Castro Urdialesko Bandera
Castro Urdiales Hiriko Bandera (espainieraz Bandera Ciudad de Castro Urdiales) Urdialaitzeko arraun klubak antolatzen dituen banderen artean zaharrena da. Abuztuaren erdialdean jokatzen da, herriko jaietan. Azken urteetan KAE 2. mailako estropada izan da.
Castro Urdialesko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1973 |
Herria | Castro Urdiales, Kantabria |
Antolatzailea | S.D.R. Castreña |
Partehartzaileak | KAE Liga |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: hainbat (1) |
Azken ekitaldia | 2020 |
Irabazlea(k) | KAE 1: ![]() KAE 2: ![]() ETE: ![]() |
2019 urtean esperimentu berezia egin zuten. ETE Ligako eta KAE Ligako multzo bietako estropadak jokatu ziren batera, sei kaletara eta guztiak bi luzetara, hau da distantzia erdira. KAE Ligan bandera bakarra jarri zen jokoan eta 23 traineruren artean sailkapen bateratua egin zen, puntuak liga bakoitzari bereak banatu zitzaizkien arren. KAE 2 Ligako ontzirik onena etxekoa izan zen, 5. postuan.
PalmaresaAldatu
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Zumaia | 7 | 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1992, 2014 |
Kaiku | 6 | 1978, 1981, 1982, 1986, 1993, 2008 |
Castro Urdiales | 6 | 1996, 1998, 2000, 2002, 2006, 2020 |
Orio | 5 | 1973, 1974, 2004, 2005, 2007 |
Ondarroa | 4 | 1994, 1997, 2001, 2016 |
Santurtzi | 3 | 1977, 1979, 1980 |
Astillero | 3 | 1975, 2003, 2009 |
Castropol | 2 | 1995, 1999 |
Hondarribia | 2 | 1988, 2015 |
Pedreña | 1 | 1976 |
Zierbena | 1 | 1990 |
Arraun Lagunak | 1 | 1991 |
Santoña | 1 | 2010 |
Busturialdea | 1 | 2011 |
Trintxerpe | 1 | 2012 |
Deustu | 1 | 2013 |
San Juan B | 1 | 2017 |
Donostiarra B | 1 | 2018 |
Getaria | 1 | 2019 |
San Pedro | 1 | 2020 |
Emakumezkoen estropadaAldatu
Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarria zen bandera antolatu zuen Castreñak.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2017 | San Juan | Hibaika | Orio |
2018 | ez zen jokatu | ||
2019 | Hibaika | San Juan | Zumaia |
2020 | Ondarroa | Tolosaldea | Zumaia |
Bandera del ComercioAldatu
2020an Bandera del Comercio y Hostelería de Castro Urdiales izenarekin estropadak antolatu ziren KAE 1 eta 2 mailetarako eta ETE Ligarako.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2020 | KAE 1: Pedreña | San Pedro | Getaria |
KAE 2: Castreña | Lapurdi | Busturialdea | |
ETE: Tolosaldea | Hibaika | Ondarroa |