Garazi Arrula

euskal idazlea

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, Nafarroa, 1987) nafar itzultzailea, editorea eta idazlea da.

Garazi Arrula

Bizitza
JaiotzaTafalla, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Inguma: garazi-arrula-ruiz Literaturaren Zubitegia: 975

Magisteritzan diplomaduna eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da. Doktore-tesia aurkeztu zuen 2018an: Autoitzulpenaren teoria eta praktika Euskal Herrian.[1] Gaur egun, editore dihardu, Txalaparta argitaletxean[2].

Elearazi blogaren sortzailea izan zen Danele Sarriugarterekin batera. "Itzulpena, hausnarketa eta sorkuntza" ziren blogaren ardatzak.[3]

Hainbat lan ekarri ditu euskarara[4], eta haur eta gazte literaturako Bidean lana eta Gu orduko hauek ipuin-liburua argitaratu ditu. Halaber, zutabegile aritu da Berrian.[5]

23. KORRIKAn, Garazi Arrula Ruizek plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Baionako Herriko Etxearen parean, Irundik atera eta 11 egunetara; mezu gogoangarriak azpimarratu du “KORRIKA dela herri bat gose: euskaraz harro bizitzeko gosea”; eta herri horrek ez duela euskararekiko “kontingentzia planik” nahi; baizik eta “egiazko trantsizioa”.[6][7][8][9][10]

Liburuak aldatu

Ipuinak aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Itzulpenak aldatu

Narratiba aldatu

Poesia aldatu

Saiakera aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Artikuluak aldizkari akademikoetan aldatu

Jakin, Senez eta Hegats aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditu itzulpengintzaz eta euskal kulturaz, besteak beste, hauek:

  • Zerrendero batekin solasean (JAKIN, 2020) Argitalpenak, Bibliografia, Soziologia.
  • Euskal Kultura 2014 ( JAKIN,2014) Beste hauekin batera idatzita: Danele Sarriugarte, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Haizea Barcenilla Koldo Almandoz, Antton Iturbe, Iñaki Etxeleku, eta Iñigo Astiz.
  • Erdaraz, mesedez: autoitzulpen literarioa Euskal Herrian. Ikuspegi orokor bat (SENEZ 2017)
  • Pinterren Maitalea galdezka (SENEZ, 2014) Antzerkiaz
  • "Ipuinak gauza serioa dira" (HEGATS, 2018) Literatur kritika, Oratoria, Euskara
  • Itzulpenaren Itzal-Argiak Garazi Arrula eta Iñigo Roquerekin (HEGATS, 2016) Xabier Mendiguren Elizegi eta Iñigo Roque Eguzkitza-rekin tzulpengintzaz.

Erreferentziak aldatu

  1. «tesis_garaziarrula - Irakurritako tesiak - Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila - UPV/EHU» fiati (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-08-08). «UDAN, NEGUKO LITERATURA UZTA ATONTZEN» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. Nor gara. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. Ruiz, Garazi Arrula. «Garazi Arrula Ruiz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. Ana. «Harrotasunez, 23. KORRIKA Irundik Baionarat iritsi da» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  7. «23Korrikako-mezua» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-03-24). «Euskararen ekosistema elikatzeko beharra aldarrikatu du Garazi Arrula Korrikako mezugileak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  9. «GARAZI ARRULAREN MEZUA» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  10. «Kontingentziazko planak barik, euskararen "egiazko trantsizioa" aldarrikatu du Arrulak Korrikaren mezuan» EITB 2024-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  11. «Lizunak eta zartatzeak» Berria 2023-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  12. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Beirazko kanpaia - Garazi Arrula Ruiz» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  13. Irizar, Itziar Ugarte. «Plathen lainobera beltza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak aldatu