Orioko Bandera
Orioko Bandera urtero Gipuzkoako Orio herrian jokatzen den traineru estropada da. Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen du.
Orioko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1993 |
Herria | Orio, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Orio Arraunketa Elkartea |
Partehartzaileak | Gizon: TKE Liga Emak: Euskotren Liga |
Modalitatea | Oria ibaian (erlojupekoa) Itsasoan (lerrokatua) |
Errekorra | eremu berrian: 19:42:94 (Hondarribia, 2019) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: ![]() ![]() Emakumezkoak: ![]() |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: ![]() Emakumezkoak: ![]() |
HistoriaAldatu
1989 eta 1990 urteetan Orio-Cinzano banderak jokatu ziren, hau baitzen traineruaren babeslea urte horietan. Gaur egungo bandera berriz 1993an hasi zen jokatzen, hasieran Caja laboral Bandera izenarekin eta 1998tik 2012 arte Inmobiliaria Orioren babesarekin. 2013an Orioko Kanpinaren bandera izenarekin ezagutzen da eta 1989tik aurrerako edizio guztiak hartzen ditu bere baitan. Gehienetan itsaso zabalean jokatu da baina edizio batzutan (2015ean esate baterako) ibaian izan da erlojupeko formatuan. 2018 urtean estropada eremu berria estrenatu zen. Gizonezkoek eta emakumezkoek jokatzen dute estropada.
Oriok bigarren trainerua KAE Ligan daukanez Bixigu Festa - Orio Estilora bandera ere antolatzen du. Honetaz gain Orioko test estropada (Ligaz kanpokoa) eta negu partean jokatzen den Oriako jeitsiera ere izaten dira herrian.
Gizonezkoen BanderaAldatu
PalmaresaAldatu
- 1989 eta 1990eko ekitaldiak Orio-Cinzano Bandera izan ziren.
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 7 | 1993, 1995, 1997, 1999, 2001, 2012, 2018 |
Hondarribia | 7 | 2006, 2013, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022 |
Urdaibai | 5 | 2004, 2007, 2010, 2014, 2020 |
Castro Urdiales | 4 | 2002, 2005, 2008, 2009 |
San Pedro | 2 | 1996, 1998 |
Donibaneko Arraunlariak | 1 | 1994 |
Zumaia | 1 | 2000 |
Astillero | 1 | 2003 |
Tirán | 1 | 2011 |
Santurtzi | 1 | 2021 |
- 1989 eta 1990eko ekitaldiak ez dira Orioko Banderaren palmaresean kontatzen.
Emakumezkoen estropadaAldatu
PalmaresaAldatu
2013an Orio Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkatu zenez Liga horretarako baliagarria den estropada antolar tu izan du.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2013 | Zumaia | Hibaika | San Juan |
2014 | San Juan | Hibaika | Zumaia |
2015 | San Juan | Zumaia | Hibaika |
2016 | San Juan | Hibaika | Orio |
2017 | Hibaika | San Juan | Orio |
2018 | San Juan | Orio | Arraun Lagunak |
2019 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
2020 | Donostiarra | Orio | Hondarribia |
2021 | Orio | Hondarribia | Arraun Lagunak |
2022 | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra |
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 4 | 2014, 2015, 2016, 2018 |
Orio | 3 | 2019, 2021, 2022 |
Zumaia | 1 | 2013 |
Hibaika | 1 | 2017 |
Donostiarra | 1 | 2020 |
Beste estropada batzukAldatu
Bixigu Festa - Orio Estilora BanderaAldatu
Orioren B traineruak KAE Ligarako jartzen duen estropada da. Bixiguaren egunean jokatzen da. Emakumezkoen ertopada ere jokatzen da 2009tik aurrera, hasiera batean Gipuzkoako Ligarako puntuagarria eta ondoren ETE Ligarako puntuagarria.
Orioko test estropadaAldatu
Ligaz kanpo jokatzen den estropada da.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2009 | Orio | Zumaia | Zarautz |
2010 | -- | -- | -- |
2011 | Portugalete | Zarautz | Deustu |
2012 | Orio | Donostiarra | Orio B |