Bilboko estropada zaharrak

traineru estropadak

Bilboko estropada zaharrak XIX mendean eta XX mendearen lehen erdian jokatu ziren estropadak dira. Bizkaiko eta Gipuzkoako taldeek hartzen zuten parte eta 40. hamarkadan Kantabriako Pedreñak ere bai. Urte askotan Kontxako Banderarekin batera Santanderko eta Bilboko banderak baino ez ziren jokatu izan. 1966an Nerbioiko Sari Handia jokatzen hasi arte estropada hauek ez zuten behar besteko jarraipenik izan.

Estropada eremua

aldatu

Hainbat eremutan jokatu izan ziren eta ondorioz hainbat izen eman zitzaizkien estropadei. Bilbo, Portugalete eta Abra aldean izan ziren estropadak.

XIX mendeko estropadak

aldatu

Ondarroako Kofradian 1865ean irabazitako bandera bat gorderik dago. Bilbon jokatu zela dio, abuztuaren 31an. Ez da ezagutzen parte hartzaileen izenik ez eta beste zehaztasunik ere. 1882an ere Zierbenaren garaipen bat izan zen, Francisco Marquina patroi zuela.

1887an Maria Kristina erregina bisitan zetorrela eta, estropadak antolatu ziren irailaren 12an. Bertan Ondarroako bi traineru, Bermeoko hiru, Santurtziko bi eta Zierbenako bat aritu ziren eta bi ondarrutarrak izan ziren lehenengoak, hirugarrena Bermeokoa izan zelarik. Sari gisa erreginaren faluan arraun egitea egokitu zitzaien ondarrutarrei eta egun hartako bi bandera dituzte oroigarri. 1888ko azaroaren 21ean Bilboko moilaren lehen harria ezarri izanaren omenez Portugaleten estropada berriak jokatu ziren. Oraingoan lehenengo bi postuetan bermeotarrak gelditu ziren hirugarrena Ondarroa izan zelarik. 1889an berriz ere Nerbioi ibaian jokatu ziren estropadak eta 13 traineruren artean bermeotar biak berriz ere garaile.

1896an Getariarrak izan ziren garaile, bai Portugaleten eta baita Donostian ere. 1897an Ondarroa eta Bermeoren arteko desafioa jokatu zen eta bermeotarrak izan ziren nagusi. Garai hauek bukatzeko, 1900an Zierbenak izandako garaipena eta honekin batera 1902an Bilbora errege familia etorri zenez estropada berriak antolatu zirela aipatu behar eta 11 traineruren artean Ondarroa izan zela garailea.

Urtea Eremua Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroia
1865 Bilbo Ondarroa
1882 Bilbo Zierbena Ondarroa Bermeo Francisco Marquina
1887 Bilbo Ondarroa Ondarroa Bermeo Gregorio zelaia
1888 Portugalete Bermeo Bermeo Ondarroa
1889 Portugalete Bermeo Bermeo Ondarroa
1896 Portugalete Getaria Frantzisko Arregi
1897 Portugalete Bermeo Ondarroa
1900 Portugalete Zierbena Ondarroa Bermeo
1902 Bilbo Ondarroa Manuel Beitia

XX mendea (1917-1935)

aldatu

Bigarren aldi honetan Portugalete eta Abran jokatu ziren estropada gehienak. Beraiei buruzko informazio zabalagoa daukagu, izan ere estropada garrantzitsuak izan baitziren. Bizkaiko herri ugaritako traineruek hartu izan zuten parte, hala nola Zierbenak, Gallartak, Santurtzik, Portugaletek, Sestaok, Lutxanak, Algortak, Bermeok eta Ondarroak, jadanik kirol elkarte osatuta zeudenak. Bizkaiko Foru Aldundiak sari ederrak jarri zituen momentuko gipuzkoar eta kantabriar traineru onenak ere bertan aritu zitezen.

Abrako estropadak (1917-1921)

aldatu
Urtea Eremua Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroia
1917 Abra Santurtzi Portugalete Zierbena Juan Munzuri
1918 Abra Zierbena Santurtzi Castro Urdiales Antonio Urrestizala
1919 Abra Donostia Zierbena Zumaia "Kiriko"
1920 Abra Zierbena Santurtzi
1921 Abra Santurtzi Orio Getaria

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kopa (1925-1942)

aldatu

Portugaleten jokatu ziren Bizkaiko Foru Aldundiak, Portugaleteko Udalak eta Portugalete FC-k antolatuta. Hiru aldiz jarraian edo bost aldiz tartekaturik irabazten zuen traineruak Kopa eskuratuko zuen. Oriok lortu zuen Kopa eskuratzea.

Urtea Eremua Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroia
1925 Portugalete Ondarroa (Aurrera) Zierbena (Sparta Club) Portugalete FC Juan Bautista Beitia
1926 Portugalete Ondarroa (Aurrera) Sestao Sport Portugalete FC Juan Bautista Beitia
1927 Portugalete Zierbena (Sparta Club) Gallarta (Abanto Club) Portugalete FC Plácido Aranburu
1928 Portugalete Zierbena (Sparta Club) Lutxana CD Portugalete Plácido Aranburu
1929 Portugalete Portugalete FC CD Santurtzi Sestao (Kaiku) Aurelio Llanos
1930 Portugalete CD Santurtzi Santurtzi (Mamariga) Portugalete FC
1931 Portugalete Sestao (Kaiku) Castro Urdiales Lutxana
1932 Bilbo* Sestao (Kaiku) Lutxana Deustu A. Perez
1933 Portugalete Santurtzi Pedreña Iriarte
1934 Portugalete Orio Sestao (Kaiku) Domingo Mitxelena
1935 Abra / Bilbo* Orio Sestao (Kaiku) Hondarribia (Lurra) Domingo Mitxelena
1942 Portugalete Orio Hondarribia Pasai Donibane Domingo Mitxelena
  • 1932an Bilboko Udalak antolatu zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren estropada.
  • 1935ean Bizkaiko Foru Aldundiaren estropadak bi jardunaldi izan zituen, bat Abran eta bestea Bilbon.

Beste estropada batzuk

aldatu
Urtea Estropada (Eremua) Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroia
1930 Kantauriko Txapelketa (Abra) Orio Getaria Santurtzi Antonio Maria Uranga
1932 Abrako estropada Sestao (Kaiku) Portugalete Lutxana A. Perez
1933 Bilboko Udala Sestao (Kaiku) Santurtzi Lutxana Mendiola
1934 Bilbo Hiria Bandera Sestao (Kaiku) Orio Peñacastillo Alfredo Gutierrez
1935 Portugaleteko estropada Orio Sestao (Kaiku) Hondarribia (Lurra) Domingo Mitxelena

Gerra osteko estropadak (1939-1951)

aldatu
Urtea Estropada (Eremua) Irabazlea Bigarrena Hirugarrena Patroia
1939 Portugalete Orio Santurtzi Sestao (Kaiku) Antonio Maria Uranga
1940 Portugalete Orio Sestao (Kaiku) Santurtzi Jose Maria Urdangarin
1942 Bizkaiko F. A. (Port.)* Orio Hondarribia Pasai Donibane Domingo Mitxelena
1943 Kantauriko Txapelketa (Portugalete)* Orio Pedreña Santurtzi Domingo Mitxelena
1944 Espainiako Txapelketa (Portugalete) Pedreña Orio Sestao (Kaiku) José Bedia
1945 Portugalete Pedreña Peñacastillo Sestao (Kaiku) José Bedia
1946 Abra Pedreña Sestao (Kaiku) Orio José Bedia
1947 Bizkaiko Txapelketa (Abra)* Pedreña Kaiku José Bedia
1947 Espainiako Txapelketa (Abra) Pedreña Orio Sestao (Kaiku) José Bedia
1949 Abrako Hamabostaldi Nautikoa Pedreña Peñacastillo Donostia (Esperanza) José Bedia
1951 Espainiako Txapelketa (Portugalete) Orio CD Remeros del Nalón Sestao (Iberia) Inazio Sarasua
  • 1942ko estropada, Bizkaiko Foru Aldundiaren Koparen taulan agertzen den estropada bera da.
  • 1943an Kantauriko Txapelketak hiru jardunaldi izan zituen, Santanderren, Portugaleten eta Donostian.
  • 1947an bi estropada jokatu ziren bi egunetan jarraian: Bizkaiko Txapelketa (Orio gabe) eta Espainiakoa Orio barne zegoela. Bizkaitarra izan ez arren Pedreñak jokatu eta jaso zuen Bizkaiko titulua.

Laburpena

aldatu
Herria Garaipenak Urteak
Orio 8 1930, 1934, 1935, 1935, 1939, 1940, 1942, 1943
Zierbena 6 1882, 1900, 1918, 1920, 1927, 1928
Pedreña 6 1944, 1945, 1946, 1947, 1947, 1949
Ondarroa 5 1865, 1887, 1902, 1925, 1926
Sestao (Kaiku) 5 1931, 1932, 1932, 1933, 1934
Santurtzi 4 1917, 1921, 1930, 1933
Bermeo 3 1888, 1889, 1897
Getaria 1 1896
Donostia 1 1919
Portugalete 1 1929

Erreferentziak

aldatu
  1. Hau zioen 1919ko egunkari batek ziaboga hari buruz: "¡Qué ciaboga más sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulación donostiarra. Iban á quedar descalificados, pues con descalificación estaba penado el tocar una baliza. Se había estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podría caber un alfiler! Pero ahí está la maestría de Quirico. La trainera pasó. Ni la más ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio!" La Gaceta del Norte 1919-10-07.
  2. Ciaboga aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.

Bibliografia

aldatu
  • "Vizcaínos en el remo" - Xabier Lauzirika. C.A.V., Bilbo, 1986.
  • "Estropadak, regatas de traineras" ("Enciclopedia Ilustrada del País Vasco"ren zatia) - Rafael Agirre Franco. Itxaropena, Zarautz, 1972.
  • "Treñeru estropadak, Ondarroa'ko talaitik (1865-1970)" - Agustin Zubikarai. Gráficas Ibarsusi, Bilbo, 1987.

Kanpo estekak

aldatu