Lapurdiko estropada zaharrak

Lapurdiko estropada zaharrak, XIX. mendearen bukaeran Lapurdiko hainbat herritan jokatu ziren estropadak dira.

Historia aldatu

Ezagutzen den lehenengo estropada 1853an izan zen Baionan. Lau traineru lapurtarrek, eta Hondarribia, Pasaia eta Donostiar banak izan zuten lehia baina ez da garailearen izenik ezagutzen. 1890 arte arrantzale lapurtarren artean traineru estropada ugari izan ziren eta Donibane Lohitzuneko arrantzaleak nagusitu ziren gehienetan. Hala ere garai hartako komunikabideek gipuzkoarrekin izandako lehien berri baino ez dute ematen, nazioarteko estropada kontsideratzen baitziren, eta honako hauek dira jasotako emaitzak:

Baionan aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena
1855 Lekeitio --
1862 Hondarribia --
1867 Hendaia --
1891 Baiona Donostia

Donibane Lohitzunen aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1891 Hondarribia Hondarribia Donostia
1892 Hondarribia Getaria (Lapurdi) Donibane Lohitzune
1900 Getaria (Gipuzkoa) San Pedro --

Miarritzen aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena
1893 Hondarribia --
1895 Hondarribia --
1908 Getaria (Gipuzkoa) Hondarribia
1909 Orio --

Hendaian aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena
1893 Hendaia Irun

Garaipenak aldatu

Herria Garaipenak Urteak
Hondarribia 5 Baionan: 1862
D. Lohitzunen: 1891, 1892
Miarritzen: 1893, 1895
Getaria (Gipuzkoa) 2 D. Lohitzunen: 1900
Miarritzen: 1908
Hendaia 2 Baionan: 1867
Hendaian: 1893
Lekeitio 1 Baionan: 1855
Baiona 1 Baionan: 1891
Orio 1 Miarritzen: 1909

Bibliografia aldatu

  • Estropadak, Regatas de Traineras, Rafael Aguirre Franco,, Zarautz 1972.

Kanpo estekak aldatu