Nazar
Nazar[3] ([nas̻aɾ]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. Berrotza haranean dago. 45 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago. Nazarreko herrigunetik banatuta Desiñana izeneko auzo hustua dago; oraindik ere, antzinako etxeen eta XVI. mendeko eliza gotiko baten arrastoak kontserbatzen ditu.
Nazar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Alfredo Montoya Bujanda (AIEN, indep.) | ||
Posta kodea | 31282 | ||
INE kodea | 31182 | ||
Herritarra | nazartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′15″N 2°16′44″W / 42.6375°N 2.2788888888889°W42°38′15″N 2°16′44″W / 42.6375°N 2.2788888888889°W | ||
Azalera | 9 km² | ||
Garaiera | 731 metro | ||
Distantzia | 67 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 6,14 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 14,7 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,69 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 28,40 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.nazar.es/ |
GeografiaAldatu
Ingurune naturala eta klimaAldatu
KokapenaAldatu
Kodesko mendizerratik gertu egonik, inguruko Costalera Haitza eta Mataberdeko basoak Nazarretik hurbil daude.
KlimaAldatu
Nazarrek klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko balioak altuera eta kokapenaren arabera aldatzen diren arren 6 eta 10 gradukoak dira tenperaturaren kasuan eta 800 eta 1400mm bitartekoak prezipitazioen kasuan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 artean izaten dira.
LandarediaAldatu
Gizakiaren eraginak jatorrizko landaredia nahiko kaltetu duen arren, 164 hektarea arte geratzen dira oraindik ere.
Udalerri mugakideakAldatu
Nazarrek mugakide ditu iparraldean Mendaza eta Arabako probintzia; ekialdean Mendaza; eta hegoaldean Torralba del Río eta Mirafuentes.
HistoriaAldatu
1847an herriak 490 errealeko eskola zeukan, parrokian herritarren artean aukeraturiko abadea eta hiru onuradun zeuden. XX. mendearen hasieran, eraiki gabe zegoen herrira heltzeko errepidea. XVIII. mende amaieran ospitalea zegoen herrian.
EkonomiaAldatu
ZerbitzuakAldatu
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Nazar eta eskualdeko beste hainbat herritan.
DemografiaAldatu
Nazarko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.
PolitikaAldatu
UdaletxeaAldatu
- HELBIDEA: La Fuente Kalea, 1
Udal hauteskundeakAldatu
Nazarko alkatea AIEN herri ekimeneko Alfredo Montoya Bujanda da 2007ko udal hauteskundeez geroztik; urte horretan aurkeztutako hautagai bakarra izan zen. Boto baliogabeak bi izan ziren (emandako boto guztien %6,06), eta boto zuriak hemezortzi (%58,06). Abstentzioa, berriz, %35,29 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Alfredo Montoya Bujanda (AIEN) | 84 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu eta Montoyak jarduneko alkate segitu zuen.[4]
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Nazarko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Ignacio Bujanda Lopez de Zubiria[5] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores de la Virgen de Nazar |
Ignacio Bujanda Lopez de Zubiria[5] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Nuestra Señora de Loreto |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Alfredo Montoya Bujanda | 2007 | 2011 | AIEN |
Alfredo Montoya Bujanda | 2011 | 2015 | Kudeaketa batzordea |
Alfonso Morras Ruiz de Villalva[6] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Javier De Acha Morras[6] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Kostalera[7] |
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nazar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,56k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Nazarko jaiak abuztu amaieran ospatzen dira. Jaietako ospakizunik ospetsuena aizkora jaurtiketa da. Lehiaketa hau 2004. urtean hasi zen antolatzen eta urtero 60 bat pertsonak hartzen dute parte.
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Pedro eliza, estilo aurregotikoko eraikina, XIII. mendean eraiki eta XVI. mende eta XVII. mendeetan birmoldatua. Lau zatitan banaturiko nabe luze batez osaturik dago
- Loreto baseliza, XVI. mendeko estilo gotiko-pizkundetarreko baseliza.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nazar[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ a b «NAZAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Nazarri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Nazarko Kale nagusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |