Donostia International Physics Center

Euskal Herriko ikerketa zentroa

Donostia International Physics Center Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen zientzia fundazio edo elkargo bat da, DIPC siglekin ezaguna. Ibaeta auzoko Manuel Lardizabal pasealekuan kokatua dago, EHUko kanpusaren atzealdean eta Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa edo Tecnum delakoaren alboan. Sorreratik fundazioaren zuzendaria Pedro Migel Etxenike zientzialaria da.

Donostia International Physics Center
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′20″N 2°00′38″W / 43.30561°N 2.01061°W / 43.30561; -2.01061
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1999an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Industria Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Kutxa, Naturgas, CAFen ekimenez, bai eta Iberdrolaren arteko instituzio laguntzaren ondorio gisa, azken horrek ere 2000-2003 aldian zehar proiektuan hartu zuen parte. 2004an, Naturcorp sartu zen, eta 2005ean Telefónica eta 2008an Mapfreek jarraitu zioten.

Zentrua

aldatu

DIPC zentro intelektual gisa sortu zen, eta horren helburu nagusia materialen zientzian garapena oinarrizko ikerketaren eta ikerketa oinarrizko-bideratuaren mailarik altuenera sustatu eta katalizatzea da. Sortu zenetik, DIPC instituzio irekia izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateari lotuta egon da; azken horrek Euskadin, materialen eremuan, oinarrizko zientziaren nazioartekotze-plataforma gisa balio du.

« Geure ikertzaileek Zientzian heziketa jasotzeko modurik onena ongi lan egiten duten zientzialariekin batera egitea da, horregatik internazionalizazioa oso garrantzitsua da »
Pedro Migel Etxenike, DIPCaren inaugurazio eguneann[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu