Ireki menu nagusia

Jacques Élisée Reclus (Sainte-Foy-la-Grande, 1830eko martxoaren 15a - Torhout, 1905eko uztailaren 4a) frantses geografoa eta anarkista izan zen. Erbesteraturik bizi behar izan zuen 1851tik aurrera, errepublikaren alde agertzen zituen ideiengatik.

Élisée Reclus
EliseeReclusNadar.jpg
Bizitza
Izen osoa Jacques Élisée Reclus
Jaiotza Sainte-Foy-la-Grande1830eko martxoaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Torhout1905eko uztailaren  4a (75 urte)
Hobiratze lekua Ixelles Cemetery Itzuli
Familia
Aita Jacques Reclus
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Université nouvelle of Bruxelles Itzuli
(1848 - 1849) : Teologia
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Carl Ritter
Jarduerak
Jarduerak geografoa, katedraduna, Communarda eta idazlea
Enplegatzailea(k) Université nouvelle of Bruxelles Itzuli
Lan nabarmenak L'Homme et la Terre Itzuli
History of a mountain Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Société Ramond Itzuli
Hungariako Zientzien Akademia
Lehen Internazionala
Jura Federation Itzuli
Société de Géographie Itzuli
Grand Orient de France Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Garde nationale Itzuli
Parte hartutako gatazkak Siege of Paris Itzuli

Europan eta Amerikan ibili ondoren Parisera itzuli zen berriro, eta La Terre, description des phénomènes de la vie du globe (1857, bi liburuki; Lurra, lurreko bizitzaren fenomenoen deskribapena) obra handia idatzi eta argitaratu zuen. Internazionalista zen aldetik Komunan parte hartu zuen, eta erbesteratu egin zuten berriro.

Bruselako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1892an, eta garai hartan hasi zen idazten La Nouvelle Géographie universelle, la terre et les hommes obra erraldoia (19 liburuki, "Unibertsoko geografia berria, lurra eta gizakumeak"). Eragin handia izan zuen espainiar anarkistengan, eta horiek haren obrarik gehienak argitaratu zituzten Espainian gazteleraz. Euskaldunez ere idatzi zuen artikulu bat, Les Basques, un peuple qui s´en va (1867, Revue-des-Deux-Mondes).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Élisée Reclus