Zarauzko Ikurrina
Zarauzko Ikurrina Zarauzko Udalak eta Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen duten estropada garrantzitsua da, abuztuaren 14 eta 15ean jokatzen dena. Gaur egun Kontxako Banderarekin batera bi jardunaldi dituen ekitaldi bakarra, eta bi saioen denborak batuta azkarrena izan den traineruak eskuratzen du ikurrina, nahiz eta jardunaldi bakoitza TKE Ligarako independentea den. 2009an Emakumezkoen Ikurrina ere jokatzen hasi zen.
Zarauzko Ikurrina | |
---|---|
Sorrera | 1976 |
Herria | Zarautz, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Zarauzko Udala Zarautz Arraun Elkartea |
Partehartzaileak | Gizon: TKE Liga Emak: Euskotren Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | Eremu berrian (2016) Gizonezkoak: 19:23.72 (Santurtzi, 2020) 39:18.23 (Urdaibai, 2016) Emakumezkoak: 10:39.36 (Orio, 2020) 21:26.56 (San Juan, 2016) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: ![]() |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: ![]() |
HistoriaAldatu
40, 50 eta 60 hamarkadetan Zarautzen trainerilla estropada garrantzitsuak antolatu izan ziren. Gipuzkoan ordea traineru estropada gutxi antolatzen zirela eta, Kontxako Banderak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak baino ez zuten jarraipenik, klasikoa bihurtuko zen estropada antolatu zen 1976an. Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarte onenek hartu izan dute parte eta palmaresak ongi erakusten du urtez urte arraun munduak izan duen bilakaera. Hasierako ekitaldietan esaten zen Santurtziren bandera zela, ia beti berak irabazten baitzuen, orain aldiz Oriorena dela esaten da, askogatik garaipen gehien baititu.
Hasieran egun bakarreko froga izan zen. Lehenengo bi ekitaldietan zortzi traineruk hartu zuten parte, 1978tik aurrera hamabik, hiru txandatan banatuta. 1990an bi egunetako froga bihurtu zen, lehenengo zortziak bigarren jardunaldira sailkatzen zirelarik gero bi egunetako denboren batuketak postuak finkatzen zituela. Bi urtetan ez da Zarauzko Ikurrinik jokatu. 1986an sortu berri zen Euskadiko Arraun Federazioarekin izandako desadostasunengatik eta 1987an Zarautzen Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu zelako.
2009an Emakumezkoen Traineru Liga abiatzearekin batera sortu zen Emakumezkoen Zarauzko Ikurrina. Ligaren amaiera izaten da gainera eta bertan ematen zaio bandera Ligaren irabazleari.
Gizonezkoen IkurrinaAldatu
PalmaresaAldatu
- ¹ 2018an Hondarribiak irabazi zuen Bandera, jardunaldi bietan bigarren egin arren.
GaraipenakAldatu
Elkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 11 | 1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2010, 2017 |
San Pedro | 5 | 1988, 1991, 1992, 1994, 1996 |
Kaiku | 5 | 1978, 2011, 2012, 2013, 2014 |
Hondarribia | 5 | 2015, 2018, 2019, 2020, 2021 |
Santurtzi | 4 | 1979, 1980, 1981, 1985 |
Urdaibai | 4 | 2004, 2007, 2016, 2022 |
San Juan | 3 | 1989, 1990, 1997 |
Castro | 3 | 2005, 2008, 2009 |
Zumaia | 2 | 1982, 1984 |
Astillero | 2 | 1976, 2003 |
Michelin (Lasarte) | 1 | 1977 |
Emakumezkoen IkurrinaAldatu
Emakumezkoen Traineru Ligaren bukaera izaten da eta gizonezkoetan bezala bi jardunaldiek Ligarako independenteki puntuatzen duten arren, denboren baturak erabakitzen du Ikurrinaren irabazlea. 2010an bigarren egin zuen Gipuzkoa deskalifikatua izan zen arauturikoa baino ez-propio gehiago eramateagatik eta Kantabriak erretiratu beharra izan zuen. 2011ean Ligaren finala jokatu zen sailkaturiko lau kluben artean.
PalmaresaAldatu
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Laugarrena |
---|---|---|---|---|
2009 | Gipuzkoa | Galizia | Bizkaia | Katalunia |
2010 | Galizia | Bizkaia | Kantabria (erret) | Gipuzkoa (deskalif) |
2011 | Getaria-Tolosa | Rías Baixas | Zumaia | San Juan |
2012 | Zumaia | Rías Baixas | Getaria-Tolosa | San Juan |
2013 | Zumaia | Hibaika | San Juan | Orio |
2014 | San Juan | Hibaika | Zumaia | Samertolameu |
2015 | San Juan | Zumaia | Orio | Hibaika |
2016 | San Juan | Hibaika | Orio | Cabo da Cruz |
2017 | San Juan | Hibaika | Orio | Arraun Lagunak |
2018 | San Juan | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2019 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Hondarribia |
2020 | Orio | Donostiarra | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2021 | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia | Donostiarra |
2022 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Tolosaldea |
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 5 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Orio | 4 | 2019, 2020, 2021, 2022 |
Zumaia | 2 | 2012, 2013 |
Getaria-Tolosa | 1 | 2011 |
Zarautz Arraun Elkartearen IkurrinaAldatu
GizonezkoakAldatu
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina | |
---|---|
Sorrera | 2003 |
Herria | Zarautz, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Zarauzko Udala Zarautz Arraun Elkartea |
Partehartzaileak | Gizon: KAE Liga Emak: ETE Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Portugalete (2) Zarautz (2) Emakumezkoak: Zumaia (2) |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: San Pedro Emakumezkoak: Hondarribia |
Zarautz Arraun Elkartea TKE Ligan aritu ez den urtetan Zarauzko bigarren estropada bat antolatu izan du. 2003 eta 2005 artean Promozio Bandera izenaz ezagutu zen eta Federazio Ligarako balio izan zuen. 2010tik aurrera Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina izena hartu eta KAE Ligako estropada bihurtu zen. 2010an, 2020an eta 2021ean Zarautzek bigarren trainerua atera zuen eta KAE 2 Ligarako estropada antolatu zuen.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2003 | Illunbe (Trintxerpe) | Ciudad de Santander | Ur-Kirolak |
2004 | Arkote | Ciudad de Santander | Zierbena |
2005 | Zumaia | Zarautz | Zierbena |
2006- 2009 |
ez ziren jokatu | ||
2010 | Portugalete | Getaria | Colindres |
2011 | Portugalete | Santurtzi | Lekittarra (Isuntza) |
2012 | Orio | Santurtzi | Busturialdea |
2013 | Zierbena | Lekittarra (Isuntza) | Getaria |
2014 | Zarautz | Hibaika | Mundaka |
2015 | Getaria¹ | Lekittarra (Isuntza) | Donostiarra |
2016 | Ondarroa | Donostiarra | Lekittarra (Isuntza) |
2017 | Donostiarra | Getaria | Lekittarra (Isuntza) |
2018 | Astillero | Lekittarra (Isuntza) | Getaria |
2019 | Zarautz | San Juan | Deustu |
2020 | Castreña | Lapurdi | Mutriku |
2021 | Busturialdea | Hondarribia B | Zarautz B |
2022 | San Pedro | Castreña | Hondarribia B |
- ¹ 2015eko ekitaldiak bi jardunaldi izan zituen eta bietan Getaria izan zen garailea.
EmakumezkoakAldatu
Gipuzkoako Ligarako puntuagarriak diren estropadak ere antolatu ziren 2012 eta 2016 artean. 2021ean trainerua atera zuen berriz eta ETE Ligarako estropada antolatu zuen, Zarautz Arraun Elkartearen Emakumezkoen Ikurrina izenarekin.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2012 | Getaria-Tolosa | Zumaia | San Juan |
2013 | Zumaia | San Juan | Hibaika |
2014 | San Juan | Zumaia | Orio |
2015 | Zumaia | San Juan | Orio |
2016 | Hibaika | San Juan | Orio |
2017- 2021 |
ez zen jokatu | ||
2021 | Tolosaldea | Hibaika | Deustu |
2022 | Hondarribia | Hibaika | Zumaia |
- Garaipenak:
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Zumaia | 2 | 2013, 2015 |
Getaria-Tolosa | 1 | 2012 |
San Juan | 1 | 2014 |
Hibaika | 1 | 2016 |
Tolosaldea | 1 | 2021 |
Hondarribia | 1 | 2022 |