Iruñeko Udala

Nafarroa Garaiko Iruñeko udalerria gobernatzen duen erakundea

Iruñeko Udala Iruñea hiria gobernatzen duen udal erakundea da. Horren buruan alkatea dago, zein 1979tik aurrera hauteskunde unibertsalen bidez aukeratzen den. Egungoa EH Bildu alderdiko Joseba Asiron da.

Iruñeko Udala
Datuak
Izen ofiziala
Ayuntamiento de Pamplona eta Iruñeko Udala
Motaudala eta argitaletxea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaJoseba Asiron
Egoitza nagusi
Legezko formazuzenbide publikoko korporazio
Historia
Sorrera1423 (egutegi gregorianoa)
webgune ofiziala

Kokalekua

aldatu

Udaletxearen eraikina Iruñeko Alde Zaharrean dago, Udal Plazan.

Atzealdean, Santo Domingoko merkatua, Done Jakue plaza eta Burguen plaza ditu, alboan berriz, Santo Domingoko aldapa.

Udaletxearen historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko udaletxea»
 
Iruñeko udaletxea, Udalaren egoitza nagusia.

Etxe hori dagoen eremuan hainbat izan dira, historian. Hala, 1753. urtean, itxura primitiboko lehenengo udaletxea lurrera botatzea erabaki zen, eta Juan Migel Goieneta arkitektoa udaletxe berri bat eraikitzen hasiko zen. 1755ean, José Zay Lordak rokoko estiloko fatxada bat egin zuen, eragin barrokoekin. 1756an, goiko aldea Juan Lorenzo Catalánen eskutik aldatu zen. Fatxada hori da antzinako eraikinetik geratzen den zati bakarra. Eraikinaren barrualdea 1951n suntsitu zen, udaletxea berregiteko, Jose Iarnotz Orkoienen eskutik.

Alkateak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko alkateak»

Hauek izan dira Iruñeko azken alkateak:

Alkateen zerrenda
1976-1976 Francisco Javier Erice Cano PSOE
1976-1977 Tomás Caballero Pastor FNI
1979-1983 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1983-1987 Julián Balduz Calvo PSN-PSOE
1987-1991 Javier Chourraut Burguete UPN
1991-1995 Alfredo Jaime Irujo UPN-PP
1995-1999 Javier Chourraut Burguete CDN
1999-2003 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2003-2007 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2007-2011 Yolanda Barcina Angulo UPN-PP
2011-2015 Enrique Maya Miranda UPN
2015-2019 Joseba Asiron Saez EH Bildu
2019-2023 Enrique Maya Miranda UPN
2023-2023 Cristina Ibarrola Guillén UPN
2023-Egun Joseba Asiron Saez EH Bildu

Iruñeko udal hauteskundeak

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkatea: Francisco Javier Erice Cano (PSOE). Franco hil ondorengo trantsizio aldiko Iruñeko lehenengo alkatea. Alkatetza motza izan zuen, 1976ko otsailaren 1etik urriaren 10a arte. Haren ondorengoa Tomas Caballero alkatea izan zen, FNI alderdikoa (Frente Navarro Independiente).

1979ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1979ko apirilak 3

Zinegotziak Boto kopurua
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD)
8 / 27
18.800 (% 23,93)
Herri Batasuna (HB)
7 / 27
17.986 (% 22,89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE)
5 / 27
13.481 (% 17,16)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 27
11.864 (% 15,1)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 27
4.857 (% 6,18)
Besteak
0 / 27
11.561 (% 14,73)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Julian Balduz (PSOE) izan zen, 1979ko hauteskundeetan, Madrilgo presidentzia zeukan UCD alderdiak boto gehienak izan zituen arren, 27 zinegotzitik 8. Bigarrena HB izan zen, 7 zinegotzirekin. Hirugarrena PSOE 5 zinegotzirekin, eta hauen atzean UPN beste 5ekin. EAJk 2 eskuratu zituen.

Sozialistak alkatetzara ailegatu ziren ezkerreko alderdien eta nazionalisten laguntzarekin. Patxi Zabaleta buru zuen HBk sozialisten alde bozkatu zuen UCDk boterea lor ez zezan. Balduz, Iruñeko alkate gazteena izan da, 32 urterekin.

1983ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1983ko maiatzak 8

Zinegotziak Boto kopurua
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
11 / 27
30.503 (% 35,73)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
7 / 27
19.061 (% 22,33)
Herri Batasuna (HB)
4 / 27
12.138 (% 14,22)
Koalizio Popularra (AP-PDP-UL)
4 / 27
11.484 (% 13,45)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1 / 27
5.223 (% 6,12)
Besteak
0 / 27
6.958 (% 8,15)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Julian Balduz (PSN-PSOE). 1983ko hauteskundeetan Julian Balduz berriro aukeratuta atera zen, oraingo honetan PSN-PSOEren izenean, urte horretan PSNk PSOEn barnan autonomia lortu baitzuen.

1987ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1987ko ekainak 10

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
7 / 27
21.335 (% 24,22)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
7 / 27
19.223 (% 21,82)
Herri Batasuna (HB)
6 / 27
16.108 (% 18,29)
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS)
3 / 27
8.490 (% 9,64)
Eusko Alkartasuna (EA)
2 / 27
6.183 (% 7,02)
Alianza Popular (AP)
1 / 27
5.158 (% 5,86)
Batasun Demokratiko Forala (UDF)
1 / 27
5.144 (% 5,84)
Besteak
0 / 27
6.437 (% 7,32)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Javier Chourraut (UPN). 1987ko hauteskundeetan, lehenengo bi taldeen artean, UPN (oraindik AP -egungo PP- alderdiarekin batu gabe) eta PSN-PSOE) berdinketa gertatu zen zinegotzien kopuruari zegokionez, zazpina. Alkatetza UPNrentzat izan zen, PSNk baino 150 boto gehiago jaso baitzituen.

1991ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1991ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
13 / 27
32.820 (% 39,52)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
8 / 27
22.605 (% 27,22)
Herri Batasuna (HB)
4 / 27
10.835 (% 13,05)
Eusko Alkartasuna (EA)
1 / 27
4.418 (% 5,32)
Nafarroako Ezker Batua (IU)
1 / 27
4.239 (% 5,1)
Besteak
0 / 27
8.135 (% 9,79)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Alfredo Jaime Irujo (UPN-PP). Alkatetza zerrenda bozkatuarentzat izan zen, UPNrentzat hain zuzen ere. Oraingo honetan, Alderdi Popularrekin batera aurkeztuta, hautagaia Alfredo Jaime izan zen.

1995eko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1995eko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
10 / 27
28.687 (% 31,05)
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN)
6 / 27
19.247 (% 20,84)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
5 / 27
14.870 (% 16,1)
Nafarroako Ezker Batua (IU-EB)
3 / 27
10.917 (% 11,82)
Herri Batasuna (HB)
3 / 27
9.705 (% 10,51)
Besteak
0 / 27
8.952 (% 9,7)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Javier Chourraut (CDN). Hauteskunde hauek arestian UPNren barruan gertaturiko zatiketak markatu zituen. Zatitutako adarrak, CDNk hain zuzen ere, alkatetza eskuratu zuen, udalean sarrera ederra egindakoan eta bigarren indarra bihurtutakoan. UPNk alkatetza jaso ez zezan, PSNk zein NEBk bozkatuta, Javier Chourrautek alkatetza bigarren aldiz eskuratu zuen, oraingo honetan sortu berriko alderdiarekin.

1999ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

1999ko ekainak 13

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
12 / 27
39.026 (% 41,51)
Euskal Herritarrok (EH)
6 / 27
18.465 (% 19,64)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
4 / 27
14.193 (% 15,09)
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN)
3 / 27
9.506 (% 10,11)
Nafarroako Ezker Batua (IU-EB)
2 / 27
7.400 (% 7,87)
Besteak
0 / 27
5.437 (% 5,78)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). 1999ko hauteskunde hauetan, UPNk zerrenda bozkatuena izaten jarraitu zuen. Euskal Herritarrok plataformak bigarren postua lortu zuen, 6 zinegotzi lortuta eta PSN hirugarren postura igoaraziz. CDNk eta NEBk 3 eta 2 eskuratu zituzten hurrenez hurren. UPN eta CDNren arteko itunak alkatetza Yolanda Barcinari eman zion, Iruñeko lehendabiziko emakumezko alkatea bihurtuz.

2003ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2003ko maiatzak 25

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
13 / 27
41.301 (% 43,27)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
5 / 27
16.324 (% 17,1)
Nafarroako Ezker Batua (IU-EBN)
3 / 27
10.355 (% 10,85)
Aralar
2 / 27
9.416 (% 9,87)
Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna (EAJ-EA)
2 / 27
7.242 (% 7,59)
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN)
2 / 27
6.700 (% 7,02)
Besteak
0 / 27
4.108 (% 4,31)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). Zinegotzi bat gehiago jasota, UPN lehendabiziko indar politikoa zen berriz. Batasunak ezin izan zuen bere burua aurkeztu, legez kanpo baitzegoen. Iruñea Berria hautagaitzari ere debekatu zitzaion. Honek, hala ere, bere aldeko botoa eskatu zuen (ofizialki boto nulotzat jo zena). Boto nulo horretan oin hartuz, Iruñea Berria plataformak zinegotzi bat aldarrikatu zuen Iruñeko Udalean. PSN bigarrena izan zen, 5 eserleku lortutakoan, NEBk 3, eta EAJ-EAk, Aralarrek eta CDNk bina. UPN eta CDNren arteko hitzarmena berrituta, Yolanda Barcinak jarraitu zuen alkatetzan.

2007ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2007ko maiatzak 27

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
13 / 27
46.640 (% 43,28)
Nafarroa Bai (NaBai)
8 / 27
28.581 (% 26,53)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
4 / 27
16.578 (% 15,39)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV)
2 / 27
7.187 (% 6,67)
Besteak
0 / 27
8.765 (% 8,14)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Yolanda Barcina (UPN-PP). UPNk aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzien kopuruari eutsi zion. Uxue Barkos zerrendaburua zeukan Nafarroa Baik, aurkezten zen lehenengo aldian, udaleko bigarren indarra bihurtu zen, 8 zinegotzi lortuta. PSNk eta ANV-EAEk -Iruñean aurkeztea zuenak- 4 eta 2 hurrenez hurren. CDN eta NEB ordezkaritzarik gabe geratu ziren. Honela, ezin izan zen lehengo bi legegintzalditako ituna berretsi. PSNk gobernu alternatiboa lortzeko giltza zeukan, baina, azkenean, abstenitzean, Yolanda Barcinak hirugarren aldiz jarraian alkatetza lortu zuen.

2011ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzak 22

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
11 / 27
34.426 (% 36,56)
Nafarroa Bai 2011 (NaBai 2011)
7 / 27
21.715 (% 23,06)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
3 / 27
11.269 (% 11,97)
Bildu
3 / 27
10.463 (% 11,11)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 27
6.466 (% 6,87)
Izquierda-Ezkerra (n)
1 / 27
5.139 (% 5,46)
Besteak
0 / 27
4.696 (% 4,98)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Enrique Maya (UPN). UPNk eta PPk batera aurreko hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuru bera lortu zuten, eta gauza bera gertatu zen NaBai eta Bilduren batuketarekin (aurrekoetan NaBai + ANV). PSNk zinegotzi bat galdu zuen, Ezkerraren mesedetan, eta CDNk galdu zuen ordezkaritza. Alkateak guztira 13 aldeko boto lortu zuen (UPN + PP), Uxue Barkos beste hautagaiaren aurretik geldituz (11 aldeko boto: NaBai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra).

2015eko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzak 24

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
10 / 27
31.796 (% 30,8)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
5 / 27
17.004 (% 16,47)
Geroa Bai (GBai)
5 / 27
16.114 (% 15,61)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
3 / 27
10.293 (% 9,97)
Aranzadi Iruñea Denon Artean (Aranzadi)
3 / 27
9.727 (% 9,42)
Izquierda-Ezkerra (n)
1 / 27
5.829 (% 5,65)
Besteak
0 / 27
10.017 (% 9,71)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Joseba Asiron (EH Bildu). Bigarren indar bozkatuena izan arren, alderdi abertzale eta ezkertiarren arteko akordioari esker alkatetza lortu zuen. Horrela, Asironek EH Bilduren, Geroa Bai-ren Aranzadiren eta I-E-ren botoak jaso zituen bere alde, azken urtetakoaren aurrean aldaketa gauzatuz.

2019ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Navarra Suma (NA+)
13 / 27
43.643 (% 40,41)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 27
26.691 (% 24,71)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
5 / 27
17.417 (% 16,13)
Geroa Bai (GBai)
2 / 27
8.406 (% 7,78)
Besteak
0 / 27
10.788 (% 9.99)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - eldiario.es (Gaztelaniaz)

Alkatea: Enrique Maya (NA+). UPN, PP eta Cs alderdi eskuindarrek osatutako koalizioa gehiengo osotik zinegotzi bakar batera gelditu zen (13 zinegotzi), eta PSNk bere burua bozkatzeari esker, Maya Iruñeko alkatetzara itzuli ahal izan zen. Asironek EH Bilduren 7 zinegotzien eta Geroa Bairen 2 zinegotzien sostengua jaso zuen.


2023ko hauteskundeen ondorengo Iruñeako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
9 / 27
30.691 (% 30,30)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
8 / 27
27.752 (% 27,40)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)
5 / 27
15.850 (% 15,64)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 27
8.526 (% 8,41)
Geroa Bai (GBai)
2 / 27
7.654 (% 7,55)
Zurekin Nafarroa (ZN)
1 / 27
5.228 (% 5,16)
Besteak
0 / 27
4.410 (% 4,35)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak - berria.eus

Alkatea (2023ko abendura arte): Cristina Ibarrola (UPN). Zenbaketan zehar UPNren eta EH Bilduren arteko lehia estua izan ondoren, alderdi erregionalista gailendu zen. Hala ere, 2019ko NA+ koalizioarekin alderatuta behera egin zuen eskuin espainiazalea (UPN, PP eta Cs koaliziokideek bi eserleku galdu zituzten guztira). Hauteskundeen ondoren «gehiengo aurrerakoia» osatzeko saiakerak egon ziren arren, PSNk ezker abertzalearekin hitz egiteari uko egin ondoren, alkatetza UPNko Ibarrolaren esku geratu zen, zerrenda bozkatuena izan baitzen. Joseba Asiron EH Bilduren hautagaiak bere alderdiaren, Geroa Bairen eta ZNren sostengua jaso zuen; eta Elma Saizek PSNren bost botoak soilik.

Alkatea (2023ko abenduaz geroztik): Joseba Asiron (EH Bildu). 2023ko abenduaren 18an Euskal Herria Bilduko, Nafarroako Alderdi Sozialistako, Geroa Bai-ko eta Zurekin Nafarroako zinegotziek Cristina Ibarrolaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten, Iruñeko alkatetza Joseba Asironi lagatzeko. Zentsura-mozioa 2023ko abenduaren 28an ospatu zen, eta bertan Joseba Asiron aukeratu zen alkate berria. Asironek Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa talde politikoekin koalizio gobernua eratu zuen, herri-gobernuaren sostengua Nafarroako Alderdi Sozialista zelarik.


Zinegotziak

aldatu

Iruñeko Udala 27 zinegotziz osatuta dago, 4 urtean behin hautatuak. Honako hau da zinegotzien banaketa, alderdi politikoaren arabera, 2019. urteko hauteskundeen ostean.

  • NA+ (13 zinegotzi):
    • Enrique Maya Miranda (alkatea)
    • Maria Etxebarri Miñano
    • Ana Elizalde Urmeneta
    • Javier Labairu Elizalde
    • Maria García-Barberena Unzu
    • Carmen Alba Orduna
    • Fernando Sesma Urzaiz
    • Maria Caballero Martínez
    • Fernando Aranguren Reta
    • Juan Jose Etxeberria Iriarte
    • Cristina Martínez Dawe
    • Fermin Alonso Ibarra
    • Fernando Villanueva Mesa
  • EH Bildu (7 zinegotzi):
    • Joseba Asiron Saez
    • Maider Beloki Unzu
    • Joxe Martín Abaurrea San Juan
    • Marian Aldaia Gaztelu
    • Eva Aranguren Arsuaga
    • Endika Alonso Irisarri
    • Borja Izagirre Larrañaga
  • PSN (5 zinegotzi):
    • Maite Esporrín Lasheras
    • Xabier Sagardoi Ortega
    • Juan Luis Garcia Martin
    • Silvia Velasquez Manrique
    • Federico Colmenar Carro
  • GeroaBai (2 zinegotzi):
    • Itziar Gómez López
    • Patxi Leuza Garcia

Udalaren eginkizunak

aldatu

Nafarroa Garaiko udalek, legeria orokorrak Estatuko guztiei aitortzen dizkien eskumen, ahalmen eta eskubide berak dituzte. Halaber, Nafarroa Garaiari dagozkion gaietan, Foru Komunitateko legeek ematen dizkieten eskumenen jabe izanen dira.[1] Udalak dira, Nafarroako Foru Komunitatearen legearen arabera, lurralde antolamenduko oinarrizko entitate lokalak eta Iruña 196.000 biztanle inguru izatean, eskuduntza asko hartzen ditu bere baitan, hala nola, ondorengoak: Herriko  argiteria, hilerria, kale-bideen garbiketa, edateko uraren etxeetako hornidura, estolderia, biztanleguneetarako irispideak, herri barruko bideen zoladura, herriko parkea, liburutegi publikoa, merkatua eta hondakinen tratamendua, babes zibila, gizarte-zerbitzuak betetzea, suteei aurrea hartzea eta suteak itzaltzea, eta erabilpen publikoko kirol-instalazioak , bidaiari-taldeentzako hiriko garraioa eta ingurumenaren babesa  eta  janarien  eta edarien kontrola.[2]

Horretaz gain, Udala Iruñerriko Mankomunitatearen kide da, eta haren bitartez ematen ditu ondoko zerbitzu hauek: uraren ziklo integrala (ur-hornidura eta behe-saneamendua), hiri-hondakin solidoen tratamendua eta hiri-garraioa (autobus- eta taxi-zerbitzuak).

Udalaren barne egitura[3]

aldatu

Osoko Bilkura alkateak eta zinegotziek osatzen dute, eta herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da udal-gobernuari dagokionez. Alkateak eginen du osoko bilkurarako deia eta bertan buru jardungo du, salbu Legeak aurreikusten duen kasuetan. Alkateak, egokitzat jotzen duenean, zinegotzietako bat  eskuordetzen ahalko du osoko bilkuraren deia egiteko eta bertan buru aritzeko. Osoko Bilkurak bere erregelamendua eginen du, izaera organikoa izanen duena, eta idazkari nagusi bat izanen du.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, hona hemen besteak beste Osoko Bilkuraren eskumenak: gobernu-organoak kontrolatzea eta fiskalizatzea, izaera organikoko erregelamenduak onetsi eta aldatzea, udal-ordenantzak eta -erregelamenduak onestea eta aldatzea, tributu-izaerako baliabide propioak zehaztea, bere eginkizunak edo jarduerak beste herri-administrazio batzuei eskualdatzea edota plangintza orokorrari hasierako onarpena ematea.

Alkateak du udalerriaren ordezkaritzarik gorena eta kudeaketa politikoaren erantzule da Osoko Bilkuraren aurrean. Alkateak, besteak beste, eginkizun hauek ditu: Udalaren ordezkari izatea, Udalerriko politika, gobernua eta administrazioa zuzentzea; Osoko Bilkuretarako eta Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretarako deia egin eta bertan buru izatea; Udal-administrazioaren zerbitzura dauden langileen goi-zuzendaritza betetzea eta Udaltzaingoaren buruzagitza betetzea; Udaleko organo betearazleen erabakiak argitaratzeko agintzea, eta erabakiok bete eta betearaztea; bandoak, dekretuak eta jarraibideak ematea; kasu berezi eta oso presakoetan beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartzea, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea; eta Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea Osoko Bilkurak udal-antolakuntzaren gainean egotzita dituen eskumenen aurka joan gabe.

Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatearen lehendakaritzapean, alkateari dagokion zuzendaritza politikoan laguntzen dio kide anitzeko organo moduan. Alkateari dagokio Tokiko Gobernu Batzarreko kideak askatasunez izendatzea eta kargutik kentzea; kideon kopurua ezin da izan Osoko Bilkurako kideen legezko kopuruaren herenetik gorakoa, alkateaz gain. Tokiko Gobernu Batzarrak bere kudeaketaren erantzukizun politikoa du solidarioki Osoko Bilkuraren aurrean, bertako kide bakoitzak bere kudeaketaz duen zuzeneko erantzukizuna alde batera utzi gabe. Eztabaidak isilpean gorde behar dira.

Tokiko Gobernu Batzarrari hauek dagozkio, besteak beste: ordenantzen eta erregelamenduen proiektuak onartzea, organikoak barne, Osoko Bilkura eta bertako batzordeak arautzeko arauak salbuespen direla; aurrekontu-proiektua onartzea; hirigintza-antolamenduko tresnen proiektuak onartzea, horien behin betiko zein behin-behineko onarpena Osoko Bilkurari dagozkionean; edozein lizentzia-mota ematea, arloko legediak berariaz beste organoren bati egotzitakoa ez bada; kontratazioak eta emakidak; ondarea kudeatu, eskuratu eta besterentzea, eta kreditu-eragiketak ituntzea ere; lanpostuen zerrenda eta  langile-ordainsariak onestea: edo udal-administrazioko zuzendaritza-organoetako titularrak izendatzea eta kentzea.

Osoko Bilkurak batzordeak izanen ditu, talde politiko bakoitzak dituen zinegotzi kopuruaren arabera izendatzen dituen kideez osatuak. Batzordeei eginkizun hauek dagozkie: Osoko Bilkuraren erabakira jarri behar diren gaien azterketa, txostena zein kontsulta; Alkatearen eta haren gobernu-taldearen kudeaketaren jarraipena, eta legearekin bat Osoko Bilkurak eskuordetzan emandakoak. Batzordeak iraunkorrak eta bereziak izan daitezke. Iruñeko Udalak batzorde iraunkor hauek ditu: Lehendakaritza, Herritarren Aferak eta Hirigintza. Eta batzorde berezi hauek deitzen ditu: Kontuak, Kontratazioak zaintzekoa, eta Iradokizunak eta Erreklamazioak.

Udalaren azken organoa Bozeramaileen Batzordea da, alkateaz, udal-talde politikoetako bozeramaileez eta ezein udal-talderi atxikita ez dauden zinegotziez osatuta. Haren bilkurek eztabaidatzeko izaera izanen dute. Eginkizun hauek ditu: alkateak ematen edo agertzen dizkien informazioak eta kontsultak oro zinegotzi guztien artean zabaltzea; udal-talde politikoen eta zinegotzi atxiki gabeen eskari guztiak bideratzea, eta Udalaren Osoko Bilkuretan zenbat parte-hartze egonen diren eta horiek zenbat iraun behar duten erabaki eta alkateari proposatzea.

Udal alorrak[1]

aldatu

Iruñeko harremanak ondoko printzipio hauetan oinarrituko dira, alegia, koordinazioan, elkarlanean, laguntzan, eta elkarri informazioa ematean, bakoitzak dituen eskumen eremuak errespetatzen direla. Entitate lokalek lankidetza eta elkarlan teknikak erabiliz beren arteko harremanak antolatu eta bultzatuko dituzte, horrela gestio eginkorragoa eta etekin hobea erdiesteko bide emanen die. Hauek dira Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa organo nagusienak[4].

Alkatetzako Alorra: Zuzenean alkatearen mende. Alor honetan, funtsean, orain arte Alkatetza Kabineteak eta Udal Gerentziak zituzten eginkizunak eta eskumenak elkartzen dira, eta haiei beste eginkizun batzuk gehitzen zaizkie.

Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra: Zinegotzi ordezkarien mende, eta haiei emandako eskumenekin bat, honako alor hauek ezartzen dira. Hona alorraren helburuak: gardentasuna eta udal-administrazioaren informazio zein kudeaketarako irisgarritasuna sustatzea, betiere administrazio oneko eskubidea betez eta gobernu irekiko forma berriak gordez; berrikuntza teknologikoak eta administrazio elektronikoaren ezarpena zein hobekuntza sustatzea, Smart City estrategia diseinatu eta garatzea; eta Udalak zein Udal Sektore publikoak –zeina erakunde autonomoek eta Udalaren pean dauden enpresa publikoek eta fundazioek osatzen baitute– egiten dituzten kontratazio publikoekin zerikusia duen oro. Halaber, alor honi atxiki zaizkio Udalaren zerbitzu juridikoak, ezertan galarazi gabe Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 122., 129.  eta artikulu konkomitanteetan xedatutakoa. Hari ematen zaio Udalak Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) merkataritza sozietatearekin dituen harremanen ardura. Bestalde, Hizkuntza Politikako gaiez arduratzen da Udalaren eskumena den orotan, eta, hori horrela, hirian euskara bultzatu, hedatu eta sustatzea.

Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra: Gobernu-jardunaren ildo nagusietako bat sustatzen du: Partaidetza, eta, haren bidez, herritarren ahalduntzea. Udalaren eta herritarren artean komunikatzeko bideak ireki eta harremanetarako zubiak eraikitzea. Herritarren Partaidetzarekin eta Gizarte Ahalduntzearekin zerikusia duten jarduketak planifikatu eta koordinatzea. Adinekoen, aniztasunaren eta migratzaileen zein beste zenbait gizartesektoreren aldeko politikak abiarazteko ekimena kudeatzea.

Berdintasuneko Alorra: Alor honek aparteko garrantzia dauka udal-jardunean. Berdintasuna sustatzen du emakumeen eta gizonen artean, ekitatea bilatzen du, eta babesa ematen dio LGTBQI kolektiboari. Alorrak Berdintasunaren aldeko politikak sustatu eta koordinatzen ditu, zeinak, betiere, zeharkakotasun-izaeraz abiatuko baitira, Udalaren jardunaren alde guztietan. Alorraren jarduna Iruñeko III. Berdintasun Planarekin bat (2016-2022) garatuko da, betiere kontuan hartuz bere helburuak, esku hartzeko esparruak, ildo estrategikoak, berariazko helburuak eta jarduketak.

Gizarte Ekintzako Alorra: Hari atxikia da Udal Laguntza Etxean SA merkataritza-sozietatea (ASIMEC), zeina likidazioan baitago.

Komunitate Garapeneko Alorra: Inplikaturik dauden gainerako udal-alorrekin batera, ardura dauka honako hauek dinamizatu eta kudeatzeko: Komunitate Ekintzako proiektua Iruñeko auzoetan, Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioen kudeaketa, Komunitate Prebentzioko programa eta gazteriako politikak. Halaber, Kirol arloko udal-politika publikoak garatzen ditu.

Kultura eta Hezkuntzako Alorra: Hezkuntza-sustapena, dagozkion eskumen-mailetan. Kultura sustatzeko jarduerak bultzatu eta kudeatzea. Hari atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa.

Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra: Hiria lurraldean sortzea, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria zein gizarte-kohesioaren sustapena. Laguntzea herritarrek orok etxebizitza duin eta egokiak eduki ditzaten bermatzen. Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta egitea, ahal den eraginkortasunik handiena lortzeko funtsa publikoak erabiltzean. Horren baitakoa da Etxebizitza eta Birgaitze Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico, Iruña Biziberritzen SA merkataritza-sozietatea.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra: Herriko biztanleen ingurunea osasungarri gordetzea, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideak baliatuta. Hiri jasangarri baterako eredu bat sustatzea, zeina islatuko baita hala Udalaren jarduketetan, ondarean eta baliabideetan nola oro har hirian bertan. Mugikortasun jasangarriko departamentu berezi bat sortzea, ahalbidetzeko, hala arauen ikuspegitik nola hirian esku-hartzeari dagokionez, herritarrak modu jasangarri eta eraginkorrean mugitzea, betiere lehenetsita oinez, hiri-garraioan edo bizikletaz ibiltzea, garraio motordun pribatua erabili ordez. Energia-autosufizientzia sustatzea udal-mailan, eraginkortasun- eta jasangarritasun-printzipioak balioetsita. Hari atxikia da Energia Agentzia.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra: Funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Alorra, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan. Tokiko ekonomiaren sustapena jasangarritasunaren ikuspegitik eta arreta berezia emanda gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren sektoreri zein tokiko merkataritzari, bai eta turismoa indartzeari ere. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra: Herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan daitezkeen larrialdiei aurrea hartu eta horien ondorioak ahal den arinenak izatea du helburu.

Aurrekontuak

aldatu

Iruñeko Udalak aurrekontu orokor bakarra egin eta onetsiko du, urtero. Hurrengoen adierazpen zenbakitu, bateratu eta sistematikoa izan beharko du: dagokion ekitaldi ekonomikoan gehienez aitor daitezkeen betebeharrena, eta ekitaldi horretan muga-eguna duten edo gauzatzekoak diren eskubideena. Aurrekontu ekitaldiak urte naturalarekin bat eginen du. Toki entitatearen osoko bilkurak aurrekontu bakar orokorra aplikatu behar den urtearen aurreko abenduaren 31 baino lehen onetsi behar du behin betikoz, hurrengo artikuluetan ezartzen den prozeduraren arabera.Aurrekontua ez bada indarrean dagokion ekitaldi ekonomikoaren lehen egunean, automatikoki luzatuko da aurrekoaren indarraldia, harik eta berriak indar hartu arte.

Hasiera batez osoko bilkurak aurrekontu orokorra onetsirik, ikusgai egonen da idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Iruñeko toki entitateen aurrekontu orokorra, behin betiko onespena jaso duenean, udalaren aldizkari ofizialean argitaratuko da, halakorik badu, eta, laburturik, Nafarroakoan. Kontu orokorra, kontu-hartzailetzak moldatua, ekainaren 1a baino lehen, toki entitatearen kontu batzorde bereziaren esku jarriko du haren buruak, txostena eman dezan; batzordea talde politikoen ordezkariek osatuko dute, halakorik bada. Kontu orokorra, aurreko txosten eta dokumentuekin, korporazioaren osoko bilkuraren esku jarriko da.

2018 urteko aurrekontua Iruñeko udalean: 204.543.681 eurokoa da[5]. Ezohiko osoko bilkuran onartu dituzte Iruñeko Udaleko 2018ko aurrekontuak, hirugarren urtez jarraian. EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta Aranzadiren babesarekin[6]. Azkenean, aurtengo kontuak joan den 2018ko urtarrilaren 16an sartu ziren indarrean

Langileria

aldatu

Iruñeko Udalaren zerbitzuko langileria funtzionario publikoek, behin-behineko langileek eta kontratupeko langileek (finkoek edo aldi baterakoek) osatzen dute.  Udalaren beharrezkoak diren eginkizun publikoak hauek dira:[7]

  1. Idazkaritza lanak, fede publikoa eta aginduzko lege-aholkularitza barne direla.
  2. Kontu-hartzailetza lanak, barneko kontrol eta fiskalizazioa, ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko aholkularitza eta kudeaketa eta, azkenik, kontabilitatea barne direla.
  3. Diruzaintza lanak, funtsak erabili eta gordetzea eta dirua biltzea barne direla.

Iruñeko Udalak 1307 langile ditu. Horietatik 1238 dira funtzionarioak, eta 35 erregimen foralen onespean lan egite dute. Funtzionariok izendapen legal baten esker administrazio lokalean onartuta daude ordainsari zerbitzu profesional baten bidez, zuzenbide administratiboaren menpean egonda. Izendapen askeko postuak aldi baterako langileek beteko dituzte, hala nola politikariek edo laguntza funtzioa betetzen dutenek.[8]

Funtzionarioen mailak eta graduak

aldatu

Eskatzen zaioen titulazio mailaren eta haien eginkizunen arabera, funtzionariak bost mailetan kotzen dira: A, B, C, D, E. Maila bakoitza zazpi graduz osatuta dago eta funtzionari batek  gora egin dezake graduen artean, zazpigarren gradua lortu arte.[9]

A Maila (unibertsitateko lizentziaduna, ingeniaria edo arkitektoa): maila honetako funtzionarioek zuzenbide jarduerak izango dute.

B Maila (unibertsitateko diplomaduna, ingeniari Teknikoa, arkitekto teknikoa edo hirugarren graduko lanbide heziketa): maila honetako funtzionarioek laguntza lana eskainiko diote A mailako funtzionarioei eta titulazio bereko profesionalei.

C Maila (batxiler titulua, bigarren graduko lanbide heziketa): exekuzio lanak egingo dituzte.

D Maila (eskola graduatua edo lehen graduko lanbide heziketa). laguntzaile edo laguntza lanak egingo dute.

E Maila (eskola ziurtagiria): mendeko laguntza lanak egingo dituzte.

Garraioa

aldatu

Iruñeko hiri garraioak zerbitzuaren 14. linea eskaintzen du udaletxera joateko.

Línea Ibilbidea Ordutegia
14 Udaletxea-Arrotxapea 06:50 - 22:20

Erreferentziak

aldatu
  1. a b .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .[Betiko hautsitako esteka]
  7. .
  8. .
  9. (Gaztelaniaz) «Función pública» Navarra.es.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea