Espainiako Traineru Txapelketa

traineru estropada


Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartu izan dute parte baina XXI. mendean arazo ugari izan ditu antolaketarekin eta partehartzearekin.

Espainiako Traineru Txapelketa
Sorrera 1944
Antolatzailea Espainiako Arraunketa Federakuntza
Parte-hartzaileak EAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak.
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Euskal Herria Orio (15)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Galizia Ares
Emakumezkoak:
Galizia Chapela
Webgunea www.federemo.org

Lehenengo edizioa 1944an egin zen eta Pedreña izan zen txapelduna. Orio da garaipen gehien dituena. Emakumezkoen txapelketa 2010an abiatu bazen ere 2022koa izan zen aurreneko txapelketa ofiziala eta Chapela izan zen lehen bi ekitaldietan nagusi.

Historia

aldatu

Espainiako Txapelketa urtero jokatzen da 1944 urtetik, 1953, 1954 eta 1956 izan ezik (1950ean jokatu zen, Castrok irabazita, baina fitxekin izandako arazo batzuengatik baliogabetu egin zen). Normalean abuztuaren erdian jokatu ohi da.

Estropada maiz hiriburuetan egin izan da, ikusle gehiago izateko. Hori dela eta, hamar aldiz jokatu da Santanderren edo A Coruñan, bederatzi aldiz Donostian edo zazpi aldiz Bilboko itsasadarrean. Horretaz gain, arraunketa maite duten herri txikietan ere egin da, tartean Castropol edo Castro Urdialesen.

XXI. mendean ordea arazo handiak izan ditu Espainiako txapelketak. Alde batetik 2000 eta 2006 artean euskal taldeek Espainiako txapelketan parte ez hartzea erabaki zuten. Bestetik 2020a izan zen puntako traineruek jokatu zuten azken ekitaldia. Espainiako txapelketa denboraldiaren erdian jokatzen da, TKE Liga erdibituz, eta dirusaririk gabeko txapelketa izaten da. Ondorioz 2021etik aurrera arazoak egon dira antolatzaileak aurkitzeko eta TKE Ligako trainerueko uko egin eta bigarren mailetako traineruek hartu izan dute parte. 2021ean KAE 1 eta 2ko eta Galiziako Ligako partaideak izan ziren[1], 2022an galiziarrak, asturiarrak eta Ligan ez zebilen kanabriar bat, eta 2023an soilik galiziarrak, batzuek B traineruarekin.

Emakumezkoen lehenengo txapelketa 2010ean jokatu zen baina gutxieneko lau traineru batu ez zirenez Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. Lehenengo txapelketa ofiziala 2022koa izan zen, baina galiziarrek eta asturiarrek soilik hartu zuten parte., gizonezkoekin gertatzen arazo berdinarengatik. 2023an soilik galiziarrak izan ziren[2].

Palmaresa

aldatu
Edizioa Urtea Lekua       Patroi irabazlea
I 1944   Portugalete   Pedreña   Orio   Kaiku   José Bedia
II 1945   Donostia   Donostia  Hondarribia   Eustakio Iraola "Famao"
III 1946   Santander   Orio   Pedreña   Kaiku   Domingo Mitxelena
IV 1947   Getxo   Pedreña Orio Kaiku José Bedia
V 1948   A Coruña   Pedreña S.Pedro Visma (Cor.) Neptuno (Coruña) José Bedia
VI 1949   Donostia   Zierbena Peñacastillo Donostia German Barkin
- 1950   Santander anulatua
VII 1951   Portugalete   Orio Remeros del Nalón Iberia Inazio Sarasua
VIII 1952   Donostia   Orio Iberia Remeros del Nalón Inazio Sarasua
- 1953 - ez zen jokatu
- 1954 - ez zen jokatu
IX 1955   Santander   Orio Iberia Remeros del Nalón Inazio Sarasua
- 1956 - ez zen jokatu
X 1957   A Coruña   San Juan Ed. y D. Sestao (Iberia) San Amaro (A Coruña) Jose Angel Lujanbio
XI 1958   A Coruña   San Juan Iberia Cofr. Pesca Moaña Jose Angel Lujanbio
XII 1959   A Coruña   San Juan Iberia Moaña Jose Angel Lujanbio
XIII 1960   A Coruña   Ed. y D. Moaña Iberia San Juan Jaime Rúa
XIV 1961   A Coruña   Ed. y D. Tiran Parameiras (Mera) Iberia Armando Iglesias
XV 1962   Donostia   San Juan Moaña Kaiku Bibiano Etxabe
XVI 1963   Donostia   San Juan Iberia Moaña Bibiano Etxabe
XVII 1964   Bermeo   Orio Iberia Moaña Klaudio Etxeberria "Gorria"
XVIII 1965   A Coruña   Pedreña Jaizkibel Moaña José Bedia
XIX 1966   Santander   Pedreña Iberia Redes (Coruña) Víctor Castanedo
XX 1967   Portugalete   Pedreña Orio Astillero Rubén Laso
XXI 1968   Donostia   Pedreña Astillero Hondarribia Rubén Laso
XXII 1969   Santander   Lasarte Astillero Pedreña Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXIII 1970   A Coruña   Pedreña Lasarte Astillero Jesús Castanedo
XXIV 1971   Portugalete   Orio Astillero Lasarte Juan Lizarralde "Altxerri"
XXV 1972   Donostia   Astillero Lasarte Orio Jose Angel Lujanbio
XXVI 1973   Santoña   Orio Lasarte Astillero Juan Lizarralde "Altxerri"
XXVII 1974   Portugalete   Orio Lasarte Astillero Juan Lizarralde "Altxerri"
XXVIII 1975   Xixon   Orio Lasarte Castro Urdiales Juan Lizarralde "Altxerri"
XXIX 1976   Donostia   Orio Lasarte Castro Urdiales Juan Lizarralde "Altxerri"
XXX 1977   Santander   Santurtzi Lasarte Hernani Koldo Urtiaga
XXXI 1978   Portugalete   Kaiku Santurtzi San Juan Norberto Torres "Txirri"
XXXII 1979   Zarautz   Santurtzi Orio Kaiku Koldo Urtiaga
XXXIII 1980   Castro Urdiales   Santurtzi Kaiku Orio Koldo Urtiaga
XXXIV 1981   A Coruña   Kaiku Zumaia Castro Urdiales Norberto Torres "Txirri"
XXXV 1982   Portugalete   Kaiku Zumaia Algorta Norberto Torres "Txirri"
XXXVI 1983   Castro Urdiales   Zumaia Orio S.Juan Tiran Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVII 1984   Castropol   Zumaia Orio Santurtzi Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVIII 1985   Moaña   Santurtzi Zumaia Samertolameu Meira Jesús Fdez. Cirilo "Roke"
XXXIX 1986   Santander   Orio Samertolameu Meira S.Juan Tiran Juan Angel Garmendia
XL 1987   Boiro   Zumaia San Juan Samertolameu Meira Edu Aristi
XLI 1988   Bermeo   San Pedro Zierbena San Juan Juan Carlos Fontan
XLII 1989   A Coruña   San Pedro Zierbena Samertolameu Meira Juan Carlos Fontan
XLIII 1990   Castropol   San Pedro San Juan Samertolameu Meira Juan Carlos Fontan
XLIV 1991   El Astillero   San Juan San Pedro Orio Juan Mari Lujanbio
XLV 1992   Donostia   Arraun Lagunak Orio Donibaneko Arraunlariak Asier Lopez
XLVI 1993   Meira   Orio San Pedro Ciudad Santander Juan Mari Larrañaga "Txiki"
XLVII 1994   Castropol   San Pedro Samertolameu Meira Arraun Lagunak Juan Carlos Fontan
XLVIII 1995   Santander   Orio Hondarribia Samertolameu Meira Juan Mari Larrañaga "Txiki"
IL 1996   Castro Urdiales   Tiran Orio Amegrove Jose Manuel Francisco
L 1997   Meira   Tiran Perillo Mecos Raul Rey "Ruly"
LI 1998   Luanco   Orio Tiran Perillo Juan Mari Larrañaga "Txiki"
LII 1999   Santander   Orio Astillero Amegrove Joseba Ostolaza
LIII 2000   Cangas do Morrazo   Astillero Tiran Mecos Juan Mari Lujanbio
LIV 2001   Vigo   Castro Urdiales Tiran Perillo Iker Gimeno
LV 2002   Xixon   Astillero Mecos Castro Urdiales Jose Manuel Francisco
LVI 2003   Santander   Astillero Pedreña Samertolameu Meira Izortz Zabala
LVII 2004   Castropol   Astillero Cabo da Cruz Mecos Izortz Zabala
LVIII 2005   Vigo   Astillero Castro Urdiales Pedreña Izortz Zabala
LIX 2006   Santander   Astillero Amegrove Samertolameu Meira Izortz Zabala
LX 2007   Pedreña   Urdaibai Hondarribia Pedreña Asier Arego
LXI 2008   Castro Urdiales   Astillero Urdaibai Hondarribia Joseba Arbona
LXII 2009   Vilaxoan   Kaiku Pedreña Astillero Asier Zurinaga
LXIII 2010   Pedreña   Kaiku Castro Urdiales Tiran Asier Zurinaga
LXIV 2011   Castro Urdiales   Kaiku Urdaibai Hondarribia Asier Zurinaga
LXV 2012   Castro Urdiales   Hondarribia Kaiku Urdaibai Joseba Amunarriz
LXVI 2013   Moaña   Kaiku Orio Tiran Asier Zurinaga
LXVII 2014   Castro Urdiales   Urdaibai Kaiku Orio Gorka Aranberri
LXVIII 2015   Castro Urdiales   Urdaibai Orio Hondarribia Gorka Aranberri
LXIX 2016   Castro Urdiales   Hondarribia Urdaibai Kaiku Joseba Amunarriz
LXX 2017   Castro Urdiales   Urdaibai Hondarribia Orio Vicente Carpintero
LXXI 2018   Castro Urdiales   Zierbena Urdaibai Hondarribia Borja Gómez
LXXII 2019   Moaña   Santurtzi Zierbena Donostiarra Cristian Garma
LXXIII 2020   Pedreña   Zierbena Orio Santurtzi Borja Gómez
LXXIV 2021   Castro Urdiales   Getaria Samertolameu Meira Pedreña Unax Eizagirre
LXXV 2022   Castropol   Bueu Samertolameu Meira Chapela Andres Ríos
LXXVI 2023   Moaña   Ares Tiran Chapela Hugo Rascado

Garaipenak

aldatu

Herriak

aldatu

Herrien garaipenak:

Herria Garaipenak Urteak
  Orio 15 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998, 1999
  Pedreña 8 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 1970
  Astillero 8 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008
  Sestao (Kaiku+Iberia) 7 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011, 2013
  San Juan 6 1957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991
  Santurtzi 5 1977, 1979, 1980, 1985, 2019
  Moaña (Moaña+Meira+Tiran) 4 1961, 1962, 1996, 1997
  San Pedro 4 1988, 1989, 1990, 1994
  Bermeo 4 2007, 2014, 2015, 2017
  Zumaia 3 1983, 1984, 1987
  Zierbena 3 1949, 2018, 2020
  Donostia (Donostia+Arraun) 2 1945, 1992
  Hondarribia 2 2012, 2016
  Lasarte 1 1969
  Castro Urdiales 1 2001
  Getaria 1 2021
  Bueu 1 2022
  Ares 1 2023

Patroiak

aldatu
Patroia Garaipenak Urteak
  Juan Lizarralde "Altxerri" 5 1971, 1973, 1974, 1975, 1976
  José Bedia 4 1944, 1947, 1948, 1965
  Jose Angel Lujanbio 4 1957, 1958, 1959, 1972
  Klaudio Etxeberria "Gorria" 4 1964, 1969, 1983, 1984
  Juan Carlos Fontan 4 1988, 1989, 1990, 1994
  Izortz Zabala 4 2003, 2004, 2005, 2006
  Asier Zurinaga 4 2009, 2010, 2011, 2013
  Inazio Sarasua 3 1951, 1952, 1955
  Koldo Urtiaga 3 1977, 1979, 1980
  Norberto Torres "Txirri" 3 1978, 1981, 1982
  Juan Mari Larrañaga "Txiki" 3 1993, 1995, 1998

Dominak

aldatu
Zbk. Elkartea       Guztira
1   Orio 15 11 5 31
2   Astillero 8 4 5 17
3   Pedreña 8 3 4 15
4   Kaiku 7 3 6 16
5   San Juan 6 2 3 11
6   Santurtzi 5 1 2 8
7   Urdaibai 4 4 1 9
8   San Pedro 4 2 6
9   Tiran 3 4 4 11
10   Zumaia 3 3 6
11   Zierbena 3 3 6
12   Hondarribia 2 4 5 11
13   Lasarte 1 7 1 9
14   Castro Urdiales 1 2 4 7
15   Moaña 1 1 4 6
16   Donostia 1 1 2
17   Arraun Lagunak 1 1 2
18   Getaria 1 1
19   Bueu 1 1
20   Ares 1 1
21   Iberia 9 2 11
22   Samertolameu Meira 3 8 9
23   Mecos 1 3 4
24   A Coruña 1 2 3
25   Perillo 1 2 3
26   Remeros Nalon 1 2 3
27   Amegrove 1 2 3
28   Peñacastillo 1 1
29   Cabo de Cruz 1 1
30   Jaizkibel 1 1
31   Chapela 2 2
32   Ciudad Santander 1 1
33   Donibaneko Arraunlariak 1 1
34   Hernani 1 1
35   Algorta 1 1
36   Donostiarra 1 1
76 76 75 227
Zbk. Erkidegoa       Guztira
1   Euskal Herria 53 50 31 134
2   Kantabria 17 10 14 41
3   Galizia 6 15 28 49
4   Asturias 1 2 3
76 76 75 227
Zbk. Probintzia  
1 Gipuzkoa 34
2 Bizkaia 19
3 Kantabria 17
4 Pontevedra 5
5 Coruña 1
6 Asturias 0
76

Emakumezkoen txapelketa

aldatu

Historia

aldatu

2010an Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatzeko asmoa izan zen. Galiziatik Rías Baixas, Kantabriatik Astillero eta Euskal Herritik Getaria-Tolosa eta Bilbo Handia ziren sailkatuak, baina gipuzkoarrek nahiango izan zuten Gipuzkoako Ligako estropada jokatzea eta beraz hiru traineru baino ez zeudenez Espainiako Txapelketa beharrean Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. 2011ean ere berriz hiru traineru aurkeztu ziren. 2012tik aurrera ez zen estropadarik izan.

2019 urtean hiru traineru galiziarrek parte hartu zuten eta estropada jokatu ahal izan zen berriro, baina Espainiako Federazioaren Trofeoa. Hala ere aurreneko aldiz eman zen Bandera[3].

2022an izan zuen lehenengo ekitaldi ofiziala Espainiako Txapelketak, lau traineruk hartu baitzuten parte, hiru galiziarrek eta asturiar batek. Chapela izan zen garailea. 2023an berriz ere lau traineru elkartu ziren, denal galiziarrak, eta Chapela izan zen berriz ere txapelduna.

Palmaresa

aldatu
Edizioa Urtea Lekua       Patroi irabazlea
ez of.¹ 2010   Pedreña   S.D. Rías Baixas Bilbo Handiko Erramulariak S.D.R. Astillero Laura Hermo
ez of.¹ 2011   Castro Urdiales   S.D. Rías Baixas Getaria-Tolosa San Juan Laura Hermo
2012-
2018
ez zen jokatu
ez of.¹ 2019   Moaña   Mecos² Riveira Tirán Laura Romero
2020-
2021
ez zen jokatu
I 2022   Castropol   Chapela Cabo da Cruz A Cabana-Ferrol³ Olalla Martínez
II 2023   Moaña   Chapela Rianxo A Cabana-Ferrol³ Olalla Martínez
  • ¹ 2010, 2011 eta 2019 urteetako ekitaldiak ez ziren ofizialak izan gutxieneko lau traineru elkartu ez zirelako.
  • ² Irabazle ofiziala Mecos izan arren trainerua Mecos eta Coruxoko arraunlariek osatu zuten.
  • ³ Hirugarrena ofizialki A Cabana-Ferrol izan arren trainerua A Cabana eta Mugardoseko arraunlariek osatu zuten.

Dominak

aldatu
Zbk. Elkartea       Guztira
1   Chapela 2 0 0 2
2   Cabo da Cruz 0 1 0 1
  Rianxo 0 1 0 1
4   A Cabana-Ferrol 0 0 2 2

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Getaria, campeona de España por primera vez en su historia» AS.com 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  2. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Mecos, campeonas de España» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).

Kanpo estekak

aldatu