Izaro Lestayo
Getariako arraunlaria
Izaro Lestayo Azkue (Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, bi Kontxako Bandera eta bi Liga irabazi ditu besteak beste.
Izaro Lestayo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a (27 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatuHerriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin zuen eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen. Euskotren Ligako traineruek parte hartu ez zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan, irabazi zitekeen guztia irabaziz.
2019an etxeko gizonezkoen trainerua gidatu du hainbat estropadetan.
2023an Tolosaldeako patroia izan da.
2023ko urrian arraunari agur esango ziola iragarri zuen. [1]
Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da
Taldeak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
Getaria-Zarautz | 2014-2016 |
San Juan | 2017-2018 |
Getaria | 2019 |
Tolosaldea | 2023- |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (2): 2017, 2018.
- Emakumezkoen Ligak (2): 2017, 2018.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (2): 2017, 2018.
- Gipuzkoako Liga (1): 2017.
- Zarauzko Ikurrina (2): 2017, 2018.
- Getxoko Bandera (2): 2017, 2018.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. (2023-11-06). ««Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa: Garaipena espero gabe iritsi da, baina haren bila ibili gara Berria, 2023.09.05
- Elkarrizketa: Sasoi perfektua izan da uzteko. Tolosako urtea opari bat izan da Berria, 2023.10.27