Ireki menu nagusia

Miren Larrion Ruiz de Gauna (Legazpi, Gipuzkoa, 1969ko otsailaren 28a) ingeniaritzako irakaslea eta EH Bilduko politikaria da Gasteizko Udalean.

Miren Larrion
MirenLarrion.jpg
Bizitza
Jaiotza Legazpi1969ko otsailaren 28a (50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Legazpin jaio bazen ere, zazpi urte zituenetik Gasteizen bizi da. Ingeniaritza Industrialean eta Ingurumen Ingeniaritzan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasten du. Gainera, Armentia ikastolaren kooperatibako presidente izandakoa da.

2015ean Gasteizko Udalerako hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburua izan zen eta bere alderdia bigarren izan zen. 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan Arabako zerrendaburua izan zen.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.