Ainhoa Latatu
Ainhoa Latatu Nuñez (Bilbo, 1973ko irailaren 12a -) biologoa, irakaslea GOI Ikastegian eta Udako Euskal Unibertsitateko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna da.[1][2] Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktorego tesia ur-sistemetako ekologia mikrobianoa ikertu zuen UPV/EHUn Juan Iriberri irakaslearen zuzendaritzapean, Zientzia eta teknologiaren fakultateko Mikrobiologia, Parasitologia eta Immunologia sailean.[3]
Ainhoa Latatu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1973ko irailaren 12a (51 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Dima |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Juan Iriberri |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Eibar |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea GOI ikastegia (2020 - |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Irakaslea GOI ikastegian
aldatu2020tik Irakaskuntza Masterra online eskaintzen duen GOI Ikastegiko idazkari akademikoa da, baita irakaslea ere.[4]
2019an GOI ikastegia prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketako Ikastegia sortu zuten UEUren barnean UPV/EHUren ikastegi atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak euskaraz sustatzeko asmoz. Horren baitan plazaratu zen 2020/2021 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren online modaltatea. Euskaraz eskaintzen da (ingelesezko hautazko batzuekin) eta eskolak Ikasgela Birtualaren bitartez eskaintzen dira 3 espezialitatetan: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Hizkuntza eta Literatura. Espezialitate bakoitzean 40na ikasle daude, guztira 120. Latatu irakaslea da Natur Zientziak eta Matematika espezialitate horretan.[5]
Unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna UEUn (2002tik)
aldatuAinhoa Latatu UEUko Natur Zientziak saileko kidea da 1994tik eta sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Orduan hasten zen UEU graduondoko titulua antolatzen Eibarko Markeskua jauregian eta orduan, 2002an, bertan lanean hasi zen Ainhoa Latatu .UEUko unibertsitate-mailako titulazioen antolaketaren ardura bere gain hartuta. UEUk UPV-EHUrekin 2001az geroztik hamar baino gehiago graduondoko antolatu ditu. Horietan gutxienez 280 pertsona titulatu dira. Ikastaro guzti horien antolaketaren koordinatzailea eta arduraduna izan da Ainhoa Latatu. Hauek izan dira titulazioak eta zein urtetan hasi ziren.
- 2002-2003: Hizkuntza eta teknologia (master)
- 2002-2003: Herri Erakundeen kudeaketa (HEREKU)
- 2002-2003: HIZNET
- 2004-2005: Estatistika eta Konputazio
- 2006-2007: Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak
- 2007-2008: Nafarroa. Historia eta ondarea zientziaren bidez
- 2007-2008: Euskarazko komunikazioa (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2007-2008: Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua (Mofiziala, UEU laguntzailea)
- 2012-2013: Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendean
- 2012-2013: Neuroerreabilitazioa
- 2012-2013: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
- 2012-2013: Itzulpengintza eta teknologia
- 2013-2014: Euskal Herriko Lurraldea eta Paisaia. Planifikazioa, kudeaketa eta antolamendua
- 2015-2016: Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak
- 2016-2017: Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa
- 2016-2017: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[6]
- 2019-2020: Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua)[10]
- 2019-2020: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua)[11]
- 2020-2021: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (UPV/EHUren Aditu Titulua)[12]
Bilkura akademikoetan antolatzaile
aldatuBilkuren edo jardunaldien antolaketan ere parte hartzen du,[13][14][15] baita Euskal Unibertsitatearen ildoan.[16] Ikergazte kongresuetako antolatzailea izan da, eta III. Kongresuko akten argitartzailea izan zen Olatz Arbelaitz, Urtzi Etxeberria eta Miren Josu Omaetxebarria eta Iñaki Alegriarekin batera.[17][18]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «UEUk 8 graduondoko sustatu ditu hurrengo ikasturterako - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2022). Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez!. Elhuyar Zientzia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Latatu Nuñez, Ainhoa. (2005). Resistencia procariotica a la depredacion en sistemas acuaticos, origen e importancia. Teseo, Tesis doctorales.
- ↑ UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
- ↑ Udako Euskal Unibertsitatearen urteko txostena (2019). UEU.
- ↑ «Nor gara» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista (UPV/EHUren Aditu Titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (UPV/EHUren Aditu Titulua) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «Ikergazte 2019: Baionan, maiatzaren 27tik 29ra» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ Latatu Nuñez, Ainhoa. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- ↑ «"Euskara beste hizkuntzen parekoa da, baita ikerkuntzan ere"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ «ZientziaK eta Euskara. Esperientzietatik etorkizunera. (UI48 hasiera jardunaldia). :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
- ↑ Arbelaitz Gallego, Olatz; Etxeberria Otaegi, Urtzi; Latatu Nuñez, Ainhoa; Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu. (2019). III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak. UEU arg ISBN 978-84-8438-685-8. (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ «Ainhoa Latatu Nuñezek argitatatutako liburuak (>10 liburu)» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Ainhoa Latatu, Linkedin sare profesionalean.
- Graduondokoak 2017-2018. Ainhoa Latatu (UEU, Youtube, 2017-09-06)
- Ainhoa Latatu | Artizarra.
- Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez! Ana Galarraga Aiestaran, Igor Leturia Azkarate eta Ainhoa Latatu Nuñez.. Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2022). Elhuyar Zientzia eta Teknologia