Frederica Sagor Maas
Frederica Sagor Maas (New York, 1900eko uztailaren 6a – La Mesa, Kalifornia, 2012eko urtarrilaren 5a) Aktore, idazle, antzerkigile, gidoigile eta memorialista estatubatuarra izan zen. Ezaguna egin zen Hollywooden igarotako denbora xehetasunez idazteagatik bere oroitzapenei buruzko entsegu batean. 110 urte baino gehiagoz bizirik egoteak zinema mutuko bizirik iraun duten pertsonai zaharrenetako bat bihurtu du.
Frederica Sagor Maas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frederica Alexandrina Sagor |
Jaiotza | New York, 1900eko uztailaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | La Mesa, 2012ko urtarrilaren 5a (111 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ernest Maas (en) (1927 - 1986) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, antzerkigilea, kazetaria, autobiografialaria, saiakeragilea eta idazlea |
|
Bere gurasoak, Arnold eta Agnessa Zagorsky, Moskutik etorritako immigrante juduak ziren. Haien abizena ingelesera itzuli zuten eta honela Sagor bihurtu zen. Bere amak familia osoa aurrera eraman zuen emagin bezala lan egiten. Frederica lau alabetatik txikiena zen.
Kazetaritza ikasi izan zuen Columbia unibertsitatean, udetan lan egin zuen kopiatzaile bezala New York Globe egunkarian eta lan hori utzi egin zuen graduatu aurretik 1918an gidoi editore laguntzailea izateko New Yorkeko Universal Picturesen bulegoan. 1923rako gidoi editorea eta sailburua zen, baina urte bat geroago lanpostua utzi zuen Hollywoodera aldatzeko, non Ernest Mass produktorearekin ezkondu izan zen.
Hollywooden urteak
aldatuHollywoodera heltzerakoan Preferred Picturesekin kontratu bat negoziatu zuen Percy Marken nobela The Plastic Age film bihurtzeko. Horretaz gain hiru urteko kontratu bat sinatu zuen MGM-rekin 350$ astero kobratzearen truke, baina bere integrazioa estudioan ez zen onena izan, horregatik bere MGMko kontratua ez zioten berritu. 1925 eta 1926 urteen artean Tiffany Productions konpainiarako idatzi zituen lanak, haien artean That Model From Paris eta The First Night komediak.
Ernest Fox Studios-en idazlea eta produktorea zen non hainbat ideia saldu zituen, baina inoiz ez ziren grabatu. 1927. urtean Paramount Pictures konpainiarekin urte bateko kontratu bat sinatu zuen kreditu gabe lan batzuetan lan egiteko, adibidez, Clara Bow-en It, Red Hair eta Hula. Eta kredituekin beste batzuetan, Louise Brooksen Rolled Stockings, esate baterako.
1928ko udan egindako ez-ohiko opor luzeak eta ondoren, zaila egin zitzaion estudio berri eta finko bat aurkitzea. Ernest Paramounten jarraitu zuen bikotearen lan bati mespretxua egin zioten arte: konpainiak bere titulu originala Beefsteak Joe aldatu zuen The Way Of All Flesh izendatzeko, ondorioz, Ernstek estudioa utzi zuen. Bikotea Kaliforniara bueltatu zen 1929ko urrian lan ezegonkorra egiten jarraitzeko.
Bikoteak 10000$ galdu zituen burtsaren krisian eta New Yorkera bueltatu ziren. 1934 eta 1937 artean The Hollywood Reporter aldizkarirako kritikak egin zituzten. Hollywoodera berriro bueltatu eta gero, Maas idazleak errepresentatzeko eta istorioen materiala Edward Small Agency agentziari saltzeko.
Holywooden ondoren
aldatuGerra urteek bikotea berriro ezegonkortasunean utzi zuten eta kanpaina politikoetarako idazten. 1941ean Miss Pilgrim's Progress idatzi zuten, The Shocking Miss Pilgrim bihurtuko zen istorioa. Baina errepresentazio txarra zela eta oso diru gutxiren truke saldu egin behar zuten. 1947 arte ez zen ekoiztu, baina hain aldatuta zein ia ezagutezina zen.
Maas bikoteak jarraitu zuen prekarietatean bizitzen Hollywooden, gainera, sorgin ehizaren garaian komunismoarekin erlazionatu zituzten bere bi argitalpen. Nekatuta, Maas mekanografoa aritu zen aseguru agentzia batean 1950ean, azkar aseguru broker bihurtzeko. 2012an arrazoi naturalengatik hil zenean munduko 44. pertsonarik adituena zen munduan.