Yves Lacoste (Fez, Maroko, 1929ko irailaren 7a) frantses geografoa da. 1952an egin zen katedradun, eta Pierre Georges eta Jean Dresch geografo marxisten babespean hasi zuen unibertsitateko ibilbidea. 1965ean, Azpigarapenaren geografia liburua argitaratu zuen. Ekonomia- eta gizarte-arloetan egindako ikerketa eta gogoetak politika-alorrera hedatu ziren 70eko hamarkadan, Yves Lacoste Vincenneseko Unibertsitateko Geografia Sailaz arduratu zenean. 1976an, Geografiak, beste ezertarako baino lehen, gerra egiteko balio du liburua idatzi zuen. Urte horretan bertan, Hérodote geografia-aldizkaria sortu zuen, eta Hirugarren Munduari buruzko tesien eta Frantziako nahiz mundu osoko gatazka politiko korapilatsuen adierazpengune bilakatu zen. Lacosteren arabera, geografia politikoak interesen arteko liskar gisa ikertu eta azaldu ohi ditu munduko gatazkak, baita herrialde bateko desberdintasun etniko eta konfesionalak ere. Frantziako herrialdeen geopolitikak (1986) eta Geopolitika-hiztegia (1993) obrak zuzentzeaz gainera, lan horien idazte-lanetan ere parte hartu du Lacostek. 2010ean, La question post-coloniale : une analyse géopolitique eta Yves Lacoste. La géopolitique et le géographe. Entretiens avec Pascal Lorot lanak argitaratu zituen.

Yves Lacoste

Bizitza
JaiotzaFez1929ko irailaren 7a (94 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Camille Lacoste-Dujardin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Lycée Lakanal (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Frédéric Encel (en) Itzuli
Béatrice Giblin-Delvallet
François Lafargue (en) Itzuli
Pierre Picquart (en) Itzuli
Stéphane Rosière (en) Itzuli
Habib Ayeb (en) Itzuli
Éric Canobbio (en) Itzuli
Viatcheslav Avioutskii (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgeografoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Paris 8 Unibertsitatea
Lycée Bugeaud (en) Itzuli  (1952 -  1955)
University of Vincennes (en) Itzuli  (1969 -
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Erreferentziak aldatu