Ireki menu nagusia

Nerbioiko Sari Handia

Nerbioiko Sari Handia 1966 urtetik 2003 arte Portugaleteko uretan jokatu zen estropada garrantzitsua izan zen.

Nerbioiko Sari Handia
Sorrera 1966
Herria Portugalete, Bizkaia
Antolatzailea Portugaleteko Udala
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Euskal Herria Orio (10)
Azken ekitaldia 2003 (azkena)
Irabazlea(k) Espainia Astillero

HistoriaAldatu

50 eta 60. hamarkadetan urtean Kontxako Bandera, A Coruñako Generalisimoaren Kopa eta Espainiako Traineru Txapelketa baino ez ziren jokatzen. Bizkaian ere estropada handi bat antolatzeko asmotan sortu zen Nerbioiko Sari Handia. Lehenengo edizioa 1966ko urriaren 1 eta 2an izan zen eta Pedreña nagusitu zen Hondarribia eta San Juanen aurretik.

1971ean El Corte Ingles Bandera jokatzen hasi zen Nerbioiko saria izan eta astebete beranduago. Bandera bi hauek klasiko bihurtuz joan ziren urteak pasa ahala eta beti denboraldiko azken bi estropadak izaten ziren. 2003an izan zuen azken ekitaldi handia Nerbioiko Sari Handiak. 2003an bizkaitar traineruentzako bigarren bandera bat antolatu zen eta 2004ean jarraipena izan zuen. El Corte Ingles Banderak aldiz oraindik ere jarraitzen du TKE Ligaren barruan.

Portugaleteko estropada eremua bikaina da ikusleentzat baina kirolari dagokionez kaleen artean neurriak estuagoak dira eta istiluak gertatu izan dira. Bestalde kaleen arteko diferentzia ere haundia izaten da eta hainbat sistema frogatu izan dira diferentzia hauen eragina gutxitzeko.

PalmaresaAldatu

LaburpenaAldatu

Elkartea Garaipenak Urteak
Orio 10 1970,1973,1974,1995,1996,1998,1999,2000,2001,2002
San Pedro 6 1987,1989,1990,1991,1993,1994
Kaiku 4 1978,1980,1981,1982
Santurtzi 3 1976,1977,1979
Zumaia 3 1983,1984,1986
San Juan (Koxtape+Donibaneko) 3 1985,1988,1992
Astillero 3 1971,1972,2003
Hondarribia 2 1967,1968
Lasarte (Michelin) 2 1969,1975
Pedreña 1 1966

Bizkaitarren BBK SariaAldatu

2003an eta 2005ean traineru bizkaitarren artean jokatu zen saria antolatu zen.

Urtea Irabazlea
2003 Bateratze (Arkote-Elantxobe)
2004 Arkote
2005 Santurtzi