Geografoa (nederlanderaz: De geograaf), XVII. mendean, 1669 inguruan, Jan Vermeer margolari herbeheretarrek egindako olio-pintura da. Data hori margolanean agertzen, orman idatzita (MDCLXVIIII),[1] baina ez da seguru data erreala denik. Gaur egun Frankfurt am Maingo Städel Museoan ikus daiteke. Kuriosidade bezala zera aipatu daitekeː Vermeerren obran bakarrik hiru daude sinatuta eta dataz adierazita, hau eta beste biː Astronomoa eta Estalgilea.[2]

Geografoa
(
De geograaf)
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Vermeer
Sorrera-urtea1668
IzenburuaDe Geograaf, Der Geograf eta The Geographer
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak51,6 (altuera) × 53 (altuera) × 45,4 (zabalera) × 46,6 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua eta genero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass49C32(+11), 25A911(divider), 41A2, 25A, 49C(+1), 49D5111, 41A3321, 49I(+1) eta 25A13
Kokapena
LekuaStädel Museoa
Villa San Donato (en) Itzuli
BildumaStädel Museoa eta Demidov collection (en) Itzuli
Inbentarioa1149
JabeaStädel Museoa, Adriaen Paets I (en) Itzuli, Adriaen Paets II (en) Itzuli, Hendrick Sorgh (en) Itzuli, Jan Danser Nijman (en) Itzuli, Isaac Pereire (en) Itzuli, Maximilien Édouard Kann (en) Itzuli, Pavel Pavlovich Demidov, 2nd Prince of San Donato (en) Itzuli eta Charles Sedelmeyer (en) Itzuli
Argumentu nagusiainterior view (en) Itzuli
Historia
ErakusketakVermeer and the Masters of Genre Painting. Inspiration and Rivalry. (en) Itzuli
The public and the private in the age of Vermeer (en) Itzuli
Vermeer (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

Irudiko geografoa, garaian intelektualen artean modan zegoen japoniar estilo tunika batez jantzita, ikerketa zientifikoan murgilduta dago. Bere jarrerak −mapen, gutunak, liburuak eta Lurraren globoaz inguratuta− aktibitatea adierazten du. Eskuineko eskuaz konpas bat heltzen du. Margolariak ikerlaria leihotik begira harrapatu du, pentsatzen egongo balitz bezala. Leihotik sartzen den argia eszena osoa argitzen du baina batez ere geografoaren aurpegia. Inspirazioaren sinboloa izan daiteke.[3]

Teknika

aldatu

Margolan honek Vermeerrek optika nola kontrolatzen zuen ondo asko erakusten du. Hori, batez ere, bi elementuetan ikus daitekeː perspektibaren erabileraz eta argi-ilunen erabileraz. Esaterako, oso polita da leihotik sartzen den argiak ormetan marrazten dituen marrak. [4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Aramairu gainean dagoen mundu bola Jodocus Hondius-ek egina da, 1618ko datarekin.
  2. Blankert, Albert (1982). Todas las pinturas de Vermeer, 66.or. Noguer. ISBN 84-279-9113-4.
  3. Norbert Schneider (2010). Vermeer. La obra completa, 75.or. Taschen. ISBN 978-3-8365-1375-3.
  4. http://www.elperiodico.com/es/noticias/cultura-y-espectaculos/20101007/pintura-holandesa-flamenca-del-xvii-ilumina-guggenheim/519844.shtml

Kanpo estekak

aldatu