alemaniar antzerkigintza klasikoari eman zion hasiera. Hala, bere garaiko joera estetikoa aldatu zuen eta Alemaniako estilista ospetsuenetakoa izan zen. Laokoon, oder über die Grenzen der Malerei und Poesie (1766, «Laokoon, edo margolaritzaren eta poesiaren mugak») saiakera ospetsuagatik da, batez ere, ezaguna. Antzerki-lan aipagarriak ditu, besteak beste: Miss Sara Sampson (1755), lehen alemaniar tragedia burgesa) tragedia; Emilia Galotti (1772) tragedia; Minna von Barnhelm (1767), komedia. Nathan der Weise (1779, «Natham jakintsua») draman, erlijio-ikuspegi zabal baten aldeko agertu zen. Bestelako filosofia-lanak Das Christentum der Vernunft (1753, «Arrazoiaren kristautasuna») eta Die Erziehung des Menschengeschlechts (1780, «Gizakien hezkuntza») dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gotthold Ephraim Lessing |