Inmaculada Arostegi

Matematikari, ikertzaile eta irakaslea

Inmaculada Arostegi Madariaga (Fika, 1966) matematikaria, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2021etik Ikerketaren arloko errektoreordea da Eva Ferreira errektorearen taldean.[1][2]

Inmaculada Arostegi
Bizitza
JaiotzaGamiz-Fika eta Fika, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiostatistician (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: inma-arostegi-madariaga

Ikasketak

aldatu

Matematika Zientzietan lizentziatura ikasi eta doktore titulua lortu zuen UPV/EHUn,[3] Bioestatistika ere ikasi zuen Osasun Zientzietako masterra eginez Johns Hopkins Unibertsitatean. 2021ean Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa arloko irakasle osoa da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean, baita Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko aholkularia eta Basque Center for Applied Mathematicseko ikertzaile kolaboratzailea.

Irakaslea

aldatu

Bere irakaskuntza Estatistika eta Osasun Publikoa arloetan zentratzen da. Zientziaren dibulgazioarekin lotutako jardueretan modu aktiboan parte hartzen du, batez ere, Estatistika eta haren aplikazioak gizartera hurbiltzeko egiten diren horietan.[4][5] UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko kidea izan da (2019-2020).

2014an 'Bioestatistika: oinarrizko ikastaroa' izenburuko liburua argitaratu zuen Arantza Urkaregi Etxeparerekin, liburuak aurretik izan dtuen bi bertsioak eguneratuta.[6]

Ikertzailea

aldatu

Bioestatistikan ikertzen du, eta bereziki osasun-zerbitzuetako ikerkuntzan du interesa.

Hainbat argitalpen, ikerketa-proiektu, sare, talde eta enpresekin kontratutan parte hartu du, horietako askotan ikertzaile nagusia izanik; baita ere kongresuetan eta nazioarteko jardueren antolakuntzan eskarmentua du.

Zenbait elkarteren barruan sustatu du zientziaren erabilera;

  • Kidea da, eta presidentea izan zen 2016 eta 2017 urteen artean Sociedad Española de Bioestadística elkartean (Spanish Regionof the International Biometric Society).
  • Zuzendaritzako kidea da 2029tik Sociedad de Estadística e Investigación Operativa elkartean.

Argitalpenak

aldatu

Ekaia aldizkarian hiru artikulu argitaratu ditu:[7]

  • 2014. Eredu aurresaleetako aldagai jarraituen kategorizaziorik hoberena lortzeko metodologia proposamena: aplikazio zehatza medikuntzan. Irantzu Barrio Beraza eta Susana Garcia Gutierrez-ekin.
  • 2014. Inputazio tekniken errendimenduaren ebaluazioa bi neurketako luzeranzko datuetan. Urko Aguirre Larracoechea, Inma eta Jose Maria Quintana Lopez-ekin.
  • 1999. Osakidetzako ospitaleen Larrialdietako Zerbitzuetan izandako asetasunari buruzko inkesta baten azterketa estatistikoa eta baliagarritasunaren egiaztapena. Arantza Urkaregi Etxepare-rekin.

Liburuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2021). Ikerketa arlorako errektoreordea.. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  2. «Irakasleak - doktoregoak - UPV/EHU» doktoregoak (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  3. (Gaztelaniaz) Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2007). ESTUDIO DE LA DISTRIBUCION Y MODELIZACION ESTADISTICA DE LA CALIDAD DE VIDA RESPECTO DE LA SALUD: CUESTIONARIO DE SALUD SHORT FORM -36 (SF-36). UPV/EHU.
  4. Arostegi, Inmaculada. (2018-05-03). «Matematikak eguneroko bizitzan / Matemáticas en la vida cotidiana. Matematikak gure osasunaren alde.» bilbao.net (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. «Inmaculada Arostegui: “Estatistika aplikatua beste esparrutan dauden arazoak konpontzeko erabiltzen dugu” #Zientzialari (116)» Zientzia Kaiera 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  6. Urkaregi Etxepare, Arantza; Arostegi Madariaga, Inma. (2014). Bioestatistika: oinarrizko ikastaroa. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9860-930-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  7. «Inma Arostegi Madariagaren artikuluak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).

Kanpo estekak

aldatu